Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astebete koman pasa ondoren, bertan hil zen gajoa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.
Astebete iraun zuten liskarrek, eta auto erreketak eta kale kalapitak nonahi piztu ziren aldi horretan, nola Berlinen bertan, hala Hamburgen, Frankfurten edota Alemania guztiko hiri jendetsuenetan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.
Astebetean mozkor-mozkor eginda etorri zaizkidan seme-alabak konpartsaren aitzakiarekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.
Hala bada, ministroaren aldeko hiletak hilabete baten buruan amaitu zirelarik, bi anaiak ministerio lanak egiten hasi ziren, astebetez zaharrena eta beste astebetez gaztea. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 36. orr.
Kontua da idatzi eta astebetera edo, jarri nuela gutunontzian oharra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 96. orr.
Lauaxetaren bisitatik artean astebeterik ez zela, gutun harrigarria jaso nuen erredakzioan, guztiz ustekabekoa eta ia-ia Lauaxetaren bisita bezain ezinezkoa: nire lehenengo maitalearen gutuna. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 44. orr.
Baina astebete iraganik, telefono-deirik ez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.
Andaluzian, astebeteko eurijasak nozitu zituzten, 9 hildako tartean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.
Orduan, ni saiatu ninduan poliziari esaten agureak hamar dolar zor zizkidala astebeteko lanagatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.
Astebeteren buruan, orain, marra kanoniko bat finkatua zuen Amyren laguntzarekin -bidexkatik etxera eta egongelan barrena sukalderaino iristen zen marra berezi bat-, eta beste marra batzuk, premien arabera, urrunago joateko, bainugelaraino eta logelaraino. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.
Astebetea emana zuen bere guruarekin, erlijio maisu-arekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 195. orr.
Astebete behar izan zen, eta kanpo-kontu bat ireki behar izan nuen, bankuko inork jakin ez zezan zer nenbilen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.
Astebete pasa zuan eta libratu ezinik zebilean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.
-Kanpora joango naiz astebeterako Yolanderekin. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 51. orr.
Azken astebetean bakarrik, muino ondoko mendilerro osoa zeharkatu du, gero eta harantzago. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 68. orr.
Pentsatuko duzu, halaber, zer-nolako harriduraz eta bozkarioz hartu genuen zure anaia, handik ia astebetera, etxeko ataripean ate-joka agertu zitzaigunean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.
-Nor haiz hi Jainko eta santuen izenak horren arin erabiltzeko? Doña Remediosek esan didanez, bestalde, barrez hasi haiz, eta barre egin diok haren aginduari, gelan desordena handia sortuz eta, beraz, ikastetxetik astebeterako egotziko haugu, falta larria egiteagatik... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 34. orr.
Bi egun, lau, astebete, hilabete... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 36. orr.
Ez nien sekula akademia uzteko inprimakirik eraman, eta, handik astebetera edo, amak aitari egindako komentario batek errematatu zuen pasadizoa: Berriro gustua hartu diola ematen du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 59. orr.
"Badirudi patroiek azkenean ordaindutako oporren astebetea emango dutela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 130. orr.
Astebete baino lehen, etxean neukan epaia: Nire damuaren zintzotasuna eta lapurretaren arina kontuan hartuta, deuseztatuta uzten zuen epaileak nire kontrako auzia. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 92. orr.
1963ko urrian, Rouenen, hilekoa etorriko ote zitzaidan zain eman nuen astebete baino gehiago. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.
Orain astebete, aitak aurreneko bihotzekoa izan zuenetik, Joxan konturatu da ez dela hain gogorra, hain sikua, eta bihotzak oraindik eskertzen dituela besarkadak eta laztanak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.
Lanik ezin bilatuz estualdi latzak iragan zituen: hemen hilabeteko lana, han astebeteko gosea, loa ahal zuen tokian... Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Berlingo lanean astebetez azaldu zen. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 42. orr.
Dena dela, akademia baten solfeoko irakasle gisa lortutako lanean astebete eskas aguantatu zuen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 114. orr.
A, eta astebete zaukaagu. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 85. orr.
Apartamentuan bizitzen jarri eta handik astebetera, nire alaba Rachel (ezkonduta dago) etorri zitzaidan ikustaldia egitera, New Jersey-tik autoz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.
Astebete eman zuen Lower East Sideko Olivierren etxean, ohetik altxatu gabe. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 53. orr.
Beharbada bertan dagoelako barnetegi honetako hustubide nagusia, eta tentagarritik hurre nahi nautelako koilara zopatan harrapatu ahal izan nazaten, utzi nau astebeteko proban zuzendariak sukaldean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.
Astebete bazen sargori malapartatu hark beste nonbaiterako bidea hartu zuenetik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 15. orr.
Frantziako Poliziak Ipar Euskal Herrian 800 iheslari atxilotuko ditu 1940ko maiatzean astebeteko epe barruan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 60. orr.
Astebete egin zian hemen, eta gero Frantziara pasa zuan mendiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.
Zikoinak putzu handi batetik hartu hinduen, amaren ohean utzi hinduen, eta amari mokokada bat eman eta hanka odoletan utzi zioan; astebete egin behar izan zian ohean horregatik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 302. orr.
Astebete egin nian hanka bat armarioan nuela... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 118. orr.
Dagoeneko astebete egin dute greba mugagabean fundizio lantegiko 52 langileek . Berria - Ekonomia 2004-01-13
Ia astebete egin zuen horrela, gero eta urduriago, eta egoera hark gurasoak ere guztiz urduritzea ekarri zuen: laster hasi ziren elkarren arteko sesio txikiak eta ez hain txikiak, momentu batzuetan ematen zuen amona zela nire egoeraren erruduna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 159. orr.
Astebete egin genuen haiekin, helbururik gabe ibiliz, itxuraz. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.
Astebete egina zuen han, metrorako eserleku berriak saltzen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 97. orr.
Duela astebete egin ziguten bisita azkenekoz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 218. orr.
Astebete egin dugu horrela, gaur arte. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 101. orr.
Eta astebete egin ondoren, nora joango zara? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 87. orr.
Astebete egiten baldin badu etxera itzuli gabe... erotzeko zorian egoten naiz! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 40. orr.
Eta une egokia astebete geroago heldu zen, sekula ahaztuko ez zuten ostiral hartan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 39. orr.
Astebete geroago bulegora joan nintzaion, hamaiketakoaren orduan, eta pintxo batzuk jan genituen abokatuez eta banku-langileez beterik zegoen taberna batean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.
Astebete geroago Kennedy hil zuten Dallasen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 17. orr.
Hiruhilekoa hasi eta astebete geroago jokatu zuen Ravenclawek Slytherinen kontra. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 199. orr.
Ez astebete geroago-edo mekanoa ekarri zion egunean ere. «Bizia lo», 2003 - 8. orr.
Astebete geroago, goizalde batean azaldu nintzen zorioneko karrikara. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 29. orr.
Portland eta Arrate, berriz, astebete geroago hasiko dira lanean, urtarrilaren 10ean. Berria - Kirola 2004-12-28
Epaimahaiak astebete geroago emango ditu irabazleen izenak. Berria - Harian 2005-05-14
Astebete geroago, goiz batean, Orin Marshall, Danny Owens eta hirurak Dummyren etxe aldera abiatu ginen, bizikletaz. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.
Astebete geroago poliziak Bartzelonarako gau-espresoan atzeman gintuen, eta kartzelara joan ginen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 421. orr.
Performance-a egin baino astebete lehenago esango dute non eta noiz egingo duen iparramerikarrak bere saioa. Berria - Kultura 2006-03-21
Astebete lehenago, Eltzegor eta Txanbela izan ziren kartzela barruan. Berria - Harian 2005-07-07
Hauteskundeak baino astebete lehenago, Aurora agertu zen azkenean, baina hogeita hamar minuturen buruan berriro desagertzeko bakarrik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.
Einsteinek azken eskutitza hil baino astebete lehenago idatzi zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 206. orr.
Amets hori egin ondoren berriturik esnatu zen, astebete lehenago, Mirarien denbora pasa baino lehen, zegoen bezala, ametsa ere benetako miraritzat hartu balu bezala. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 46. orr.
Astebete lehenago, hala ere, beste liskar bat izan zuen amarekin. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.
Zergatik itzuli ziren ia astebete lehenago, taxisez gainera? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 90. orr.
Gerra astebete lehenago igaroa zen eskualde hartatik, baina hark utzitako kiratsak indargea zirudien udaberriak susperturiko mendi haietan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.
Ontziratzeko deia zekarkidan mutila nire bila etorri baino astebete lehenago, hain zuzen ere, emakume flandestarrak ikusi eta egun batzuetara. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 355. orr.
Astebete lehenago, klasean beste aurpegi eder bat besterik ez zen neska hura. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.
Toyota bat zen, greba baino astebete lehenago ordaintzen finitu berria eta bere egonaldi amerikar luzetik gelditzen zitzaion gauza bakarra. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 256. orr.
Gomutan daukat astebete lehenago gangsterren etikaz jarduna zitzaidala. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.
Nagusia duela astebete etorri zen, eta kontatu zigun Frazier ekialdera bidali dutela eta edozein unetan, nik nahi badut, libre dudala bidea itzultzeko eta berehala lortuko didala lanpostu bat. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 149. orr.
Oraingoan O. irakaslea hil da, duela astebete eskas Zürichen berarekin aurrez aurre hizketan aritu nintzena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 260. orr.
Nafarroako suhiltzaileek duela astebete utzitako greba berriz hasi zuten atzo goizean. Berria - Ekonomia 2004-05-25
Duela astebete jarri zuen AVTk kereila, talde gasteiztarrak terrorismoa goratzen duela esanez, baina ez da hori Garzonek aztertzekoa duen salaketa bakarra. Berria - Kultura 2004-05-20
Batzuk duela astebete hasiak dira mendian goiti. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.
Duela astebete nire etxeko atean jo zuten kax-kax, eta irekitzean argazkiko emakumearen begiradarekin topo egin nuen aurrez aurre. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 47. orr.
Juan José Saer idazle argentinarrari irakurri nion duela astebete, idazlearen zeregin nagusia idaztea dela. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 90. orr.
Duela astebete gelara sartu eta negarrez topatu nuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.
Orain duela astebete, eta joandako astearen hein batean ere, ahalegin guztiak eta bi egin behar izaten zituen kontu hura burutik kentzen saiatzeko gogora zetorkion aldiro. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.
76635-Q poliziari mutil-lagunak utzi dio nobela, duela astebete. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.
-Ez zagok gasik duela astebete. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 95. orr.
astebete baino (31); astebete baino gehiago (9); astebete barru (32); astebete beranduago (9); astebete daramate (10); astebete edo bi (8); astebete egin (17); astebete eman (9); astebete eskas (10); astebete falta (8); astebete geroago (56); astebete inguru (9); astebete iraun (7); astebete lehenago (60); astebete pasa (7); astebete pasatu (7); baino astebete lehenago (16); beste astebete (10); duela astebete (77); ia astebete (11); orain astebete (21); orain dela astebete (17)
astebeteko epea (13); astebeteko epean (10)
handik astebetera (37)
beste astebetez (8)