Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrena adlag lehenik. ik aurre 2; aurrenik.

Aurrena hamsterrak izan ziren -azaldu zidan Mary Annek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Ibiltzekoa aurrena, eserita egotekoa ondoren, buruari eusteko gaitasuna azkena.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Beste askotan, maiatz-ekainean, bostok betiere (seigarrenik ez, eta ez dut berriro errepikatuko) Imanolek zabaldu zituen begiak aurrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Kafesne katilua eskuak berotzeko aurrena, barrenak berotzeko gero; ordaindu, eskerrak eman eta salmenta-tokira bueltan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 27. orr.

Aurrena irribarre moreno horrek harrapatuko zaitu.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 83. orr.

Aurrena, herri hau eraiki genuen eta gero, atzerritar askori, Europako kakari, Poloniako ghettoetako zaborrari, ez diogu inolako trabarik jarri hona etortzeko eta, gure ordez, agintea hartzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

Galdeketa zeraman poliziak agindu zion baten bati, gazteetako bati, eusteko niri hanketatik, aurrena, eta gainean esertzeko, gero.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 90. orr.

-Europatik nator Kalifornian lan egitera, baina aurrena Renoko lehengusua ikustera noa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.

Gelak poliki aztertu nitian, aurrena bat, gero bestea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus