Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atsekabetu, atsekabe(tu), atsekabetzen da/du ad atsekabe hartu edo eman. ik nahigabetu.
Jauna, ene Jainkoa, ni bere etxean hartu nauen alargun hau ere atsekabetu egin behar al duzu, semea hilaraziz? armak hartu eta aurre egin zioten. Elizen arteko biblia 1 Erg 17,20
Jainkoaren zerbitzaria ez du ezerk atsekabetu behar, bekatuak izan ezik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 124. orr.
Antiokok ihes egin behar izan zuen handik, zeharo atsekabeturik, eta Babiloniara itzuli. Elizen arteko biblia 1 M 6,4