Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ateka 1 iz kinka larria, estualdia. ik ataka.

Eta, hara!, ateka hartan Simon agertu zen, ontziburu berriaren bila.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 332. orr.

Eta menturaz, ateka horretarik ateratzekotz, gogoetak egiteko ordua etorri zaigu denoi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Mira eginda ere banengoen, Basurtokoak ateka gaitz hartatik irteteko gezurra zein airos jaurti zuen ikusita.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 136. orr.

Porturen batera hainbat bizkorren egitea beste aterabiderik ez geneukan, ontziak zituen matxurengatik ez ezik sukar ustelak jotakoak lehorrean utzi beharko genituelako ere bai, bestela Herio gurekin eroango genuen eta; hara gure ateka gaiztoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 193. orr.

Garaiak gogorrak diren arren, gure herria ateka gaizto honetarik garaile aterako da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.

Ez bata, ez bestea ez ziren nehoiz gertatu hain ateka gaiztoan eta ez zekiten nondik has.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Artilleroen buru Perori non egongo nintzen esan behar izan nion ateka estuan, ostatu huraxe aipatu nion, kutxa saldu zidan gizonak esan zidana gogoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 363. orr.

Ateka nondik nora gainditu igarri ezinik, Albaniari buruzko datuak eskatzen ditut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.

2 haitzuloetako sarrera estua, harresietan egiten den irekidura eta, oro har, edozein igarobide mehar.

Zaharrak seinalatu ateka gordea bilatu zuten eta eskailera hertsi batetik jautsi ziren kontrabandoko salgaien gordagia zen zuloraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.

Gautu zuenean, ateka gordea irekitzen entzun zuten eta beren adiskide Gartziaren boza aditu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.

Ez zuen zailtasunik ukan aurkitzeko, ateka gaixto bat edo karrika itxi batean aurkitu baitzuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ateka gaixto (8); ateka gaizto (3); ateka horretarik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus