Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzinalde (orobat aintzinalde) 1 iz aurrealdea.

Jarlekuaren azpiko kofretik kaskoa atera zuen, berria hura ere, osotara hertsia eta aitzinalde ilunekoa, jabea ez ezagutzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Miarritzen, kasinoaren aintzinaldeko plazan.  Herria   2003-11-27

Ondotik, oroit-harri bat finkatua izanen da Charles-Michel de Salaberry horren aitatxi sortu zen etxearen aintzinaldean.  Herria   2005-05-12

Etxe guztiak teilatu gorrikoak ziren eta aitzinalde argikoak, txuriak edo hori zurbilak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.

Elizaren aitzinaldeak frontoi zabal baten sinpletasuna dauka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Josu Larizen kontrako epaiketa dela-eta, Larizen aldeko elkartasun batzordeak elkartasun ekimena antolatu du gaurko, goizeko hamarretan, epaitegien aitzinaldean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Dendaren aitzinaldean, beti bezala, Koran liburua ipinia zuten mahai sakratu baten gainean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.

Friso joniar bat oroitarazten zuen apaindura hanpatuegia aitzinaldean, bertze deus nabarmenik ez zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Hamalau arraildura orotarat, bederatzi aintzinaldean, bost gibelaldean.  Herria   2002-12-19

Eta jauregiaren aitzinaldeko planotik harat, bertzalde, bi lur eremu errektangular bereiz zitezkeen, elkarri zerraizkionak eta jauregiaren ataria osatzen zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Kirkuken betiere, Abbas Mohammad al-Attar unibertsitateko zuzendariaren etxe aitzinaldea andeatu eta haren autoa suntsitu zituzten lehergailuak botata.  Berria - Mundua   2004-06-17

2 (corpusean aintzinalde soilik) abantaila.

Gero, gutiz bazen ere, beti aintzinaldea irabazleek, 3-4 ponduz, eta gehienean: 18-13 eta 22-17.  Herria   2001-03-22

Biriatuarrak orain duen trenpuarekin eta urketarra harekin, aintzinaldea zuten fermuki, 15-13, eta 18-15 taraino.  Herria   2001-10-18

Hauk dira preseski aintzinaldea laster hartu dutenak eta bururaino atxiki hozka haundiegian ez bazen ere.  Herria   2001-11-01

Horra nola diren 22 tan ados, eta aintzinaldea ere hartzen dutela jazko xapeldunek, 28-26.  Herria   2003-03-20

3 aitzinaldea hartu

Hastea elgarren bete, iduri ukan dute gero gaina hartzera zoatzila berriz ere Baigorriko irabazle heiek, bereziki partida erditan sei tanto lerroan eginez aitzinaldea hartu dutelarik.  Herria   2005-05-05

Lehen partida huntan ilusione egin dute galtzale hauk aitzinaldea hartuz funski, 11-10, 19-12 eta 27-19, besteak ez baitziren oraino berotuak eta hortaz baliatuz.  Herria   2005-11-17

Kurutcharry, jazko xapelduna, indarrean zen eta aitzinaldea hartzen zuen beti, 16-11, 21-14 baina laparra bezala lotzen den harek ze lasterrak eta punpa-sareak, eta eskuin xoko hura.  Herria   2004-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzinaldea hartu (5); eta aitzinaldea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus