Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biharamunean, Josurenean atzarri nintzen, pareta biluz-biluziko ganbera batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Iduri luke gure herrian berriz ere pilotaren maitasun arrakasta ari dela atzartzen. Herria 2003-05-29
Bi kafe hartu nituen gogotik, hobeki atzartzeko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.
Egoera hau, edo, ahalegin hau, atzarri garenean, eragozten dute, maizenik, gogoratu zaigun gauzaren existentzia baztertzen duten gauzen irudiek. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 369. orr.
Semeak larregi erne jartzea ere lortu zuten, haien ehiztari sena berpiztuz, eta haien betertzak atzarririk zeuden, ama ehizaki bilakaturik, eta ehizetsai elkarrenganako. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 122. orr.
Bien mintzoa entzutearekin emeki emeki atzarri ziren besteak, bata bestearen ondotik, baina ez zen nehor menturatzen zerbaiten erraitera. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.
Ez du borrokaren folklorea gizendu nahi, baina bere lekukotasun zintzo eta gogoeta biluziekin jasoago eta atzarriagoak egiten gaitu gizakiak. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 15. orr.
Bost inporta, galgarritasun horrek ere: Urrian ehiztaria, goizean goiz atzarria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.
Amodioa ez da lokartzen, loan ere atzarria dago. ETC-literatura, saiakera Bitakora kaiera, Ibon Sarasola, Erein, 2016
Aspaldi du atzarria dagoela, baina orain arte uko egin dio jakingarriari. ETC-literatura, saiakera Mendi-joak, Aingeru Epaltza, Elkar, 2017
Saiatzen nintzen haren esperoan atzarririk egotera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.
Hemendik aitzina atzarririk egon beharko dute, sailkapenean bederatzigarren lekutik gorago hupatzekotan. Herria 2002-11-14
Eragin hori lortu zuten Isidoraren hitzek, benetan hartuak izan diren adierazle, baina semeak larregi erne jartzea ere lortu zuten, haien ehiztari sena berpiztuz, eta haien betertzak atzarririk zeuden, ama ehizaki bilakaturik, eta ehizetsai elkarrenganako. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 122. orr.
atzarri naiz (3); atzarri nintzen (3)