Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Praga kanpotarrak etxekotu eta etxekoak erbesteratu egin dituen hiria da. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.
Siberian erbesteratua eman zuen garaitik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.
Lasaitasun publikoa hondatzen duena, legeak obeditzen ez dituena [...] gizartetik alboratu egin behar da, erbesteratu, esan nahi dut. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.
Europatik alde egitean Jesus Galindez nora-eta Leonidas Trujillo diktadore badaezpadakoaren irlara erbesteratu zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 131. orr.
Bi urteren buruan, libre berriro, Miamira erbesteratu zen eta, han, Jeanette ezagutu zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.
Baina atzerriko elkarte sekretu bateko kidea zela azaleratu bezain laster, Irkutskera erbesteratzeko agindua jaso zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 127. orr.
Bobby Fisher xake jokalari ohia erbestera dezake Japoniak. Berria - Kirola 2004-07-22
Zizeron erbestera zezaten lortu zuen; haren etxea lurrarekin berdindu beraren begien aurrean, eta hondamendia eta heriotza zin-opa zien haren adiskide guztiei. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
Kutxetako zuretik, kalkulu-orrietara igaro ziren ikurrak, eta, horrenbestez, merkataritzatik aljebrara erbesteratu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.
Gudari erbesteratuei eta beste aterpetuei laguntzeko Euzko-Anaitasuna izeneko erakundea sortuko du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 109. orr.
Gizarte-ingurune atzerritarrean sartzen den kultur elementu erbesteratu batek jokaturiko paper suntsigarri horren adibideak dagoeneko ezagutu ditugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.
Erbesteratu baten alaba nauk. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.
erbesteratu horiek errusiarrak dira eta eskubidea dute beren herriaren alde borrokan egiteko! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 422. orr.
Luzaroan eta herri-minez Buenos Airesen, Caracasen edo Habanan biziko diren erbesteratu eta iheslari horien giroetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.
Azken berrehun urteotako euskaldun emigrante eta erbesteratuekin zazpi nazio egin daitezke. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 415. orr.
Balizko atxiloketa edo erbesteratzea saihesteko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.
-Siberiako erbesteratuena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.