Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bibliako gatza eta beste sineste askotakoa, horixe besterik ez da: aurren eta azken bizi aztarna: ura sutan, sua uretan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.
Laburtasun hori auziaren iraupenaren eta aurrena epaitua izateko antzinatasun eskubidearen arabera neurtu behar da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.
Bere atzetik abiatu ziren guztiak, Leire aurrena zihoala Agustina izebaren ondotik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 95. orr.
Eta kontakizun hura asteko egun guztietan errepikatu zigun egunean bi aldiz, aurrena atsedenaldian komunean eta bestea eskola bukatuta hiriko harresietan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.
Gure baitan ditugun bi izakari horien arteko kontrakotasuna, batek baietz, nahi zuela, besteak ezetz, aurka eginez, aurrena bat, hurrena bestea, gailentzen zirela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.
Gizonek aurrenei ekin zieten, agureak zeruari begiratu zion, eguraldiak aldaketa balekar moduan, eta guk borda-zurubian gora ekin genion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 262. orr.
Aitaren keinua errepikatuz, kapelaren azpitik begiratuz alegia, baina gero argi adieraziz, aurrena atsegina, hurrena beldurra. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 102. orr.
Selakua ermitaren ondoko belardira igotzen ginen, arrapalada batean, nor aurrena, eta arnasestuka, kilkerrak harrapatzera. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.
Honela, apaizak, aurren joaki-eta, haien etorreraz ez zela konturatu ikusiz, hango harri-tankar batzuen gerizan gordetzeko, esan zien keinuka. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.
Laztana, neurea izango da zakil eder hau aurren xurgatzeko ohorea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 156. orr.
Aurrenean traba egiten zidan, argazki hura han ikusteak eta. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 56. orr.
Bitxi egin zitzaidan aurren-aurrenetik haren figura segaila kale-jantzian ikustea, aspaldi ez eta, arratsalde hartan, Zazpi Kaleko Sabigain tabernan ikusi nuenetik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 10. orr.
Igor Elortza, Amets Arzallus, Jesus Mari Irazu eta Maialen Lujanbiok Udaberriko Bertso Saioen zikloko azken aurrena egingo dute gaur 13: 00etan Santutxuko Karmelo plazan. Berria - Kultura 2004-05-22
Izan ere, lehen txandan aritu ziren lau traineruetatik bik bukatu zuten lehen postuan, baina beste biek azken eta azken-aurren egin zuten. Berria - Kirola 2004-07-06
aurren aurreneko (12); aurren aurrenik (15); azken aurren (3)