Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astiro 1 adlag (ETCn 7.620 agerraldi) behar adina asti hartuz. ik geldiro; poliki.

Zuhariak aitzina jarraitu zuen, astiro, urrats nagitan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

- Ekarri zigarroa, keak begi eder horiek itxiarazten dizkizu - Bibik ezpainetatik kendu zion zigarroa, astiro, suabe... bide batez laztandu nahi balu bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

Astiro, hoa astiro!  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Txatok besotik heldu zion, Antxon makurtu egin zen astiro, harria laga eta Tomasenak hartu zituen.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 41. orr.

Astiroago, aita!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Mugara heldu aurretik, Endarlatsarako bidea hartu eta Beratik Ibardin mendatearen gailurrerantz abiatu ziren, astiro baino nekezago.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Pare bat aldiz ezpainak astiro igurtzi mingainarekin, eta kopeta ilundu zuen: bazirudien kezka larriak sortu zitzaizkiola bat-batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 14. orr.

Okupazioaz geroztik, oso astiro ibiltzen da bere makuluarekin, normalean baino askoz ere astiroago.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 61. orr.

Astiro jaiki, eta atearen laukiaren kontra bermaturiko emakume baten aurpegia ikusi zuen, gauak artean ilundua, negar zotinka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.

Esnatu zenean sonbreirua bularraren gainean zeukan, Juanek hantxe astiro pausatu balu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 267. orr.

Baina ez da harritzekoa ere, alde batera: atzerazale, geldizale edo astiro ibilzale horietakoa zinela idatzi zenuen behin batean; neurriz, tamainaz, zuhur (xuhur?), zentzuz, kontuz, tentuz... zen zure eskola, eta delako amets hura egin zuenari ez egiten onik, nonbait, erretolika horiek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Azal dezagun hau astiro: balirudike bertsolariarentzat neurria eta errima bete beharreko baldintza teknikoak direla.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 92. orr.

Amaitu zuenean, astiro, Einsteinek biolina kutxatilan sartu eta tiraderan gorde zuen berriro.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.

Astiro makurtu zuen burua, ezker-eskuin eragin, harik eta lehengo jarrera tinko berberera itzuli arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Astiro diotso, begietara so eginez, Edortaren buruari esandakoa prozesatzeko denbora nahikoa utzita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

- Astiro, baina goazak hemendik atoan, Txapli!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 55. orr.

Ostatu atzeko bideko lehen errebueltan auto bat agertu da astiro.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 15. orr.

Korridore luze ezkoztatuetan gure pauso hotsa entzuten da eta astiro goaz, drazz draz draz, zalapartarik ez egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Astiro altxatu zen Matias jesarlekutik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 14. orr.

Uraren hotzak min bizia ematen bazion ere, Fionn astiro joan zen, oinak harrien gainean irristatuz, edozein ezustekori erne.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 7. orr.

Eta, ea ba, ostiraletarako pentsatua zutela -astiro eta gozo esanda- uda aldeko goizetan tokian tokiko eguraldiaren jitea ematen genuenok, ea ba, txandaka-txandaka, ostiral arratsetan besterik ez, astebururako iragarpenarekin ausartuko ote ginen edo.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 98. orr.

-Pentsatu dugu -esan zuen astiro, hitzak neurtuz, zehaztasunik eman gabe-, gugandik hurbil bizi zintezkeela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Mikrofono aurrean paraturik, astiro mugitu zituen eskuak, berari begira zegoen publiko kolore askotarikoak txaloak eten zitzan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 17. orr.

Axenario astiro abiatu da mandatua betetzera, platerari ondo zuzen eutsita deus ez isurtzearren.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Astiro jagi nintzen, nire buruari horrela egiteko agindu ez banio arinegi joango nintzatekeelako.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 128. orr.

Astiro erreparatu izan zien maiz nesken edertasun gazteari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.

Urrebotoiak topatzen nituen beti plazan, udaberria zen berriro, eta astiro mastekatzen nituen gordeka.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Batzuetan astiro errepikatzen ditu hitzak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 18. orr.

Kokotsetik behera geratu zitzaion listu-hariaz ohartu eta, beso dardartia astiro jasoz, artilezko jertsearen eskumuturreko aldeaz sikatu zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Astiro hurbildu zen Omochi harengana, bere ahalmen hondatzailearen eragina aurrez dastatu nahi izan balu bezala.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

Ondoren, paragraforen batean interesa baduzu, astiroago irakurri.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.

Nahi nizkizuke azaldu bi autore hauen iritziak pixka bat astiroago.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 153. orr.

-Horixe dudala -esan zuen jeneralak astiro-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.

Astiroago hausnartzekoa da hori; ea zer egokiera zaigun, zer, noiz eta nola, geure asmorako komeni.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 188. orr.

2 astiro-astiro

Medikuak eztiki ohartarazi zuen korrika eta presaka ibiltzeaz, eta otoi erregutu zion astiro-astiro oneratu behar zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

Jende gehiena bazihoan hondartzatik astiro-astiro eta gu ere huraxe egitekotan geunden gure begien aurretik, auskalo nondik aterata, gazte lerden, segail eta eder bat korrika lasaian igaro zenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 81. orr.

Astiro-astiro lepoa jiratu eta bi begi gorri ikusi nituen iluntasunean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 33. orr.

Xabik zurrutada bat egin du Armagnac-ez betetako basotik, astiro-astiro, Martinek eta biok patxarana edaten dugun bitartean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 206. orr.

Hizkuntza bere bidea egiten ari da astiro-astiro.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 56. orr.

Arropa eranzten du, astiro-astiro.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 47. orr.

Astiro-astiro mugitu nituen pezak, harrizkoak bailiran, plastikozkoak izan beharrean.  Berria - Kultura   2004-08-29

Auto karabana hilerrira joan zen, eta astiro-astiro jendea handik aldendu zen.  Berria - Harian   2006-03-05

Astiro-astiro joatea du gustuko, geldikako jokoa da haien dohaina.  Berria - Kirola   2004-12-15

Une batez, Axenario, bere baitan murgilduta, astiro-astiro lasaitzen doazen marruak entzuten egon da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 111. orr.

Gero, astiro-astiro zabaldu, eta tiraderaren hutsunean finkatu nuen begirada.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Astiro-astiro, diligentziaren mundua beheraka abiatu zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Haurra ez da izutzen astiro-astiro agure bat osatzen ari delako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Astiro-astiro, beste herri batzuen kantetatik ere ikasiz, baladak polituz eta aberastuz joan ziren eta txukunduz eta apainduz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 32. orr.

Norberak irekitzen baititu astiro-astiro iraganeko ateak, oraina zein geroa irentsiko dizkion munstroa sar dadin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

Astiro-astiro, hankak lasaitzen hasi zen, eta lepoa tinkatzeari utzi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 203. orr.

Eta astiro-astiro gauaren baitara egin zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 229. orr.

Astiro-astiro hasi zen mugitzen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.

Astiro-astiro heldu nintzen lehengusinarenera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus