Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baroi alemanek eta Baltikoko probintzietako bourgeoisie-ak beren kopuruarekin proportziorik gabeko eragina zertu arren Errusiako bizitzan, atlantiar herrien eragina, berau hartzeko Errusiako gobernu inperialak berariaz zabaldu zituen portuetatik sartu zena, askoz kontuan hartzekoagoa izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.
Oroitu nintzen nola Irati ibaia, uste dugularik berdin gure mendietan sorturik Atlantiar Ozeanora buruz doala, bidexendra bat harturik edo, Mediterranioara doala aitzitik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 131. orr.
Ozeano Barearen ertzeko lurrak emankor eta garrantzitsuak ziren Perun, baina ez atlantiar itsasertzekoak Mexikon. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Mendebaldeko munduaren gidaritza italiarrengandik hartua zuten atlantiar kostako itsas herriak izan ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.
1941ean ere, Roosevelt presidenteari ez baitzitzaion bururatu giza askatasun axiomatikoen kopurua, bere Atlantiar Gutunean ezarria, lautik bostera gehitzea, bertan gurasoek familiaren tamaina erabakitzeko duten eskubide sakratua argi eta garbi ipiniz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.
Bertze kidetasun bat, ez munta gutikoa, hiri atlantiarrarekin: egia baldin bada lisboarsak Europako hiriburuetako emakumerik zatarrenak direla, itsuskeriaren infernutik atereak dirudite ostatuko parrokiano femenino bakanek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.
Zazpi herrialdek osatzen dabe Euskal Herria eta hiru administraziotan banatuta dagoz: Euskal Herriko Autonomi Elkartea eta Nafarroako Foru Komunitatea Estatu Espainiarrean, eta Iparraldea Estatu Frantseseko Pirineo Atlantiarren Departamentu barruan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 13. orr.
Garai batean isurialde atlantiar osoa estaltzen zuten pagadi eta harizti zabalak mendi gainetara mugatu dira eta esan bezala beste konifero espezie berriek geroz eta indar handiagoa hartu dute. ETC-prentsa Argia, 2001-11-04
Isurialde atlantiarrean baso itxiak ziren nagusi, populazio txikiagoak kultura maila primitiboagoarekin. ETC-prentsa Argia, 2001-11-04
Urkia ezaguna dugu Euskal Herriaren iparraldean, isurialde atlantiar osoan, alegia. ETC-prentsa Argia, 2001-11-04
Isurialde atlantiarrean, berriz, garai bateko polilaborantza gainbehera makalean dagoen honetan, baserri askotan oraindik lantzen diren produktu gutxien artean patata topa daiteke toki askotan. ETC-prentsa Argia, 2018-09-09
Azken urteetako ikerketa historiko eta arkeologikoei esker badakigu sagarra (Malus domestica), Euskal Herriko isurialde atlantiarrean modu naturalean hazten dena, oso fruta garrantzitsua izan dela, gutxienez, Erdi Aroaz geroztik. ETC-prentsa Argia, 2019-09-01