Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tenpluaren aurrealderako hamazazpi eta erdina metroko bi zutabe egin zituen; bakoitzak gainean bi metro eta erdiko kapitel bana zuen. Elizen arteko biblia 2 Kro 3,15
Bonba-auto guztiek polizi etxeen aurrealdean egin zuten eztanda. Berria - Mundua 2004-06-25
Berriro neurtzen dut, nire begiez, hodeietatik bereizten nauen distantzia, eta aurrealdea jasotzen dut. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.
Agian, beste pintore hark esandakoa gertatzen zitzaidan niri ere, alegia ilunak bultzatzen ninduela, eta aurrealdean seinale onak baizik ez nituela ikusten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 239. orr.
Etxolan sartu denean, untxiak, ilea kolore bizitan, belarriak bata bestearen gainean, sudurra goian, aurrealdeko hankak danbor-makilak bezain tente, Axenarioren inguruan dabiltza, lagunkoi eta artatsu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.
Osabak erreka ondoko eta kobazuloaren aurrealdeko harkaitz apal bat seinalatu zuen hura agintzean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 61. orr.
Albo batera bazterturik, nik begirune handiz ibiltzen ikusi dut eta, aurrealdeko bankuetara iritsi ondoren, belaunikatu eta bertan egonean geratu dela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 44. orr.
Dendatxo bat antolatuta zeukan etxetxoaren aurrealdean, erakusleiho zikin bat eta guzti. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.
Udaz geroztik egon gara aurrealdea indartu nahian, laguntza gehigarria emango digun jokalari baten bila. Berria - Kirola 2006-01-06
aurrealde osoan (3)
aurrealdea indartzeko (4); etxearen aurrealdea (3)
agertokiaren aurrealdean (3); aurrealdean ere (4); aurrealdean izan (4); aurrealdean webo (3); aurrealdean zeukan (3); baina aurrealdean (4); da aurrealdean (3); dute aurrealdean (3); etxearen aurrealdean (3); jauregiaren aurrealdean (3); tenpluaren aurrealdean (3); zen aurrealdean (3); zuen aurrealdean (9)
agertokiaren aurrealdera (3); aurrealdera etorri (3); gelaren aurrealdera (3); herriaren aurrealdera (3)