Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ataka 1 iz haitzuloetako sarrera estua, harresietan egiten den irekidura eta, oro har, edozein igarobide mehar.

Azkeneko hau eta (Unalbideko ataka, Unalbideko lepoa...) gogoangarri dira oraindik Goizuetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.

Ni neu ere ihes egiteko lekurik txarrenean nengoen, atakatik gertu baitzen motor-hotsa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.

Rohango Atakarako bidean jada, bidaiariak arinago zihoazen, lauhazka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 324. orr.

Hezurretaraino izoztu zuen haize bolada bat jaso zuen aurpegi-aurpegian, eta ataka itxi eta morroiloa eman zion berriro, Sam kanpora irtena zela ohartu gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Sakanetan barrena luzatzen eta bihurritzen dira ibaia zein errepidea bera, eta batzuetan hain dira estuak haitz-arteko pasabideak non ezinezkoa baitirudi ataka horietatik iragaitea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 140. orr.

2 ate txikia.

Hamabiak eta hamar aldera, frontoiko ataka zabaldu zen, hara iristen baitzen bidezidor bat, komunista bizi zen aldetik zetorrena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Presaka token bat zirrikituan sartu zuen eta atakako beso mekanikoak jiratuz lasterka jarraitu zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 30. orr.

Harriz egindako baserri bat utzi nuen eskuinean, ate ojibalekoa; gero ezkerrean ataka basa bat, non uhar bat ageri baitzen behiala etxea izandako puskailen artean erarik bortitz eta bitxienean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Denak kontraleiho gorriekin eta ur-bazterrean zurezko atakak zituztela.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

Makutsik, Jimmy atakatik beha zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.

Hezurretaraino izoztu zuen haize bolada bat jaso zuen aurpegi-aurpegian, eta ataka itxi eta morroiloa eman zion berriro, Sam kanpora irtena zela ohartu gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

3 kinka larria, estualdia.

Ezin nian utzi galdetu gabe, eta, orain, galdetu ondoan, gaizki egin ote dudan errezeloa zaukaat, ataka batean jarri haut inondik ere, zeren erantzun nahi duk, egia esan nahi duk, eta nik ez diat galdera behar bezala egin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 217. orr.

Ez zen lehen aldia bere burua ataka hartan aurkitzen zuena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Zalantzaren ataka horretan -gizona da ala trepeta mekanikoa nire ispiluko hurkoa?-, eleberriak filosofiaren suziria hartu zuen: literaturak filosofiak ez bezala jaso zezakeen gizakiaren izaera ezbaitsua, Cervantesek Quijotea eta Sancho sortzerakoan erakutsi zigunez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 98. orr.

Ikusiko duzu, onik aterako gara ataka honetatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.

Horrek konpreniarazi zidan gauza lasaitzen hasia zela berriro, eta agian, tentuz jokatuz gero, ataka horretatik onez atera nintekeela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 34. orr.

Atzera biderik gabeko ataka hartan ere (eta ataka hartantxe batez ere) gizonezkoari azkena deitzeak adierazten zuen begirune hark harritu zuen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Azken garraioa eta libre naiz ataka honetatik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.

Garbi ikusten baitut, orain, ataka honetatik neuk atera behar dudala, inork ez duela niretzako errukirik izango mutu geratzen banaiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 119. orr.

Martin dotore portatu da ataka honetan, komandante baten zuhurtzia erakutsi du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

-Ene bizitza da eta iritsi naizen ataka honetan ez dago atzera bueltarik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 337. orr.

Bi ordu geroago ezin argituzko misterio handiaren aurrean egongo ziren, hara zihoazen, bizitzatik heriotzara alde egingo zuten, eta ataka horretan ezagutu zuten elkar.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.

Denek eta guztiek arrazoia duten mementorako balio dezakeen metodologia ezezagun batek soilik atera gaitzake ataka honetatik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 43. orr.

Ataka hartatik onik irtenez gero.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Nola edo hala, atera da atakatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Joanes hobeki atera zen atakatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Nolabait ataka estu hura pasatu genuen eta, gaua jada, New Yorkeko La Guardia aireportura heldu ginen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.

-Catherineren etxeraino laguntzen banauzu ataka estuan harrapatuko dugu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 162. orr.

Halaxe pentsatu nuen ataka larri hartan: Denak ezin sinetsizko kontuak, gu denok orain halako ataka larrian jartzeko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 184. orr.

Ez dakit ataka gaizto honetatik bizirik aterako garen ala bertan fin gaitz egingo dugun.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.

Ataka gaiztoa!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 125. orr.

Ataka gaiztoan sartu nauk, eta orain damu diat ezkon-hitza eman izana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 120. orr.

Ivyk bai jarri ni ataka gaiztoan: jakinaren gainean zegoen noiz nintzen iristekoa, eta ezin izan nion ixkin egin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 84. orr.

Kontua da Inkisizioaren ataka gaizto hartatik ere onik atera zela Johanes.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 78. orr.

Egia esan, eta Maryk berak kontatuko zuen moduan, ataka gaitz hartatik aterako zuen pertsona Pako Garai da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 245. orr.

Apezpikuak ataka gaitzean zeuden: ez zetozen bat egin behar zutenaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

Ezin duk ehiztaria ataka gaitzeko larrimin horretan utzi, gizona!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.

Gorputzaren eta arimaren ardura galtzen den ataka bitxi horretan gertatu zen, eta mundua oroitzapen nahasi eta korapilatsuen hodei konkor ilunen gisakoa egin zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Har dezagun orain gogora datorkigun ordurik larriena, bai, huraxe eta bera: kontzientzia zintzo eta erabaki ohartuen mintzak osotara urratzen dituen ataka beltz hura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.

Baina, esan bezala, atakarik latzenean hasten ohi gara irtenbidea igartzen: badago natura, gizakia, herriak, bizia, diferentziak, mendean hartu, batu eta lehenbailehen mozkin bihurtu beharrean, bakean libre uzten dituen eta abegi egiten dien jarrera bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.

Nahiago nuen ez oroitu nire aho-handiak sartua zuela halako atakan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Dikotomia faltsu horrek, bakoitza bestearen arerio bailitzan, aukeratzeko atakan jartzen du bat (euskalduna) besteari (unibertsaltasunari) aitzi, edo alderantziz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Ez dakitela atakatik irtengo den.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 179. orr.

Ate aldera egin nuen, atakatik ihesi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

4 sare ataka (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Sare atakak edo ataka logikoak konputagailu komunikazioetan zerbitzu ezberdinak antolatzeko zenbakiek izendatzen dituzten memoria atalak dira.  ETC-entziklopedia   Sare ataka, Wikipedia

Alegia, wifi zein sare ataka ezberdinak eskaintzen dituzte hainbat ordenagailu konektatu ahal izateko. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus