Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzaparkada 1 iz atzapar kolpea.

Ibilian-ibilian, halako batean emirra eta lehoia borrokatzen ari ziren tokira heldu ziren, noiz eta lehoiak, atzaparkada hilgarri batez, emirra erdibi egin behar zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.

Hurrengo goizean, atearen kanpo aldea erreta eta atzaparkadaz josita aurkitu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.

Hitlerren irudia kendu zidan paparretik atzaparkada zakar batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Edozein unetan mokokada zorrotzez eta atzaparkadaz gorputza urratuta izatea espero zuen, baina ez zen ezer gertatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 252. orr.

2 irud/hed

Galiziak gerraren eta ondoko zapalkuntzaren atzaparkadak bortizkien pairatu zituen herrialdeetako bat izan zen.  Berria - Mundua   2006-01-07

Marcus Gronholm finlandiarra, munduko txapelduna, izan du atzetik, atzaparkada eman eta hirugarren aldiz jarraian Rallya irabazteko asmoz.  Berria - Kirola   2004-02-10

Aitarenganako sentimendua, haatik, bikoitza da: haren nagusitasunak ikara eragiten dio, baina harexek babesten du mundu arrotzaren atzaparkadetatik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

Gaizkitzen ari da, baina ez dut sentitzen izarloken atzaparkada hauen aurrean sentitu behar nuela uste nuen ezer.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.

Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus