Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hautatze iz zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartzea edo seinalatzea.
Ongi bururatzeko hautatze hori, baso bana trinkatu dute. Herria 2001-03-22
Idazten ari naizela konturatu naiz, norberaren kaltea ala besterena aukeran jartzea hautatze gaiztotu batera bortxatzea dela. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 79. orr.
Banako txikienak eta are elementu fonologikoak, finkatze eta hautatze prozedura honen mendean daude. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 166. orr.
Hautatze-hastapen bat ezartzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Izan ere, kasu honetan hautatze-murrizketa berberak aurkitzen ditugu, baina alderantzizko hurrenkeran. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 67. orr.