Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esnatu (ETCn 15.634 agerraldi), esna(tu), esnatzen 1 da ad lo dagoena bere egoeratik atera. ik itzarri1.

Jontxo ez da inoiz iratzargailuak jo arte esnatzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 75. orr.

Azkenean, jaso zuten zoritxarreko zama haurraren gainetik, eta horra, hildakotzat zeukatena pozik agertu zen, orduantxe lotatik esnatu balitz bezala, eta inolako zauririk gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

Aldi berean bazenekien nekeza eta gaitza izaten dela anestesiatik esnatzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.

Gauaren erdian esnatzea ez zen ezohiko gauza niretzat, baina orduko hartan gelan norbait zegoelako irudipenarekin esnatu nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

Gizakia etzan eta ez da berriro jaikiko, ortzia desagertu eta gero ere, ez da itzartuko, ez da bere loalditik esnatuko.  Elizen arteko biblia   Jb 14,12

Nolanahi ere, ezin esan daiteke uneren batean edo bestean loaldi hartatik esnatzen ez zenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Esnatu zen kartzelaria eta, espetxeko ateak zabalik ikustean, ezpata atera zuen bere burua hiltzeko, presoek ihes egin zutelakoan.  Elizen arteko biblia   Eg 16,27

-Uste duzue esnatu egin beharko genukeela? -galdetu zuen Ronek deseroso, Lupin maisuaren aldera keinu eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Esna zaitez, ene bihotza, esnatu, harpa eta zitara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 77. orr.

Loak hartu ninduen eta gauero bezala esnatu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.

Behin eta berriro esnatu nintzen ikaraturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Katuak suaren usainarekin esnatzen zituan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.

Bularrean marka beltz-urdin bat zuela esnatu zen goiz hura ere gogorarazi zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Harry Potter jiratu egin zen burusien artean, esnatu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 21. orr.

Edna luzaroan higatuko da ametsetan zehar, esnatu ezinik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 227. orr.

Esnatuko ez zen emakume batekin lo egitea lasai proba zezaketen abentura bat zen, tentazio bat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 33. orr.

Egunotan belarriak estalita eta burua lotan ibili bahaiz ere, esnatzeko ordua duk!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Parranda haien ondoren esnatzen zenean -igande eguerdiko ordu bata aldean gehienetan-, betiko artzain langile eta prestua izaten jarraitzen zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 113. orr.

Deskuidoan, esnatzekotan zagok honezkero.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 73. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Bat-batean esnatu eta negarrari eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.

Guztiz esnatu zen, amesgaiztoak ikaraturik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

Hura ere ezustean esnatu zen eta begi arranpaloekin begiratu zion ohekide ezezagunari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 126. orr.

Neska izuturik esnatu zen, eta garrasi egingo zuen urreginari labana ikusi izan ez balio.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 253. orr.

Erne zeudenak txunditurik gelditu ziren eta lo zeudenak ikaraz esnatu, eta denek sumatu zuten gorputza bezainbat bihotza ere argitzen zitzaiela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Argitasun berde bat izan zen, eta Harry izerditan eta dardaraz esnatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 120. orr.

Zur eta lur, izututa esnatu ziren denak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 555. orr.

Egun batez, besteak bezalakoa izan behar zuen egun batez, Adan eztulka esnatuko zen, eta eztarriko minarekin, urdaila nahastuta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.

Pultsua bare eta burua arin esnatu zen hurrengo egunean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Sei minutu igaro baino lehen loak hartuko balu, zazpi orduz egingo luke lo eta bihar fresko esnatuko litzateke lanera joateko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Alaitasunez beterik esnatzen naiz, eztarria kantu egiteko gogoz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 306. orr.

Loak hartu eta geroago, lo eta amets zati batzuk geroago, neskalagunak berriro esnatuko du: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 112. orr.

-Ez da sekula esnatuko lo sakon horretatik -esan zuen Denethorrek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 157. orr.

Inoiz ez haiz ostera esnatuko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 151. orr.

3 irud/hed

Anestesiatik esnatzen hasi zinenean, mamua ez zegoen han.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.

Ezari-ezarian, hiria lozorrotik esnatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Balitekeela umetan eta eskolan tontoak izatea, baina gerora argituko zirela edo esnatuko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Ez dela seguru asko gorputzik jiratu, hankarik luzatu eta nagiak atera ezinez penatuko, eta ez dela egun batean (baldinbaitere!) bere heriotzatik esnatuko azkengabeko gau batean azkengabeki penatzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

Lurpean etzanak esnatuko dira eta pozez oihuka ekingo.  Elizen arteko biblia   Is 26,19

Halako batean hilak esnatuko dira, baina haien sekretuak Gorenekoak eta Haren epaiak gordeta edukiko dituzte belaunaldi guztien amaia arte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 32. orr.

Lehen minutuetan txarto jokatu ostean, esnatu egin zen Athletic.  Berria - Kirola   2006-04-30

Udaberria esnatzearekin batera, lanak hasten dira: garraioa eta egurketa, bide guztiak lokazturik daudela; ereintzarako prestamenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Espero dezagun herrialde horiek eta Europako Batzordea esnatzea eta aurre egitea Alemaniaren eta Frantziaren energia inperialismoari.  Berria - Mundua   2006-03-25

4 du ad lo dagoena bere egoeratik aterarazi.

Gauaren erdian, oihu batzuek esnatu zuten, laguntza eske, Kopel Klotz hori.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

Atean eman zuten kolpe bortitz batek esnatu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

Portuko makinen hotsek esnatuko dute Olivier hurrengo egunean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 25. orr.

Peterren negar-zotinek Wendy esnatu zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 51. orr.

Ikasleek hurbildu eta esnatu egin zuten, esanez: -Salba gatzaizu, Jauna! Galtzera goaz!  Elizen arteko biblia   Mt 8,25

Gero berriro ekin zion, halako indarrez, non otseina, beldurraren beldurraz, gelatik kanpora itsumustuka atera, eta etxezaina esnatzera joan baitzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Horregatik, neskatoak esnatzen saiatzen da, begiak ikusi nahi dizkie.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

esna zaitez (22); esna zaitezte (5)

al dun esnatu (5); ama esnatu (4); baina esnatu (4); bat batean esnatu (16); bat esnatu (5); batean esnatu (33); batean esnatu eta (12); batean esnatu zen (8); batek esnatu (10); batek esnatu zuen (6); batekin esnatu (5); batera esnatu (5); batetik esnatu (13); batetik esnatu berria (4); batez esnatu (10); batzuek esnatu (4); berandu esnatu (9); berehala esnatu (7); berriro esnatu (10); berriro esnatuko (4); bezala esnatu (4); dun esnatu (5); dun esnatu behar (5); erabat esnatu (6); erdian esnatu (9); erdian esnatu nintzen (4); ere esnatu (13); ere esnatuko (5); esnatu arte (7); esnatu aurretik (4); esnatu baino (4); esnatu balitz (6); esnatu balitz bezala (5); esnatu behar (14); esnatu beharra (10); esnatu berri (7); esnatu berria (8); esnatu berritan (11); esnatu bezain (7); esnatu bezain laster (6); esnatu da (20); esnatu dela (4); esnatu dira (10); esnatu egin (101); esnatu egin behar (11); esnatu egin da (9); esnatu egin nau (4); esnatu egin nintzen (12); esnatu egin zen (23); esnatu egin ziren (7); esnatu egin zuen (8); esnatu egingo (5); esnatu egiten (31); esnatu egiten da (10); esnatu egiten naiz (5); esnatu ere (4); esnatu eta (126); esnatu eta bere (5); esnatu eta gero (4); esnatu ez (7); esnatu gabe (13); esnatu gara (5); esnatu ginen (9); esnatu izan (12); esnatu nahi (22); esnatu nahi izan (4); esnatu naiz (36); esnatu naiz eta (7); esnatu naizenean (19); esnatu nau (8); esnatu ninduen (19); esnatu ninduten (5); esnatu nintzen (65); esnatu nintzenean (23); esnatu ondoren (5); esnatu orduko (11); esnatu zara (4); esnatu zela (4); esnatu zelarik (6); esnatu zen (163); esnatu zen atzo (5); esnatu zen eta (9); esnatu zenean (57); esnatu zenerako (6); esnatu ziren (29); esnatu zirenean (5); esnatu zituen (12); esnatu zituzten (4); esnatu zuen (41); esnatu zuten (13); esnatuko balitz (4); esnatuko da (8); esnatuko den (4); esnatuko ez (6); esnatuko ote (4); esnatuko zara (5); esnatuko zen (4); eta esnatu (40); eta esnatu egin (9); eta esnatu zenean (5); ez zen esnatu (12); ez zen esnatuko (5); gabe esnatu (7); garaiz esnatu (7); gauaren erdian esnatu (6); gauean esnatu (4); gero esnatu (8); goiz batez esnatu (6); goiz esnatu (20); goiz esnatu zen (6); goizean esnatu (19); goizean esnatu eta (8); goizean esnatu zenean (4); goizean goiz esnatu (7); guztiz esnatu (4); hamarretan esnatu (4); hamarretan esnatu naiz (4); horretan esnatu (4); hotsak esnatu (12); ia hamarretan esnatu (4); ikaraz esnatu (6); izerditan esnatu (4); lehenago esnatu (5); loalditik esnatu (5); lozorrotik esnatu (6); luze batetik esnatu (4); ni esnatu (4); noiz esnatuko (7); ondoan esnatu (4); orduan esnatu (9); orduantxe esnatu (5); oso goiz esnatu (5); osoa esnatu (5); umea esnatu (7); une horretan esnatu (4); zaratak esnatu (5); zen esnatu (14); zen esnatuko (5); zituen esnatu (4); zuela esnatu (5); zuela esnatu zen (4); zuen esnatu (8); zuen goizean esnatu (4); zuri esnatu (4); zuri zuri esnatu (4)

batera esnatzen (4); esnatzen ari (11); esnatzen ari zen (5); esnatzen bada (6); esnatzen da (17); esnatzen dela (4); esnatzen den (10); esnatzen denean (12); esnatzen diren (4); esnatzen ez (4); esnatzen gintuen (4); esnatzen hasi (9); esnatzen hasia (4); esnatzen naiz (14); esnatzen naizenean (6); esnatzen ninduen (6); esnatzen nintzen (8); esnatzen nintzenean (7); esnatzen saiatu (4); esnatzen zen (19); esnatzen zenean (11); esnatzen zuen (7); eta esnatzean (11); eta esnatzen (15); ez esnatzeko (20); goizean esnatzean (11); goizean esnatzen (4); kontzientzia esnatzeko (4); lozorrotik esnatzen (4); zen esnatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus