Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atlantiko 1 izond ozeano Atlantikoari eta honek bustitzen dituen lurraldeei dagokiena. ik atlantiar.

Goio Bluefields alboan bizi da, Josean Prinzapolkan, itsasbazter atlantikoan baina iparralderago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.

Ozeano Atlantikoan nabigatuz, Afrikako punturik hegoaldekoena aurkitu zuten; itsaso zabala ikusi, eta handik Ekialdeko Indietara iritsi ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Bidaia jarraituz gero, Brasilen edo Venezuelan geratzeko aukera izango duzu agian, edo Nikaraguako kosta atlantikora itzultzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 381. orr.

Iparraldean beste hirulau urte eman eta Nikaraguako kostalde atlantikora erbesteratu zenean aisa aurkitu zuen lana Bluefields aldean, eritasun ugari eta sendagile gutxiko itsasbazter honetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 20. orr.

Erromako alde haietan euskaldunik baldin badago entzuteko eta ihardesteko nor denik, hari berari eginen diogu iragan hilabeteko La Croix kazetan Pirinio Atlantikoetako fededun ezezagun batek egiten zuen galde hura bera: ea, noiz ote, Erromako Elizak uko eginen dion Vatikanoko Estatuaren egitura eta lotura zaharkituari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.

Hego Atlantikoko alde honetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

2 (izen gisa)

Atlantikoa beterik balego xanpainaz, olatu distiratsuetan dabilen xanpainaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Zoragarria izango da, Atlantikoan barneratzea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 280. orr.

Hats horri esker Atlantikoa zeharkatuko nuen, euskaldun haien akordua, haien gomuta, haien dena -haizeak hautsa legez- denboraren iraganak eroana zuela ematen zuen arren .  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

Nor bere aldetik, 66 lagunek gurutzatua zuten ia Atlantikoa hegazkinez, baina Charles Lindberg izan zen bakarrik, eta inon ere gelditu gabe, egin zuen lehena, 1927an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Niregandik, zerak eragin zion zirrararik handiena, Lindbergh-ek Atlantikoa zeharkatuz egin zuen lehen hegaldiaz (1927) ni neu pertsonalki oroitzeak, artean nik ere hogei urte bainituen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 123. orr.

Kasko honetarik zabal-zabala hedatzen den Atlantikoak arratsarekin altzairuaren kolorea hartua du.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 135. orr.

Atlantikoko ur guztia Mediterranio txipi hartan sartu nahirik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.

Horregatik sentitzen da areago Atlantiko eta Kantauri aldeotatik. trabesia asko egin zituen Atlantikoan eta hainbat ozeanotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

Liburu honek ere berehalako arrakasta izan zuen, Atlantikoaren alde batean zein bestean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

Langabezia izugarri hazi da Mendebaldeko Europan, orobat hazi da pobretasuna Atlantikoaren bi aldeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 179. orr.

Bazekien Europa osoaren jabe zirela naziak, baina ez zuen inolaz ere uste Atlantikoaren alde hartara ausartuko zirenik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.

Negu alde zabal horretan, Atlantiko aldetik sartzen diren fronteen eraginez, euriz aberatsa dela Galiziako mendebalea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 333. orr.

Almadiak ere pasatzen ziren, Atlantikoko sargazo ilara bukaezinak bezain luzeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Iparraldera so dauden errekak Atlantikora doaz; Hegoaldekoak aldiz Mediterraniora.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

3 Ipar Atlantiko

Ipar Atlantikoan "puntu estrategiko» garrantzitsua da.  Berria - Mundua   2004-08-07

Eta, arrazoi osoz, Ipar Atlantikoko maniobra militarrak bertan behera uzteko eskatu zuten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 90. orr.

Ipar Atlantikoko arrantzaleei buruzko dokumentala.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 14. orr.

Guztien gainetik nabarmen NATOk, Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundeak, Alemaniko lurretan zeuzkan kuartelen aurka eginiko dozena bat atentatu eta Volkswagen auto enpresaren jabearen ilobetako bat hil izana.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko Jaap de Hoop Scheffer idazkari nagusiak herrialdera bihar egitekoa zuen bidaia bertan behera utzi du, protestak direla eta.  Berria - Harian   2006-05-04

g Ipar atlantikoko korrontea: Golkoko Korrontearen adarra da eta munduko ozeanoetako ur lasterrik indartsuenetakoa.  Berria - Gaiak   2004-10-19

4 izokin atlantiko

Senpe hizketan hala entzundakoan, izokin Atlantikoa baino, Chinook izokina etortzen zitzaidan gogora.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 123. orr.

5 klima atlantiko (corpusean ez dago; ETCn 76 agerraldi)

Bidea ezkerraldetik hasiz gero, klima atlantikoko landare eta zuhaitzak daude, haltzak, urkiak eta pagoak kasu.  ETC-prentsa   Berria, 2006-06-10

Bertizko mendietako landareetan, oso ongi nabari dira klima atlantikoko landarediko ezaugarriak.  ETC-prentsa   Berria, 2007-05-19

Klima atlantikoko aldean baso trinkoa dago, harizti eta artadiez beteta.  ETC-prentsa   Berria, 2009-05-16

Klima atlantiko eta mediterraneoa elkartzen dira bertan, eta horrek balio ekologiko handia ematen dio.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-06-09

Errioxa Garaiak klima atlantikoaren eragina du, eta 24.457 hektarea mahasti daude bertan.  ETC-prentsa   Argia, 2005-10-02

Zuhaitzik ohikoena pinu gorria da, baina klima mediterraneoko artea eta klima atlantikoko pagoak daudela azaldu du Abinek.  ETC-prentsa   Berria, 2013-09-04

Klima atlantikoak berak eragina dauka.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-03-06

Hain zuzen ere, klima atlantikoa, mediterraneoa eta alpinoa lotzen dira bertan.  ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2018-03-30

7.300 km2 eskasetan klima atlantikotik mediterraneora igarotzen gara, erliebe korapilatsu menditsutik leun izurtutako haran zabaletara, pagadi eta hariztietatik  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landa-eremua EAEn, Leire Milikua Larramendi, UEU, 2015

Burlatako klima klima atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizioko klima da.  ETC-entziklopedia   Burlata, Wikipedia

Europako ipar-mendebaldeko eremu guztian bezala, klima ozeaniko edo klima atlantikoari esker, hiriburuak negu xamurrak eta uda freskoak izateaz gain, ez du muturreko tenperaturarik jasaten. ETC-entziklopedia   Dublin, Wikipedia

6 Ozeano Atlantiko

Urakan eta ekaitz tropikalen aroa amaitu da berez Ozeano Atlantikoan, baina haize ufadak ez dira amaitu.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Ozeano Atlantikoak Euskal Herriko kliman zeresan handia duela gaineratu zuen: "Erresuma Batuan erabiltzen duten eredu atlantikoa erabiltzen dugu horregatik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Ozeano Atlantikotik gertu, Noirmoutier uhartean hasiko da heldu den urteko Tourra, uztailaren 2an.  Berria - Kirola   2004-04-30

Bilbokoak Ozeano Atlantikora begira dauden Europako portuekin dauka harreman sendoena.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Bitartean, mendebaldean sortua zen feniziar kolonia bat, bere sorleku izandako siriar hiria aberastasun eta boterean gainditua zuena, kristau-aroko hogeigarren mendean Mendebalde modernoak Ozeano Atlantikoaz bestaldean zuen "kolonia" nagusiak bere hiritarren jaioterri izandako europar estatuak gainditu zituen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Portugaldarrek, Ozeano Atlantikoan nabigatuz, Afrikako punturik hegoaldekoena aurkitu zuten; itsaso zabala ikusi, eta handik Ekialdeko Indietara iritsi ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Islandiako uharte hotzetik abiatuta, Erik Gorriak eta bere marinel ausartek ozeano Atlantikoan mendebaldera egin zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 173. orr.

Ozeano Atlantikoan daude.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 105. orr.

7 paneka atlantiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Paneka atlantikoa ("Mallotus villosus") Osmeridae familiako itsasoko arraina da, ipar-ekialdeko Atlantikoan eta Ozeano Artikoan bizi dena. ETC-entziklopedia   Paneka atlantiko, Wikipedia

8 Pirinio Atlantiko

Bi auzibide abiatuak baititu Pirinio Atlantikoetako prefetak.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Frantziako Iraultzak, Iparraldeko foruak kentzeaz gain, Biarno eta Ipar Euskal Herria elkartu zituen eta Pirinio Atlantikoa sortu.  Berria - Kultura   2004-12-03

CGT sindikatuaren ikusgarri arloko Pirinio Atlantikoetako adar berria da Cap 64, eta 64 kolektiboa ordezkatzen du.  Berria - Kultura   2004-05-26

Egin dituzten irudimen eta sinbolismoz jositako ekintzen artean ondorengo hauek azpimarra litezke: Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorreko 21 eserlekuen bahitzea 2000. urtean (Euskal Departamenduaren aldeko ekintza)...  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 66. orr.

Hari berari eginen diogu iragan hilabeteko La Croix kazetan Pirinio Atlantikoetako fededun ezezagun batek egiten zuen galde hura bera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.

Pirinio Atlantikoetako Paue eta Lescarren hala egin zuten, baita Frantzia iparraldeko Amienseko eta Pariseko beste bietan ere.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Philippe Gregoire Pirinio Atlantikoetako Prefetak argibide ugari eman zituen atzo hartutako neurri sortaren inguruan.  Berria - Harian   2005-01-25

RN-10ean Pirinio Atlantikoetako 64 anitz ere ikus daitezke, hondartzara edo lanera bidean ilaren erdian harrapatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus