Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzapar (ETCn 31.775 agerraldi) 1 iz zenbait animaliatan, azazkal kakotu zorrotz eta gogorrak dituen esku edo oina. ik atzamar, aztapar.

-Kendu atzapar horiek zaldi gainetik, motel! -oihukatu dio Aitorrek, esku batean zartako bat emanez.     «Bizia lo», 2003 - 78. orr.

Urrezko giza oin erraldoi bat, zelai urdin batean; oinak herensuge bat zanpatzen du, eta herensugeak oinaren orpoan dauzka atzaparrak sartuta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

Kasik elkar ezagutu zutenetik, beti, txakurra eta gatua bezala ari ziren, atzapar ukaldi bat hemendik, beste bat handik, dena ñiauka eta ausiki!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.

Arkakusoren bat edo zomorrotxoren bat ikusi ahala, atzaparrekin atzeman eta ahora.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 148. orr.

Aztarrendu, gelditu, usnatu, atzaparra tinkatu, burua jaso eta, ulu egin du zerurantz, gauaren itzal osoa ahoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

Ene atzean, harkaitz handi zut batek bere habia babesten duen arranoaren itxura hartzen du, atzapar biak mendian tinkatuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Eta hantxe bertan, atzaparrekin lurra zulatzeari ekin omen zion, azazkalak odoldu zituen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Goizetan, itsasoak behera egiten zuenean, harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Lehoiari atzaparrak eta hortzak eman zizkion Berberak zebraren gorputza marraztu zuen  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

2 irud/hed

Beraz egun ilunetan, esklabo ginen alemanen atzaparretan.  Herria   2004-02-05

XX. mendearen hasieratik orain arte, inperialismoaren atzaparrak luzatu dituzte munduan barrena.  Berria - Mundua   2006-03-26

-Hona hemen tximistaren atzaparrak sekula harrapatuko ez lukeen gizona -izan ziren alkateak agur moduan esan zituen hitzak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 137. orr.

Bada garaia hemendik antolatzeko beharra gurera datozen etorkinei laguntza eskaintzeko, Poliziaren atzaparretan ez daitezen jausi laguntzeko.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 68. orr.

Nola erabili teknologiaren abantailak teknologiaren atzaparretan jausi gabe?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.

3 atzapar egin (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Usainak atzapar egiten ari dira. ETC-prentsa   Argia, 2006-05-21

Lant ezazue arrazoiaz gaindiko dohainen bat, eta ikusiko duzue, zuen onerako, nola mozten ahal dituzuen zentzudun guztien erpeak, haiek zuei atzapar egiten saiatzen direnean! ETC-literatura, saiakera   Ilargi-harria, Wilkie Collins (Antton Olano), Elkar-Alberdania, 2008

Atx, tentela, berriz atzapar egin didazu eskumuturreko horrekin, zergatik ez duzu gauez eranzten? ETC-literatura, saiakera   Pantaleon eta bisitariak, Mario Vargas Llosa (Santi Leone), Elkar, 2011

4 atzapar estu

Irudimenezko oroimenak, pertzepzioaren une iragankorrak biltegiratu ez ezik, haiek eraldatu, urrundu, bizkortu, eta azala kentzen die: eratutako inpresioak berreratzen ditu, leku itogarriak ikuspegi zabal bihurtzen... desira bizi baten atzapar estua laxotzen du eta egitasmo emankor bihurtzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.

5 atzapar zuri (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Gaur (ez dakit zein egunetan bizi garen), alde batean Shisha zegoen eta beste aldean zorrotz horietariko asko, atzapar zuriak bezala zeru moreari mehatxuka ia, orain leba orain bare. ETC-literatura, saiakera   Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus