Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurreko 1 izond lekuaz edo denboraz mintzatuz, aurrean edo aurretik dena edo dagoena.

Gauzak ez zirela gehiago aurreko lau hilabeteetan bezalakoak izaten.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 34. orr.

Zerrizainak okela errea atera zuen, aurreko egunean jan gabe utzitakoa; ogia eta ardoa ere ipini zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 116. orr.

-Ez dut konprenitzen, andereño; aurreko astean ondo neukan... Ez dut konprenitzen...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.

Ez ninduten aurreko galeriatik eroan, epaileak bere marrazkiak egin beharko zituen oraindino, ezer ukitu barik utzi gura izango zuten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.

Aurreko horman marrazki bat dago markoan sartuta.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 77. orr.

Eta ezinbestez, elizatik gertu, aurrekoan edaten egondako taberna ikusi eta berriro sartu zen bertan.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 71. orr.

Aurreko alkateak baimena eman zion korridoreetan eta balkoietan lorontzi handi batzuk paratzeko, eta halaxe egin zuen Florenek.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.

Bere burutzarra makurtzen du aurreko hanken gainera, eta eraikina gainbehera dator oso-osorik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 15. orr.

Aurreko guztiak ez zuela fitsik balio erabaki nuen berriro, liburu zuria, lerro bat eta beste bat, emakume hark hutsetik izkiriatzeko prest zegoen liburu garbia izan nahi nuela, alegia, beste edozeren gainetik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 64. orr.

Meatzetan dagoen zereginik esker txarrekoena: aurrekoek egindako zuloak betetzea zen haren lana.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 17. orr.

Emazkidazu sei ale, noiznahikoak, mende honetakoak edo aurrekoak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 167. orr.

2 iz (batez ere pluralean) norbaiten gurasoa, gurasoen gurasoa edo arbasoa.

Apez-konkistadoreek beren aurrekoak konbertitu zituztelarik, europar izenak "eskaini" zizkieten bataio egunean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 173. orr.

Misterio zulagaitza izan ohi da denontzat ere gure aurrekoak gazte eta sasoiko imajinatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 53. orr.

Ametsetan, bere aurrekoak azkonar bila zuloetan barna zebiltzan garaietara itzuliko zen, beharbada.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 146. orr.

Zorionekoa, zeure aurrekoen erreinura itzuli eta beraien errege-aulkian eseri zareneko eguna!  Elizen arteko biblia   1 M 10,55

3 aldez aurreko izond aldez aurretik zertzen dena.

Eta enpresa askotan aldez aurreko erretiroak onartzen dira, diru kopuru handiak emanda, eta erretiroa hartutako asko lanean hasten da hurrengo egunean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 153. orr.

Ez zenuen aldez aurreko asmorik, eta hala ere gure etxean zaude orain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 227. orr.

Horretarako aldez aurreko lana egin behar da: mahai horren metodologia eta bestelakoak zehaztu behar dira, eta ezin dugu denbora alferrik pasatzen utzi.  Berria - Harian   2006-04-02

Bertsolariak aldez aurreko lanaren bidez ekin ahal izango dio beti muga honi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

4 aurreko alde ik aurrealde.

Horretarako, baina, etxe osoa zeharkatu beharko nuen, nengoen bulegoa etxearen aurreko aldean baitzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

Aurreko aldean eserarazi ninduten eta Dorothy atzeko aldean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 131. orr.

Laugarrena, merkatu aurreko aldea, Salazar ibilbidea, ring-etik hogei metrora.  Berria - Kultura   2004-08-19

Itsasoko Gurutze Gorriaren kanoa gorri-beltz zaratatsua aurreko aldetik agertzean, azkartu egin da begiraleon artean itxarotearen dramatismoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.

Ni sartu nintzen oraingoan aurreko aldean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 159. orr.

Atzo izan zen medikuarenean eta espero baino larriagoa izan da erresonantziaren emaitza: ezker belaunaren aurreko aldeko lotailu gurutzatua eta barne meniskoa ditu apurtuta triada famatua.  Berria - Kirola   2004-11-17

Soineko merkez jantzitako eta kolore biziz makillatutako emakume lodi batzuek, aurreko aldean jarririk, jakien prezioez hizketan ziharduten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.

Buruaren aurreko aldean zegoen tumorea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 35. orr.

5 aurreko batean adlag aurreko aldi batean.

Eta ez al zien esan aurreko batean pare bat hilabetez Gara egunkarian hartu behar zutela praktiketan?     «Bizia lo», 2003 - 49. orr.

Aurreko batean eztabaidan aritu ginen guraso batzuk, eta jakin nahi nuke zuek erretzen duzuen edo ez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 157. orr.

Baina Teresak, aurreko batean aipatu nizun neskak, zuenaz beste egin, eta historia berri bati ekiteko gomendatzen dio.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 259. orr.

Frantziako telebista batekoak etorri omen zitzaizkion aurreko batean, entrebista bat egiteko aitzakian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.

Aurreko batean janariak bezala, pertsonak hasi zitzaizkion buruan zurrunbiloka mugitzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

6 aurreko burmuin (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ados bazaude pertsona guztiek ezkerreko burmuineko gogo bat eta eskuineko burmuineko gogo bat badutela, orduan ados egon behar duzu pertsona guztiek badutela aurreko burmuineko gogoa eta atzeko burmuineko gogoa! ETC-literatura, saiakera   Gogoaren elkartea, Marvin Minsky (Itziar Laka), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

7 aurreko garun

Aurreko garuna, berriz, berrikiago garatua, oroimenaz, emozioez eta zentzumenekin loturiko pentsamendu eta sentimendu landuez arduratzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

8 aurreko gorputzadar (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Beste batzuek, berriz, luma luzeak ageri dituzte, aurreko gorputzadarretan eta isatsean, egungo hegaztien oso antzera.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Aurreko gorputzadarrak: sorbalda luzea du, lapranera jotzen duena, horizontalarekiko nahiko makurtua. ETC-entziklopedia   Pottoka, Wikipedia

9 aurreko hagin (corpusean ez dago; ETCn 37 agerraldi)

Esne hortzeria haurtzaroan ateratzen da eta 8-10 urterekin erortzen da. 20 atalek osatzen dute: 4 ebakortz, 2 letagin, eta 4 aurreko hagin, hortz lerro bakoitzean.  ETC-entziklopedia   Hortz, Wikipedia

Animalia hauek ebakortz, letagin, aurreko hagin eta haginak dituzte. Hortzeri-formula idazteko eran bi koadro egiten dira, goiko eta beheko aldean. Barail-erdi bakoitzean dauden ebakortz, letagin, aurreko hagin eta haginak jartzen dira.  ETC-entziklopedia   Hortzeri-formula, Wikipedia

Goiko eta beheko masailezurretako atzeko eta aurreko haginak homo sapiensarenak dira.  ETC-prentsa   Berria, 2003-09-24

Masailezurra ere egoera onean dago, letaginak eta aurreko haginak garbi-garbi ikusten dira.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-12-20

Beti izan du zulotxo hori aurreko haginen artean.  ETC-literatura, saiakera   Atsekabe zaitut, Irati Jimenez, Txalaparte, 2010

Barre egin du aho zabalka eta goiko masailezurrean atzeko eta aurreko haginak falta dituela ohartu da Abaitua.  ETC-literatura, saiakera   Martutene, Ramon Saizarbitoria Erein, 2012

Aitagurea errezatzen zuen moduan oroitu du bakoitzaren leku-izena: zentralak, lateralak, aurreko haginak eta molarrak.  ETC-literatura, saiakera   Orube abandonatuak, Garazi Kamio, Elkar, 2014

Batetik, hortzak zurituak diruditela eta ez diola ikusten amalgama bat lehen oso agerian zuena; goiko barailan, ezker aldera, letagin bat eta aurreko hagina hartzen zituela du gogoan. ETC-literatura, saiakera   Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015

10 aurreko mantal sukaldean-eta, gorputzaren aurreko aldea babesteko, gainerako jantzien gainean ezartzen den jantzia.

Eskuak aurreko mantalean lehortu zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 362. orr.

Ama sukaldean ari zen, aurreko mantal zuri bat jantzita, arrautzak jotzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Sukalderaino joan, aurreko mantal txiki bat bere gerri oparoan lotu eta nik garbitu berri nuen harraskako ontziteria garbitzen hasi zen berriro.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Aurreko mantalaren ertzaz, berak bakarrik ikusten dituen hauts-arrastoak kentzen ditu markotik eta kristaletik. eskua aurreko mantaleraino jaitsi eta hasiera eman zion emaro-emaro dena estaltzen joan zen isiltasunari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Sukalde-komunetatik zetorrek kiratsak atzera eragin bazion ere, aurreko mantala jantzi, eta ontzi, harraska, zoru, komunak garbitzen hasi zen...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.

-Libertariotik izena honek ere! -esan zuen Karmenek harenganako lilura galdurik bezala, lan-jantziaren goialdeko aurreko mantala lotuz-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.

11 aurreko panel (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Behatzarekin autobusaren aurreko panela seinalatu du, esandakoa frogatzeko keinu bat eginez: 136 kilometro egin ditu ibilgailuak, eta oraindik bateriaren %46 geratzen zaio.  ETC-prentsa   Berria, 2019-02-06

Gameluak helmugara iristean, eta emaitza ikustean, Arturok, ernegatuta, ukabilkada eman dio aurreko panelari, sekulako zarata eginez.  ETC-literatura, saiakera   Ez naiz ni, Karmele Jaio, Elkar, 2012

Aurreko paneleko tiketa. ETC-literatura, saiakera   Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014

12 aurreko trakzio (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Aurreko trakzioa (ingelesezko laburdura "FWD", Front Wheel Drive), ibilgailuetan motorraren indar-parearen mugimendua aurreko gurpilen ardatzera transmititzen den sistema da.  ETC-entziklopedia   Aurreko trakzio, Wikipedia

Horrez gainera, trakzioari dagokionez ere bi aukera eskaintzen ditu: aurreko trakzioa edo lau gurpileko trakzioa.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-02-22

Ordurako, kasko bakarreko karrozeria zeukan; aurreko trakzioa, lau zilindroko motorra, balbulak kulatan jarrita, balazta hidraulikoak, gurpilekiko esekidura independenteak...  ETC-prentsa   Berria, 2005-09-25

Gero, Renault negargarri batzuk ekarri zituzten, aurreko trakzioarekin.  ETC-prentsa   Berria, 2017-04-30

Irailaren 6an abiatu zen Franc-Tireur-eko kazetari gisa, makisean ibilitako bikote gazte batekin, Leconte senar-emazteekin, aurreko trakzioko eta RN 6283 matrikulako Citroën 11 beltz batean, autoaren atzealdean Franc-Tireur txartel zuria jarrita. ETC-literatura, saiakera   Dora Bruder, Patrick Modiano (Monika Etxebarria), Igela, 2015

13 aurreko txandan

Aurreko txandan bezala, zuek mendi barrenean bildurik zeundetela Jaunak suaren erditik adierazi zizkizuen hamar aginduak idatzi zituen harlosa berrietan eta niri eman zizkidan.  Elizen arteko biblia   Dt 10,4

-Goazen -esan zidan Bartolomek, eta halaxe ulertu nuen aurreko txandan egin zuen gauza bera egiten ari zela; ez geneukan zertan kezkatu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.

-Zer moduz da zuen aita zaharra, aurreko txandan aipatu zenidatena?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 122. orr.

Izerdi patsetan esnatu nintzen, eta bat-batean hartu nuen Marroren etxeordeko ganbaratxoa hobeto miatzeko deliberoa, ea aurreko txandan topatu ez nuena topatzen nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.

Aurreko txandan, Orixeren "desprezioak" entenitzen saiatu gabe eskandalotzat hartu dituen herri baten mixeria aipatzen nuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.

Beharbada, Tampicoko aireportua txikiegia zen gure Super-Constellation-arentzat (aurreko txandan, DC-4 batean joana nintzen), edota agindua hartua zuten, motorra matxuratu arren, Mexico-Cityrantz jarraitzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

14 aurrekoan adlag aurreko aldian.

Gau hartan aurrekoan baino hobeto egin zuen lo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Aurrekoan baino ozenago entzun dut orain ama... eta bera ere bai, zera...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.

Aurrekoan aipatu zenidan behin sagar betekada bat izan zenuela eta harrezkero ezin dituzula ikusi ere egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Sekta horretako bati entzuten nion aurrekoan irratiz, eta zera zioen: klonazioaren bidez gizakiak hilezkortasuna lortuko duela aurki.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

-Aurrekoan ume puta batzuk zitunan putetxera joan zirelako eta, ustean, zerbait egin zutelako -Alaznek begirada jaitsi zuen, damututa bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.

Aurrekoan ez nintzen ezer eskaintzeaz akordatu.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 69. orr.

15 aurrekoz adlag

Aurrekoz ageri da Ama Birjina; umea,berriz, lotan dago amaren altzoan, zapi zuri batean bilduta.  Berria - Kultura   2004-12-28

16 aurrekoz atzera adlag

Eta gero komunikazio bulegora pozik sartu, aulkia aurrekoz atzera jarrita eseri eta esan zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 81. orr.

-Elizkizun batean, omenaldi batean, agurra egiterako orduan... nahi beste astia izango du bertsoa aurrekoz atzera eta atzekoz aurrera pentsatzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.

Ezin ahaztu, alabaina, hizkuntz unitate bat osatzen duten elementuak beste hurrenkera batean ordenatzeko eskueran ditugun aukeretako bat baino ez dela aurrekoz atzera zegoena atzekoz aurrera jartzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

17 aurrez aurreko

Eta honako aurrez aurreko figura lausoa, beraren betileetako euriaren atzean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Disimuluz, oharkabean bezala, mahaiaren beste aldera joan naiz eta aurrez aurreko aulkia hartu dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Gizon askok erabiltzen dute indar fisikoa eta aurrez aurreko liskarra beren arazoak konpontzeko, eta horietako askok emakumeekin ere berdin jokatzen dute, batez ere bikotekidearekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 280. orr.

Ostatua ibaiaren ertzetik bertan samar zegoen, Barrière du Roule-ren aurrez aurreko aldean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 144. orr.

Behin bakarrik ikusten ditu, aurrez aurreko saioan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Atzo herenegun, epaileak afera hau bi interesen arteko aurrez aurreko klasikotzat jo zuen: prentsaren askatasuna, alde batetik, eta gobernuak herritarrak zigortzeko duen ahalmena, bestetik.  Berria - Gaiak   2004-10-09

1971ko lan honek kirol-prakak janzten dituzten oinezkoak erakusten ditu, egoera dibertigarri ugariak sorraraziz aurrez aurreko ibilbideek topo egiten dutenean.  Berria - Kultura   2006-05-07

Ez erabat haren oinean, bestela ez baitzion erreparatuko iparraldeko fatxadaren goialdean - beraren aurrez aurreko fatxadan, alegia - eraikin multzo batek egiten zuen isla harrigarriari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Berak, artikulu hartan, garapen teknologikoaren ondorengo lau ondorio hauek aurreratu zituen: Sedentarismoa eta aurrez aurreko harreman pertsonalen gainbehera.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Aurrez aurreko eserleku doble gehienak erdi hutsik zeuden.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Ageriko zen dena, ezkutuko bihurtu zen; galdeketak, argiketak, frogaketak, aurrez aurrekoak, alderdi publikoaren konklusioak; eta horixe da egungo jardunbidea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.

Ez zen ezer berezirik gertatu; soilik bi mujik errusiarrek, ostatuaren aurrez aurreko tabernako atean baitzeuden, zertxobait esan zuten kotxeaz, hitz-erdirik ez, ordea, barruan zihoanaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Azken korridorean zain geratzen gara, aurrez aurrekoaren gela txikiaren atarian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 32. orr.

Linterna txiki bat hartu zuen sorbaldan dingilizka ekarritako zakutotik eta ezker-eskumako izpi mugimendu arina burutu zuen aurrez aurreko paretan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

18 bide-aurreko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Eskutik bide-aurreko zeramatzaten zakurrak etengabe gelditzen zitzaizkien harlauzak usnatzen, aurreko bizialdiren batean galdutako hezurren bila beharbada, mende askotako historia baitzegoen harri horien azpian.  ETC-literatura, saiakera   Adiskide bat nuen, Joxean Agirre, Elkar, 2013

Bestalde, jazz-a, aldi berean blues-etik datorrena, rap-aren beste bide-aurreko aitortu bat da. ETC-entziklopedia   Rap, Wikipedia

19 ezkon aurreko (orobat ezkonaurreko eta ezkontaurreko)

-Ezkon aurreko astean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Azkeneko eskutitza ezkon aurreko arratsaldekoa da.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Horra zer izan ziren ezkon aurreko haien atseginak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

-Eta bere ezkonaurreko abizena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 177. orr.

Greziako zenbait herritan, non oso altua baita gaitz horren eroalde heterozigotoen maiztasuna, eta ezkontzak konponduak baitira oraindik askotan, saiatu dira ezkontaurreko diagnostiko isilpekoak-edo egiten eta heterozigotoen arteko ezkontzak eragozten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

20 ezkondu aurreko agur (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi)

Derbia aukeratua zuten lagunek ezkondu aurreko agurra egiteko, eta horixe zuen mandatua: hiriko jai-giroan, zuriz jantzita egotea.  ETC-prentsa   Berria, 2003-09-28

Ikastetxeak, ezkondu aurreko agurrak, multzo handiak, abenturaz gozatu nahi dutenak...  ETC-prentsa   Berria, 2006-10-28

Ezkondu aurreko agurrak ere antolatzen dituzte: "Arlo horretan agentzia bat bezala funtzionatzen dugu".  ETC-prentsa   Berria, 2007-11-08

Horretarako, zinemaz gain mota askotako lanak egiten dituzte: "Olentzeroak, ezkondu aurreko agurrerako panpinak, mozorroak... eskatzen diguten guztia onartzen dugu normalean", dio Iñigok.  ETC-prentsa   Argia, 2002-07-21

"Lagun baten ezkondu aurreko agurra antolatu behar genuen, eta, ohiko bazkari eta jaiaz gain, zerbait bereziagoa egin nahi genuen", azaldu du. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2012-04-20

21 ezkondu aurreko agur-afari (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ezkondu aurreko agur-afari baterako al dira?  ETC-literatura, saiakera   Jamaikako neska, Joxemari Iturralde, Pamiela, 2019

Komisariako lankide baten ezkondu aurreko agur-afaria ospatzen ari ziren, eta afaldu ondoren, baten bati bururatu zitzaion fama txarreko lokal hartara joatea, bertako dantzariak Pragako ikusgarrienetarikoak omen zirelako.  ETC-literatura, saiakera   Argiaren erreinua, Joseba Lozano, Alberdania, 2011

Arrasateko neska kuadrilla bat Eibarren ezkondu aurreko agur-afarian. ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-03-27

22 ezkondu aurreko agur-festa (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi)

Oraingoz, nire biografiako itsaso konbentzionaletan nabigatzen dut: udaldiak, aldi baterako lanak, ikastaroak, ezkondu aurreko agur-festak, itxarongelak, museoetako bisitak.  ETC-literatura, saiakera   Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, Sergi Pamies (Gerardo Markuleta), Txalaparta, 2011

Logela hartu dudan ostatuan hogei bat laguneko kuadrilla dago, ezkondu aurreko agur-festan -esan zuen horrekin dena azalduko balu bezala.  ETC-literatura, saiakera   Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013

Baina hara non, ezkondu aurreko agur festa batean tartatik ateratzen den emaztegaiarena egiten ari dela, senargaiaz maitemintzen den.  ETC-literatura, saiakera   Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014

Angel Azul enpresan lan egiten du eta, dantza erotikoak ez ezik, ezkondu aurreko agur festetarako ikuskizunak antolatzen dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-13

Ezkondu aurreko agur festa egiten ari ziren bi talde ere bai.  ETC-prentsa   Berria, 2014-04-06

Lehen, ezkondu aurreko agur festak egin ohi ziren Jaca inguruetan; baina, azkenaldian, haur txikiak dituzten gero eta familia gehiago biltzen direla sumatzen ari gara.  ETC-prentsa   Berria, 2014-07-04

Jai horiekin eta ezkondu aurreko agur festekin betetzen dugu urtea.  ETC-prentsa   Berria, 2015-02-01

Ezkondu aurreko agur festetan, noiz edo noiz hamar lagun etorri izan dira, surfean batek bakarrik jakin arren, eta ez dute irakaslerik kontratatzen. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-02

23 ezkondu aurreko harreman (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Ezkondu aurreko harremanak edo ezkondu aurreko sexu-harremanak ezkondu aurretik bi pertsonak dituzten sexu-harreman eta praktiken multzoa da.  ETC-entziklopedia   Ezkondu aurreko harremanak, Wikipedia

Familia, abortua, dibortzioa, ezkondu aurreko harreman sexualak... halako gauzekin dago kezkatuta gaur egungo Eliza ofiziala.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-04-04

Sexu-harremanei gazteagotan ekiten zitzaien, ezkondu aurreko harremanak orokortu ziren, izatezko eta eskubidezko bikoteen konpromisoak agertu ziren... ETC-zientzia, zuzenbidea   Bioetika eta etika medikoa medikuntzako ikasleentzat, M. Isabel Marijuan Angulo, EHU/UPV, 2016

24 final aurreko ik finalaurreko.
25 garaiz aurreko erditze

Bi dira helburu nagusiak: haurra izateko unean gutxieneko osasun baldintzak betetzen direla bermatzeko sistemak zehaztea, eta garaiz aurreko erditzeak eta erditze arriskutsuak denboraz zelan atzeman daitezkeen erakustea eta haietarako prestatzea.  Berria - Gaiak   2004-07-10

26 gona-aurreko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Lehengo batean, Ernio tontorreko gurutzada goragalegilera bidean, etxe baten aldamenean harro ageri zen zurzuri bat, Frantzia-haizearen zirimolekin porrusalda dantzan, gona aurreko eta azpiko ezin zuriagoak erakusten.  ETC-prentsa   Argia, 2008-10-12

Haizeak Karmenen gona-aurrekoa altxatzen zuen bakoitzean, Bertak begietara sartzen zitzaizkion kopetako ile-xerloak alboratzen zituen. ETC-literatura, saiakera   33 ezkil, Miren Gorrotxategi, Elkar, 2016

27 herenegun aurreko

Herenegun aurreko urteetan baino ikusmin handiagoa zegoen; izan ere, BNG Bloke Nazionalista Galiziarra alderdiko bozeramaile Anxo Quintana estreinakoz mintzatu zen bere abizena daraman plazan.  Berria - Mundua   2004-07-27

Nire aita herenegun aurrekoan hil zen, eta ez dut beste familiakiderik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.

28 hilekoaren aurreko sindrome (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Hilekoaren aurreko sindromea sendatzeko tratamendua ere badu lore esentzien terapiak.  ETC-prentsa   Berria, 2006-05-30

Hilekoaren inguruan agertzen diren sintomak -hilekoaren aurreko sindromea- azaltzeko, neuropsikiatraren iritzian garai horretan emakumearen garun-zati batzuek %25erainoko aldaketak izaten dituzte.  ETC-prentsa   Argia, 2007-06-17

Ez omen dago hilekoaren aurreko sindromea behar bezala diagnostikatua.  ETC-prentsa   Berria, 2013-03-03

Patologiaren ikuspegitik ongizatearen ikuspegira pasatu da, eta horrek lagundu die gaixotasun gisa hartuak nahi izan ez diren dismenorreari eta hilekoaren aurreko sindromeari osasungintzan bere lekua izaten.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak, Itziar Alonso-Arbiol, Miriam Gallarin, UEU, 2009

Diotenez, sexu-arazoak, hilekoaren aurreko sindromea eta menopausiaren arazoak arindu daitezke kristal boteretsu honekin. ETC-entziklopedia   Errubi, Wikipedia

29 hipofisiaren aurreko gingil (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Edoskitzeko unean, haurra eskuetan erabiltzearekin erlazionatutako kinada fisiko eta zentzumen-kinada batzuk bidaltzen dira hipofisira; horren ondorioz, prolaktina ugari askatzen da hipofisiaren aurreko gingilean, eta oxitozina, hipofisiaren atzeko gingilean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

30 menstruazioaren aurreko sindrome (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Menstruazioaren aurreko sindrome larria pairatzen duten emakumeen %60k inguruk gorabehera psikiatrikoren bat daukate. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-30

31 Oraingo Aroaren Aurreko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Oraingo Aroa egutegi gregorianoko urteak zehazteko erabiltzen den notazio sistema bat da, Dionisio Eskasak ezarritako Anno Domini notazioaren ordezko gisa. Oraingo Aroa baino lehengo urteei Oraingo Aroaren Aurrekoa deritze. ETC-entziklopedia   Oraingo Aroa, Wikipedia

32 sekuentzia nagusi aurreko izar (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Sekuentzia nagusi aurreko izar bat da, hau da, oraindik eraketa prozesuan dagoena. Barnealdeko bikotetik 350 unitate astronomikoko distantziara, 1600 urte edo gehiago behar ditu orbita bat osatzen. ETC-entziklopedia   Becrux, Wikipedia

33 sekuentzia nagusiaren aurreko izar (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Sekuentzia nagusiaren aurreko izarrak, eboluzio fasean aurkitzen diren izarrak dira. ETC-entziklopedia   Sekuentzia nagusiko aurreko izar, Wikipedia

34 sekuentzia nagusiko aurreko izar (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Oraindik sekuentzia nagusira iritsi ez diren izar gazteak dira (sekuentzia nagusiko aurreko izar sekuentzia nagusiaren aurreko izarrak). Hodei molekularretatik gertu daude, eta bere izar aldagarritasunagatik eta bere kromosferan dituen lerro biziengatik identifikatzen dira. ETC-entziklopedia   T Tauri izar, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

aldez aurreko (57); ate aurreko (12)

aurreko aldea (16); aurreko aldean (48); aurreko aldetik (11); aurreko aldian bezala (11); aurreko aldietan (14); aurreko asteburuan (38); aurreko asteetan (23); aurreko asteko (32); aurreko atalean (16); aurreko aulkian (11); aurreko azken (50); aurreko batean (52); aurreko beste (16); aurreko bi partidetan (12); aurreko bi urteetan (22); aurreko biak (38); aurreko bien (12); aurreko bietan (13); aurreko bizitza (14); aurreko bizitzan (12); aurreko denboraldia (14); aurreko denboraldian (95); aurreko denboraldietan (13); aurreko denboraldiko (33); aurreko egoera (12); aurreko egoerara (15); aurreko egun (17); aurreko egunean (99); aurreko eguneko (25); aurreko egunetako (17); aurreko egunetan (115); aurreko eta atzeko (14); aurreko garai (14); aurreko garaian (14); aurreko garaietan (14); aurreko gaua (11); aurreko gauean (94); aurreko gaueko (22); aurreko gobernuak (15); aurreko guztia (21); aurreko guztiak (17); aurreko hankak (12); aurreko hauteskundeetan (26); aurreko hilabetean (22); aurreko hilabeteetan (12); aurreko hilean (14); aurreko hiru (46); aurreko hori (11); aurreko horman (11); aurreko igandean (31); aurreko ikasturtean (12); aurreko jardunaldian (23); aurreko kanporaketan (20); aurreko koadroetan (44); aurreko lan (12); aurreko lana (11); aurreko lanetan (12); aurreko larunbatean (19); aurreko lau (26); aurreko legealdian (12); aurreko legegintzaldian (21); aurreko lehen (15); aurreko liburuetan (11); aurreko marka (18); aurreko ostiralean (14); aurreko partida (16); aurreko partidetan (22); aurreko plazan (16); aurreko sasoian (34); aurreko udan (15); aurreko urte (17); aurreko urtean baino (95); aurreko urtearekin alderatuta (12); aurreko urteetako (56); aurreko urteetan baino (23); aurreko urteetan bezala (15); aurreko urteko (63); aurrez aurreko (115)

azken aurreko (84); baina aurreko (53); bere aurreko (72); beren aurreko (11); denboraldi aurreko (70); dira aurreko (25); ditu aurreko (11); donostia aurreko (14); du aurreko (49); dute aurreko (17); edo aurreko (13); ere aurreko (23); etxe aurreko (60); ez da aurreko (16); ez zuen aurreko (11); final aurreko (12); gerra aurreko (61); gure aro aurreko (20); gure aurreko (38); haren aurreko (11); hasi aurreko (46); hauteskunde aurreko (13); hil aurreko (19); honen aurreko (20); iritsi aurreko (16); izan zen aurreko (11); joan aurreko (18); jokatu aurreko (12); kristo aurreko (26); nire aurreko (21); nuen aurreko (12); prentsaren aurreko agerraldia (11); sortu aurreko (11); unibertsitate aurreko (12); zegoen aurreko (11); ziren aurreko (22); zituen aurreko (18); zure aurreko (12); zuten aurreko (19)

aurrekoa baino (60); aurrekoa da (11); aurrez aurrekoa (13); azken aurrekoa (11)

aurrekoak baino (39); aurrekoak bezain (15); aurrekoak bezala (18); aurrekoak ez (14); aurrez aurrekoak (13)

bere aurrekoaren (11)

gure aurrekoek (41)

aurrekoekin bat (12)

aurrekoetan baino (14); aurrekoetan bezala (23); aurrekoetan ez bezala (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus