Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmotsu 1 izond amarrutsua, maltzurra.

Estratagema asmotsu hari esker, hiru moldez hilko zen, aldi berean, presoa: egarriz, gosez eta eguzkipean kiskalita.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 141. orr.

Hasieran gauza serioa eta sakona iruditzen zitzaizkionak, eskujokoak baizik ez zirela konbentzitu zen, eskujoko asmotsuak batzuetan, arruntak beste batzuetan, baina mamirik gabeak betiere -ez mami metafisikorik ez enpirikorik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Iraganean, bere ile bikain nahasia luze eraman izan zuen; eta izaten ziren orobat makillajea, bitxi handi eta ikusgarriak, eraztunak hatz guztietan eta arropa ezohikoez bere burua era asmotsu batez apaintzeko erraztasuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Zain, goi-gizarteko bisitari asmotsuren bat noiz etorriko ote zaion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Mujik errusiarrak azkarrak eta asmotsuak dira: berehala ohartu ziren nagusia oso arduratsua zela eta gauza asko egin nahi zituela, baina ez zuela asmatzen bere xedeak gauzatzeko bidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.

Lucy nik uste izan nuen baino askoz asmotsuagoa zen, eta han haserretan kea zeriola egon ordez, pentsatzen eta planak egiten ari zen, bere adimen aski zorrotza erabiltzen gure asmo guztiak azpikoz gora jarri eta bere patua bere esku utziko zuen amarru bat bilbatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Esaldiak, harritu ordez, erredakzioan genuen kazetaririk asmotsuena ekarri zidan gogora: gutuna ezin zitekeen Danelena beste inorena izan; eguneroko bizitzaren asperduratik ihes egiteko hark erakusten zuen lotsa gutxiko ganoraren beste asmazio bat zen, inondik ere, gutun hura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.

Kontakizuna entzun zuenean, pinta erdi bat ordaindu zion Farringtoni, inoiz entzun zuen gauzarik asmotsuena zela esanez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 136. orr.

Haien ustez, metodo hau asmotsuena eta hoberena balitz bezalakoa da, eta horregatik askok hor egiazko froga ikusi dute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

2 asmamen handikoa. ik burutsu.

Mujik errusiarrak azkarrak eta asmotsuak dira: berehala ohartu ziren nagusia oso arduratsua zela eta gauza asko egin nahi zituela, baina ez zuela asmatzen bere xedeak gauzatzeko bidea. saiatuaren saiatuaz, asmotsu bilakatzen da burua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus