Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aukeraketa iz aukeratzea. ik aukera; hautaketa.

Ohartarazi behar da horrela deskribaturiko estrategiak ez direla sustraitzen, diskurtsoaurreko aldean, aurretiazko eta funtsezko aukeraketa baten sakontasun mutuan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.

Egia esateko, aukeraketa finko bat egitera ere ez ginen iritsi, besteak beste, Sedanori idazle guztiak iruditzen zitzaizkiolako neurotikoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.

Horregatik, aukeraketa bat egiten dugu, eta eragin handiena izan ditzaketen mezuak jartzen ditugu euskaraz.  Berria - Harian   2006-02-04

Aukeraketa hura luzatzea ez zitzaidan gustatzen, eta iduneko bat hautatu nuen: urrezko katenbegi koxkorrez osatua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 111. orr.

Gertatu izan dira handiak pilotan, baina behin pilota aukeraketa eguna iritsitakoan ziurtzat ematen da finala edo partida, dena delakoa, asteburu horretan jokatuko dela.  Berria - Kirola   2004-06-04

Honek bazeukan bere baitan arrazoi gorderen bat hainbeste garrantzi emateko amaren jantzi aukeraketari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 82. orr.

Uko egin diot nire aukeraketak justifikatzen saiatzeari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.

Zer esan nahi duzu, gaien aukeraketa eta tratamendua aldatu egin daitezkeela?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 112. orr.

Hitzen aukeraketa berak ere Erdi Arora ginderamatzan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 93. orr.

CCOO eta Pixkanaka Kaxkariren hautagaitzak nagusitu ziren Kutxako Administrazio Kontseiluko langileen ordezkari izateko aukeraketan, ELA eta LAB sindikatuen hautagaitza gainditu baitzuten.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus