Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzamarka 1 iz atzamar kolpea. ik atzaparkada.

Gero, dardaraz, suari egurra eman eta berotzeko eseri zen; bat-batean, ordea, zirrara bat izan zuen, norbait ari zen horman atzamarka negarrez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Katu-atzamarka horiena ez dut garbi ikusten; baina mira-eragile gaiztoek berorrekin ohi dituzten gaiztakeria horietakoren bat izango da, nik uste; elkar ikusitakoan jakingo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 189. orr.

Eritegian esan didatenez, neuk gaiztotzen omen ditut atzamarka zauriak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

Lurrari atzamarka ari zen, baina borreroek erauzi zuten, biluztu zuten eta azkenik pikotara lotu zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.

2 atzamarka egin (orobat atzamar egin) atzaparka egin.

Baten bat aurkezten diotenean, burua jiratzen du, eskua atzetik luzatu, lurrean makurtu izterrak tolestuta, eta paretan atzamarka egiten hasten da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 165. orr.

Sorbaldetatik astintzen zuen eta, hatz meheak katu amorratu baten antzera estutuz eta lasaituz, gorputzean atzamarka egiten zion alkandoratik zehar.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 132. orr.

Batek atzamarka egingo dio eta aurpegia eta sudurra guztiz markatuta utziko dizkio.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.

Mainatsu interesatzen zitzaionean; baina, baita ere, edozein unetan atzamar egiteko gai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 283. orr.

Horietako batean leihotik begira autobusean doan mutiko bat ageri da eta itsasotik errepidera oldartzen diren olatuek, munstro zuri baten laztanek bezala, aurpegian atzamarka egiten diote.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus