Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpainei kosk egiten zien etengabe, eta ezin zion atzamarrak elkarri lotu eta askatzeari utzi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Ospitalera egindako bisitetan alabak ezagutu egin dituela adierazi dute gurasoek, besoetan hartu dutenetan haurrak atzamarra estutu diela eta. Berria - Gaiak 2004-10-08
Bisitariak atzamar batez lerroak errepasatuz zenbatzeari ekin zion. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 185. orr.
Atzamarrak listuan busti eta seigarren orrialdera heldu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 35. orr.
Musikaren sena aparta zeukan, eta atzamarrek jo beste doinu eskaintzen zizkion Eibarrek bere dantzaldi, banda saio eta saloietako jazpanen bitartez. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.
Baina orduan erredura sumatu atzamarrean eta pospoloa bota du. «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.
Eskuetako hamar atzamarrak moztu zizkioten eta etxera igorri zuten, jareginda. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 210. orr.
Galderrek sudurtzuloetara eroan zituen atzamar likatsuak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 33. orr.
Hemendik begitzen den hori, ez baitakit nora ote doan -eta atzamarrez teilatuaren hutsartea seinalatu zidan, sabaia hautsita zegoen lekuan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 75. orr.
Gauean belarraren gainean egiten dute dantza atzamarrei kriskitin eraginez eskuaren katiluan; kastaineten itzala baino ez da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.
Txarrimuturrek, besoak zabalik, puntu bat seinalatzen zion atzamarraz Txinori, eta beste bat, Valdési. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 41. orr.
Ile ordez sugeak, atzamar zorrotzak eta hagin beldurgarriak zituztela irudikatu ohi ziren. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.
Gizonari begiratu nion, baina begiak taulan josita segitu zuen berak, gogoeta sakonean, atzamar izugarri batez kolpetxo leun pentsatiak emanez mahai gainean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 36. orr.
Ez zuen ezustekorik nahi, oker ez bazegoen katuak bezalakoa izan baitziteken Teresa: mainatsu interesatzen zitzaionean; baina, baita ere, edozein unetan atzamar egiteko gai. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 283. orr.
Ilea ukitu nahi izan diot eta berak, burua apur bat jiratuz, hortzen artean harrapatu dit atzamar erakuslea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 418. orr.
Gero, Jimmyri eztiki ukitu zion belauna atzamar erakusleaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 513. orr.
Piettkak eta Zbixekek bat-batean, adibidez, euren solasa eten eta atzamar erakuslea jasoz guri ere isiltasuna eskatzen digutenean, aurpegi urduriz urrunera zelatan, nire belarriek ere hautematen dute durundi isila. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 230. orr.
Karmelek, orduan, besaulkian kuzkurtu eta abanikoa astintzeari ekin dio, amaren esku harramazkatuei begirik kendu ere egin barik; han dihardu, bere atzamar-oskol sendoekin izarak marruskatzen. ETC-literatura, saiakera Basa, Miren Amuriza, Elkar, 2019
atzamar artean (11); atzamar bat (21); atzamar batean (3); atzamar batez (5); atzamar erakuslea (4); atzamar luzea (3); atzamar puntak (4); atzamar puntekin (3); bere atzamar (11); bi atzamar (5); nire atzamar (4); zituen atzamar (4)
atzamarra ahoan (4)
atzamarrak bere (3); baina atzamarrak (4); eskuko atzamarrak (3); vulkanoren atzamarrak (3); zituen atzamarrak (6)
bere atzamarrek (3); haren atzamarrek (3)
atzamarren artean (8); atzamarren artetik (5)