Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrealde iz zernahiren aurreko aldea. ik aitzinalde.

Tenpluaren aurrealderako hamazazpi eta erdina metroko bi zutabe egin zituen; bakoitzak gainean bi metro eta erdiko kapitel bana zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,15

Bonba-auto guztiek polizi etxeen aurrealdean egin zuten eztanda.  Berria - Mundua   2004-06-25

Berriro neurtzen dut, nire begiez, hodeietatik bereizten nauen distantzia, eta aurrealdea jasotzen dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Agian, beste pintore hark esandakoa gertatzen zitzaidan niri ere, alegia ilunak bultzatzen ninduela, eta aurrealdean seinale onak baizik ez nituela ikusten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 239. orr.

Etxolan sartu denean, untxiak, ilea kolore bizitan, belarriak bata bestearen gainean, sudurra goian, aurrealdeko hankak danbor-makilak bezain tente, Axenarioren inguruan dabiltza, lagunkoi eta artatsu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Osabak erreka ondoko eta kobazuloaren aurrealdeko harkaitz apal bat seinalatu zuen hura agintzean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 61. orr.

Albo batera bazterturik, nik begirune handiz ibiltzen ikusi dut eta, aurrealdeko bankuetara iritsi ondoren, belaunikatu eta bertan egonean geratu dela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 44. orr.

Dendatxo bat antolatuta zeukan etxetxoaren aurrealdean, erakusleiho zikin bat eta guzti.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.

Udaz geroztik egon gara aurrealdea indartu nahian, laguntza gehigarria emango digun jokalari baten bila.  Berria - Kirola   2006-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus