Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez ote den hemen kontrakotasunik, alde batetik unibertsitatearen egituraketa bereziki irakaskuntzan oinarritzen dela diogunean, eta bestetik irakasleen promozioa eta soldataren pizgarriak batez ere ikerkuntzan oinarritzen direla baieztatzen dugunean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.
XVIII. mendeko naturalistengan aurkitzen den sistema-metodo kontrakotasunak zenbait saialdi bultzatzen ditu bi mutur horiek deskribapen forma bakar batean berridazteko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.
Barrukotasunaren eta kanpokotasunaren kontrakotasunak esandako gauzen deskribapen historikoa zeharkatzen du oso-osorik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.
Kontrakotasuna hemen ez da azken muturrekoa: ez dira bi proposizio kontraesale objektu berari buruz, ez dira kontzeptu beraren bi erabilera bateraezinak, gehiago dira enuntziatuak eratzeko bi modu. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
Kontrakotasun era hauek guztiek ez dute paper bera jokatzen jardute diskurtsiboan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 176. orr.
· Era berean, PSE-EEk Konstituzio-kontrakotasuneko helegitea bertan behera uztea «borondate oneko urratsa» izango litzatekeela gogoratu zuen. Berria - Kirola 2004-10-16
Nire praketan amaitu zuen kafe guztiak eta izterrean nabaritu nuen erreak areagotu baino ez zidan egin parean neukan ipotx lotsagarri harenganako kontrakotasuna. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.
Erreforma ekonomikoek kontrakotasun handia eragin dute, eta Gobernua dimisioa ematera bultzatu. Berria - Mundua 2004-04-25
Hala ere, Hamasen nagusitasunak Israelen ez du aurreikusten zen kontrakotasuna eragin. Berria - Mundua 2006-02-05