Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

audientzia 1 iz auzitegia. ik entzutegi.

Elizek, hortaz, justiziak zituzten, baita gizon libreen gainean ere, eta beren audientziak izaten zituzten monarkiaren lehen garaietatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 295. orr.

Baina audientzia gutun bat behar zen prefektuarengana barneratzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.

Audientzia Nazionalean kolaborazioa esaten ziotek!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 260. orr.

Espainiako Audientzia Nazionalak onartu egin du Iñaki Arietaleaniz presoaren baldintzapeko askatasunaren kontra fiskalak jarritako helegitea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Espainiako Audientzia Nazionalak 14 urteko mutiko bat deklaratzera deitu du, "mehatxu terroristak" egitea egotzita.  Berria - Mundua   2004-12-10

Kanporako agindua emon dio bere lagun isilak buruagaz, Bartzelonako Audientziako norbait izan behar zuen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

2 iz entzuleak. ik entzuleria.

Interes partikularrak dira, beraz, haien sustengu nagusia eta ez beren audientziaren onespena edo errefusapena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Audientzia erakartzeaz gain, euskararen normalizazio prozesuan bere ekarpena egitea dagokio.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 111. orr.

Badaki audientzia gazteenaren konplizitatea lortzen, abesti inprobisatuen erdian Bob Marleyren kantu zati bat, une horretantxe bururatu izan balitzaio bezala botatzen duenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.

Maiz esaten digute audientziei gehiegi begiratzen diegula, baina modan dagoena eskaintzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Programaren xedeak eta helburuak, eta audientzia-mailaren garapen arrakastatsua ordu eta erdiz azaldu ondoren, Ana Morena andrearen aurkezpen aski teatrala egin zuen berriro, zeluloideko izar handi bat aurkezten denean bezalaxe, eskuin besoa neurriz kanpo luzatuz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 158. orr.

Berak esan zezakeenari audientziak aditasun pitin bat behintzat emango ziolakoan hitz egin zuen New Yorken.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 76. orr.

Kazetaritzaren ikaskuntza zaharra da audientzia deitzen dugun multzo itxuragabe hori "partzelatu" behar dela, zatikatu, alegia, atal bakoitzari errelitatearen ikuspegi ezberdinak eskaini ahal izateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Gogoratzen haiz, katedratiko hori, nola kontatu hion hire audientzia horri Europa euskal hitza zela?     «Bizia lo», 2003 - 115. orr.

3 iz entzunaldia.

Audientzia pribatu horietan entzule egon ohi zen Pierre Bergeron erregearen eta gorteko geografo ofizialari jakin-nahia piztu zitzaion Pierre-Olivierrek kontatua aditzean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Hiru audientzia eginen dira zinpeko epaimahaia osatu ahal izateko, eta 33 herritarren artean 12 aukeratuko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Audientzia amaitutakoan, gogoetan aritu zen kalifa aldi batez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.

Egun batean, besalariak asalduran sartu ziren eta Pepponek gidaturik Badia aldera joan ziren denak, eta Pasotti zaharrak leiho batetik eman zien audientzia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 171. orr.

4 Audientzia Nazional

Espainiako Audientzia Nazionalak onartu egin du Iñaki Arietaleaniz presoaren baldintzapeko askatasunaren kontra fiskalak jarritako helegitea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Lloreteko (Katalunia) 14 urteko gazte bat Espainiako Audientzia Nazionalera joan zen atzo deklaratzera.  Berria - Mundua   2004-12-16

Madrilgo epaile batek Gas Naturalen (- %0,45) egin Endesaren (%0,51) Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) traba dezake eta, nahasgarria dirudien arren, ez da Audientzia Nazionalekoa.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Audientzia Nazionalean kolaborazioa esaten ziotek!".  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 260. orr.

5 audientzia publiko

Isabelle Coutant-Peyre Alain Soleren abokatua haserre agertu zen audientzia publikoari zuzendua ez zegoelako.  Berria - Mundua   2004-08-07

Horietako batean, Diwan-i-Am delakoan -audientzia publikoen ganberan-, gotorlekura audientzia eske etorritako jende arruntaren erdian esertzen zen Sha Jahan, gela hartan entzuten zituen bere menekoek ekarritako kexak eta eskakizunak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.

6 xede-audientzia (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Populismoak ikuskizunaren logikarekin egiten du bat: xede-audientziak ondo identifikatu behar ditu, sakabanaturik eta identitatea galduta dabiltzan ikus-entzuleak batu behar ditu irudi eta ilusio baten baitan. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-10

Euskarazko telebistaren lehentasunezko xede-audientzia gisa, umeak, gazteak eta euskalduntze-alfabetatzeko ikasleak aipatzen ditu EBPNk eta, programazioa osatzeko, besteak beste, kultur saioak, hizkuntza-ikastaroak, literatur tertuliak eta euskal musika proposatzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskararen normalizazioa, Asier Larrinaga Larrazabal, UEU, 2019

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

audientzia nazionalean (3); da audientzia (4); espainiako audientzia (4); hiru audientzia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus