Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldaduak, merkatariak, atzerriratuak, nekazariak, den-denak hiriaren salbazioaren alde aritu ziren eginahalean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.
Ez ezazue erail, ez ezazue atzerriratu; astakeria horiek erregeei eta haiek imitatzen saiatzen diren doilorkumeei dagozkie bakarrik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.
Zurekin hitz egin nahi du zeure atzerriratzeaz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 74. orr.
Autoak, osagai elektrikoak, telekomunikazioetarako ekipoak eta pantaila laudun telebistak izan dira gehien atzerriratu dituzten ondasunak. Berria - Ekonomia 2004-02-19
Zendako ote? galdatu zuen Migel Unamunokoak, Espainiak atzerriratu zuelarik eta, Biriatuko oroitarriaren aitzinean gogoetaturik, gaztelaniazko ¿Para qué? olerki hunkigarria asmatu zuelarik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.
Asilo politikoa onartua izan arren, galarazita zeukaten Ipar Euskal Herrian bizitzea, eta, Errepublikaren Konstituzio Legeak zioenaren kontra, atzerriratuta zeuden. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 41. orr.
Euskal atzerriratu batekin elkartua zen, eta amnistiaren ondoren Euskal Herrira etorria zen bizitzera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.
Zapaltzaileek hain erabat huts egin zuten kultur mailako erantzunaren aukera kontuan hartzen, ezen, eurek beren eskuez, jarri baitzituzten beren biktimak kultur misio-eremu batean, atzerriratu haiek inoiz bisitatuko ez zuketena, han ez balituzte indarrez eta gogoz kontra jarri izan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.
Baina aberastasun handiena, herritik kanpo lan egitera joan diren milioika atzerriratuengatik dator. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 170. orr.
Atzerriratu batek idatzia zen deialdi hori, politikan aritzen zen filosofo batek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.
Alabaina, gure erregina atzerriratuaren mezu bat ekarria nuen, Bidaxunetik, ene gorputzari itsatsia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Preso, atzerriratua, ala herri honetaz higuindurik alde egindakoa ote zaren. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 38. orr.