Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu edo izkribu batean aurki daitezkeen kontraesaneko edo aurkaritzako kausak zazpi dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.
Aita eta semea mutur banatan ageri zaizkigu, eta aurkaritza joko ederra marrazten digu egileak. Berria - Kultura 2006-04-26
Berriro ere idazleei emango diegu hitza, horrelako aurkaritza fonetikoak haiek ere lantzen dituztelako. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 63. orr.
Bi mutur horien arteko aurkaritza dialektikoaren emaitza da gaurko errealitatea, nahiz eta teknokratek menperatzen duten egoera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.
Alderdi politikoen artean aurkaritza eta liskarra dira nagusi. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Edorta Jimenezen "Azken fusila"n ere ez da ia aurkaritzako juntagailurik ageri, dagoenak ez baitu bainarik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 59. orr.