Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atrakatu2, atraka(tu), atrakatzen du ad itsasontzi baten alboa kaira edo nasara hurbildu. ik amarratu.

Gure ondoan atrakatu zuen Alcázar de Toledo-k, bibaka eta mueraka zetozen erreketeak, fusilak sagarrondoaren adarrak balira bezala inarrosten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Sea Eagle izeneko merkatalontziak eguerdi aldean atrakatu du Santurtziko portuan, arazorik gabe, antza, baina ezin izan du tripulazioa lehorreratzeko baimena lortu.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 53. orr.

Portu ederra izango da, behin atrakatu ondoren edonongo haizeetatik gordean egongo zaretelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

Ez batean ez bestean geratu zen ea Maddalen egon zitekeenentz begiratzera; aurrera jarraitu zuen Scotten gabarra ubidean atrakaturik zegoen lekuraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.

Lan handia daukat nik oraindik ontzia ondo atrakatu, eta kotoi-balak saltzeko baimena lortu artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.

Baina esan dizuet guk gauzak txarto egin genituela, eta txikota botata kaian atrakatuak geneuzkan ontzi biak, faxistez beteak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 232. orr.

Izotz hesia igotzeko lekua aurkituko duzue, istriborrez atrakatuko zarete, hortik ere igobidea erraza izango ez den arren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 309. orr.

Bilboko itsasadarrean atrakatuta dagoen Naumon itsasontziko sotora jaisten garen bitartean imajinatu ahal dugu zer-nolako bidaia den hastekotan dagoena.  Berria - Kultura   2004-09-28

Itsasontziak behin Frantzian atrakaturik, Parisera doa idazlea, hara berandutxoago iritsiko den Martha Gellhornekin eta Herbert Matthewsekin batu ondoren Bartzelonara egiteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 83. orr.

Bestalde, Elge ezizeneko militante batek dirua irabazteko, banku edo posta bulego atrakatzeaz gain, droga trafikoaren posibilitatea proposatu zuen demokratikoki, Laxaro zaharraren bordan egin zen biltzar nagusian.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 29. orr.

-Bankuak atrakatzen dituzue...  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus