Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poliki (orobat polliki g.er.) 1 adlag astiro, geldiro.

Poliki etorri bidean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

-Poliki ibili; ez egin astoarena elurretan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.

Hasieran joan hadi poliki, zaldiak nekatu gabe, gero lasterka egin beharko diagu-eta.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

-Polikiago joan beharko diagu -esan zuen Martinek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Kutxetako bat ireki, eta poliki miatu nuelarik, hautsez estalitako liburu bat hartu nuen eskuan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Poliki hurbildu nintzaion, eta poliki ipini nion pistola aurpegiaren pare-parean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

-Azaldu zure planak arin, ez dugu-eta astirik -esan zuen, hitzak poliki ebakiz, Ginsburg komisarioak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.

Poliki eta isilik sartu ziren denak sukaldean, ziurraski artzainak Belengo estalpera hurbiltzen ziren bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 94. orr.

-Baina, noski -esan zuen Cunningham jaunak poliki eta eraginkortasunez-, gure erlijioa da erlijio-erlijioa, jatorriko fede zaharra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 245. orr.

Hori esatean beren semeen begiak ixten zituzten kontatzaileek, poliki eta leunki, maitasunaren samurtasunez, beren hatzez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Goizeko lehen argia hiriaren atzeko aldetik ireki zen, poliki, hiria beltz gelditu zen kontrargian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

Denbora aurrera zihoan poliki, oso poliki, emakumeen gogoa lasaituz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 77. orr.

Oso poliki esan zuen, buruz ikasitako testu bat neke handiz berreskuratuko balu bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 142. orr.

Oso poliki hazitako tumorea bide zuela burukoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.

Etzanik segitzen ahal zuen denbora apur batez oraino, eguzkia, oso poliki, lurraren horizontetik hurbiltzen zen bitartean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

Zein seguru zegoen irrati aparatua alfonbraren gainean, eta hormako erlojuak ere zein lasai zirudien, eta hauts izpiak berak ere zein poliki mugitzen ziren eguzki printza batek argitutako airean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Hizketan hasi zitzaidan, poliki samar hastean, bizkorrago gero, nire eskari hitzik gabea ulertu balit bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

2 era politean, aski egoki edo ederki. ik polito.

Poliki moldatzen zarete.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Poliki ematen ditek motots beltzok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.

Poliki doakion artista bat naiz, eta berriki bete ditut hirurogeita bost urte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Donostiako 7.2, minimoa izateko, poliki dago; Gasteizek, aldiz, zeropetik dagoeneko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 352. orr.

Poliki ezagutzen nuen Marixa, eta ez ninduen larritzen Unairen patuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

Marina Kontserbatorioko ikaslea zen, eta poliki jotzen zituen Beethoven eta Haydnen doinuak biolinez, musika errusiarraz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Burua ileapaindegian orraztua eta ezpainak poliki margoturik zituen, sagar musugorriaren kolorean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Seguru hitz potolo asperrok bizkarrean erabiltze hutsagatik poliki kobratzen duela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 204. orr.

Egunaz txinatarrak poliki masakratu ondotik, Hiro Hito inperadorearen soldaduak joaten ahal ziren pilotarien norgehiagoken mirestera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 118. orr.

Raveliades sailaren konduko kontzertuak arras poliki iragan dira eta biziki sanoki.  Herria   2004-08-12

Kaiola bat; horrexetan nintzen, kaiola poliki apaindu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Eta helduentzat idazten zituen nobelak, amaren ustetan, "oso poliki idatziak" zeuden.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 87. orr.

Eta ituna, [...] hain poliki eta dotore deskribatzen den azken jai-otorduan iristen da bere gailurrera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.

· Gero, zorrak ordaindu behar ziren, dirutan ez bazen, bai lanpostu diruz poliki hornituetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

3 asko. ik polito 2.

Poliki kostatu zen; baina gastu pixka bat egiteak izaten du bere arrazoia, batzuetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 203. orr.

4 poliki-poliki (orobat polikipoliki g.er.) astiro-astiro.

Poliki-poliki, arren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 332. orr.

Poliki-poliki, ilunera ohituz joan nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Denborak poliki-poliki oratzen nau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Atea, ordea, poliki-poliki itxi zuen, hainbesteko segurantzarik ere ez balu bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 104. orr.

Pistola atera zuen zorrotik, eta poliki-poliki jaso zuen nire kopeta pareraino.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

Une batez jaio zitzaion burura, bera bezalako bat, arimaz bizkia, zihoala trenean, poliki-poliki azkentzen, amaitzen, hiltzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.

Gero irudia belzten da poliki-poliki, eta gero desegiten da, dena hauts.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 36. orr.

Nor nintzen konturatu zenean, besotik heldu zidan estu-estu, eta, poliki-poliki, baretzen joan zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

Andere xahar batzuk inguratu dira poliki-poliki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 72. orr.

Edateari emandako langilea ez da aberastuko, gauza txikiak gutxiesten dituenak behea joko poliki-poliki.  Elizen arteko biblia   Si 19,1

Airearekin kontaktuan dagoen ura lurrundu egiten da; poliki-poliki egun hotzetan, eta bizkorrago egun beroetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras poliki (3); atea poliki ireki (3); burua poliki (3); goazen poliki (3); oso poliki (47); oso poliki ari (3); oso poliki hazten (3)

poliki abiatu (5); poliki altxatu (6); poliki argituz (4); poliki argituz zihoan (3); poliki ari (19); poliki ari da (6); poliki aritu (3); poliki askatu (4); poliki atera (6); poliki atzera egin (3); poliki baina sendo (3); poliki doa (8); poliki doaz (5)

poliki egin (12); poliki egin behar (4); poliki egingo (3); poliki egiten (6); poliki erortzen (3); poliki esan (4); poliki eta isilik (3); poliki eta mantso (3); poliki etorri (3); poliki gindoazen (3); poliki hartu (3); poliki hasi (10); poliki hasi zen (4); poliki hasten (3); poliki hazten (6); poliki heldu (3); poliki higitzen (3); poliki hitz egiten (3); poliki hurbildu (8); poliki hurbildu nintzaion (4)

poliki ibili (5); poliki ibiliz (4); poliki igo (3); poliki ireki (3); poliki itxi (7); poliki itxi zuen (3); poliki itzuli (3); poliki jaitsi (5); poliki jan (3); poliki jaso (3); poliki jo (3); poliki joan (11); poliki mugitu (3); poliki mugitzen (9); poliki mugitzen ziren (3); poliki noa (3)

poliki pasatu (3); poliki paseatzen (3)

poliki poliki (745); poliki poliki abiatu (3); poliki poliki argituz (4); poliki poliki ari (11); poliki poliki doaz (3); poliki poliki egin (5); poliki poliki hasi (6); poliki poliki hurbildu (5); poliki poliki jaitsi (4); poliki poliki joan (5)

poliki samar (4); poliki urrundu (4); poliki zabaldu (5); poliki zihoan (5); zein poliki (3)

polikiago joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus