Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amarratu, amarra(tu), amarratzen du ad sokez, kateez edo kidekoen bitartez sendo lotu. ik atrakatu.
Arrantzaleak, ontzia ondo amarratu, loihartzekoak aldatu eta tabernara joaten ziren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.
Txalupak konfiskatu eta finko jarri zituzten bata bestearekin amarratuz, gainditu ezineko oztopo pila eratzen zutela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.