Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adiskidantza (ETCn 1.013 agerraldi; orobat adixkidantza g.er.) 1 iz adiskidetasuna.

Volanges andreak herra dizu, eta herra adiskidantza baino begi-zorrotzagoa eta antzatsuagoa izaten da beti.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 370. orr.

Betiere haren adiskidantza zen, zinez, nire amodioari ihardesten ziona.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 318. orr.

Eztabaidatzen dugu asko, hitz egiten dugu asko, eta, horrela, adiskidantza handitzen da.  Berria - Ekonomia   2006-03-29

Elkarren arteko maitasunean oinarritzen den adiskidantza ere desagertu egingo da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 269. orr.

Lehen mina aipatu duzu, maitasuna lortuko ote dugun ziur jakin gabe ez dugula adiskidantza arriskatzen, eta hori mina leuntzeko bide bat besterik ez dela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 308. orr.

Gerora, bata zela eta bestea zela, galdu egin zen adiskidantza haren muina.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 27. orr.

PSOEren eta EAJren arteko elkarlana eta adiskidantza ituna burutu aurretik ere nabarmena zen arren [...] 1985ean sinatu zuten Gasteizen agintealdirako gobernu ituna.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 132. orr.

Konfiantzan, ezaupidean eta adiskidantzan pertsonen arteko tratua erraztu egiten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.

Sekula ez dut dudarik egin, adiskide gazte eta ederra, ez niri didazun adiskidantzaz, ez niri dagokidan orori buruz agertzen duzun interes zinezkoaz ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 58. orr.

Baina nik ere badiat gero, hire adiskidantzaren beharra.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 179. orr.

Askatasun intelektualaren horizonteen handiak, eztabaidak, musika, adiskidantzaren alaitasuna.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 7. orr.

Adiskidantzaren izenean, zaude emakume hori neuretu dezadan arte, baldin hura gaitzerran nahi bazeneza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Har ezak handik nahi duana eta edan gure adiskidantzaren izenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 119. orr.

Era honetan eginiko harremanak antz gehiago izango du eulien arteko adiskidantzarekin gizon-emakumeenarekin baino: azkar sortzen da eta erraz desagertzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.

Transzendentearen menean dagoenak ez du adiskidantzaren bidez bere idurikoei sobera hurbildu behar, asimilatua izanen baita ondarrean, apez langileak langile bilakatu ziren bezala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Badakizue bideak eta presondegiak adiskidantzak egiteko lekurik egokienak direla.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 72. orr.

Funtsean ez baitut mesfidatzeko ezein arrazoirik; adiskidantzak dakarren onginahia bertzerik ez da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 289. orr.

-Lagun hori -esan zion Nadiak adiskidantzaz-, Irkutskeko bidea hartu beharko duk berriz ere gurekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 345. orr.

Sinets nazazu, andereño, amodioa adiskidantzaz ordaindu nahi izatea, ez da eskergabekeriaren beldurrez egotea, da eskergabearen itxura izateari berari zaion ikara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.

Adiskidantzan, nor giren erakusten behar dügü orai hasi.  Herria   2001-06-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

39.000 oinetako altueran gaude, baina norbaitek aireportuko lurrean esandako hura datorkit gogora: hau adiskidantza eder baten hasiera izan liteke!  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Horrek behar dizu frogatu zuri dizudan adiskidantza handia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 80. orr.

Adiskidantza haundia baitzuten, ez da harritzeko anaitasun hitzarmen bat sinatua izan bazen handik laster Lizarra eta Donibane-Garaziren artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Eman dezagun, askotan gertatzen den legez, adiskidantza sendo bat dagoela bien artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.

Irakaspen ederra, gizakion arteko adiskidantza zuhur baterako, bi aberek hartzen duten jarrera hori.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.

Babeti eskatzen ziola harenganako amodio leialaren eta neurekiko adiskidantza zaharren artean hautatzea.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.

Adiskidantzarik gorenenak, amodiorik sutsu, miretsi eta errespetuzkoenak, isiltasunean oinarritzen dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

Jende aunitz eta aunitz ezagutzen dut jadanik, eta hutsuneak izan arte ez zait adiskidantza berrietarako lekurik gelditzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Nagusigo ezti hori ordea, ez da adiskidantza antzuak sortua; soil-soilik amodioak dakarke.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 263. orr.

Zure ontasun benaz ama baten gisakoak gozatu ondoren, badut harengandik ahizpa baten adiskidantza amoltsua igurikiteko eskubidea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 57. orr.

Ez hain zuzen egiatasun atsegina, fidantzia eztia, adiskidantza sentikorra balioesten ez ditudalako.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 205. orr.

Adiskidantza erraz baina ustekabeko eta iragankorretara.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 147. orr.

Baldin ahalke gorritu beharko nindukeen sentimendurik kausi bazeneza gutun honetan, zeure adiskidantza barkaberaz estal ezazu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 402. orr.

Utziozu azkenik adiskidantza zuhurrari noizean behin zure plazerren gidari izaten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Badira astebeteko gaizki ikusiak eta hilabeteko adiskidantzak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 203. orr.

Benetako adiskidantza sentitu zuen azkenean Normandiarrarekiko; bihotz onekoa zen, odola burura igotzen ez zitzaionean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Halakoa baita fidantziazko adiskidantzaren xarma: horren kariaz zu zaitut betiere gehien maite, baina, egiazki, zalduna zait gehiago laket.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 66. orr.

Adio, andre maitea; har ezazu betiko nire adiskidantza egiazkoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 281. orr.

Eskertzekoa da horrelako gizon garbiaren adiskidantza doakoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 48. orr.

Ez traditu, gutizia baztertzaile batez, elkarri zin eginik diogun adiskidantza ezin hautsizkoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Adiskidantza harremanak lortu dira jende batzuek horretarako lan egin zutelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Ez dira beharbada ezkontza edo adiskidantza loturak filiaziokoak baino ahulagoak, eta askoz ere zorion ekarle oparoagoak dirateke aldi berean. Halaber aspaldiko urteetan bada adiskidantza hitzarmen bat Donapaleu eta Zangotzaren artean, Maule eta Tuteraren artean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 13. orr.

Eguberriko adiskidantza partida Bilboko San Mameseko zelaian jokatuko da abendoaren 28 an.  Herria   2005-12-22

4 adiskidantzazko izlag ik lagunarte 6.

Eramangarriagoak zitzaizkion haiexek, nolanahi ere, adiskidantzazko ezkontza aratzen edota zoriontasun betierekoan bizi ziren ezkontideen inguruko kontuak baino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

Oso egintza adiskidantzazko eta pertsonala ematen zuen: Arizonari egin genion agurraren oroitzapen gisa geldituko zitzaidan gogoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Gure harremanak beti onak izan ziren, zenbait aldiz adiskidantzazkoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Arrate eta Bidasoa Asobal ligako taldeek adiskidantzazko partida bat jokatuko dute gaur 19: 00etan Zarauzko kiroldegian.  Berria - Kirola   2004-01-24

Euskadiko tenis selekzioak aise menderatu du Txinakoa, Donostiako Tenis Klubaren mendeurrena ospatzeko egindako adiskidantzazko torneoan.  Berria - Kirola   2004-12-21

5 adiskidantzazko partida

Txapelketa nagusian fruituak jasotzeko, euskal taldeek adiskidantzazko partidak jokatuko dituzte.  Berria - Kirola   2004-07-30

Adiskidantzazko partida da ofiziala ezin da izan Athletic Espainiako Superligan ari delako, eta Reala, sortuberritan, Lurralde Mailan eta aurten Orion eta Zarautzen ospatuko den Kilometroak jaiaren alde izango da han bildutako diru guztia (6 eurotan da sarrera helduentzat, eta 4 eurotan haurrentzat).  Berria - Kirola   2004-09-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus