Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aukeratze iz zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartzea edo seinalatzea. ik hautatze.

-Artzaina izatea aukeratzea zeukan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 44. orr.

Azkenean, kanta bat aukeratzea zegokion Stepheni.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

-Hori ideia aleman horiena, elkarte anonimoa adierazteko horren sigla luzea aukeratzea!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 58. orr.

Tokia aukeratzeak ez zekarren berekin adostasuna besapean: bietako batek amore eman behar zuen gauzak ongi joan eta konponduko baziren.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 30. orr.

Hasteko, aspaldian gustuko genuen kanta triste hura aukeratzea bururatu zait: "Aitormena".  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Hileroko tripako mina, bularretako bat edo edertasun-produktuak aukeratzea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus