Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsona burutsu guztiek dute, nik uste, egia horren halako aurresusmo bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.
-Gizon jakintsu eta burutsutzat zintudan, baina nolatan bururatu zaizu halako erokeriarik? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.
Torah-ren misterioak soilki kontseiluko gizonari, pentsalari jakintsu eta mintzatzeko burutsua denari jakinaraziko zaizkio. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.
Izen-belzten aritzea da zentzugabearen gozamena, zuhur jokatzea pertsona burutsuarena. Elizen arteko biblia EsZ 10,23
Burutsuak bildu egiten du udaldian, uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da. Elizen arteko biblia EsZ 10,5
Pertsona isil, burutsu, hitzen erabileran neurtuak izatetik, norberaren baieztapen behar etengabea duten berritsu merkeak izatera pasatzen dira. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 147. orr.
Esperimentugile burutsuari aukera handiak ematen dizkion teknika da hori. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.
Portaeran gozoa, izaeraz lasaia, hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua, hitzemana betetzen leiala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Ez gaitezen hain itsuak izan, eta herri burutsuenen erakutsiak balia ditzagun gure hutsegiteez konturatzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.
Zeren paretaren kontra adarka dabilen aharia kementsua eta ezin adoretsuagoa izanen da, baina nehola ere ez burutsua eta argia. Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.
Ez zitzaien ateraldi burutsurik otutzen aparailu hartatik esateko, ezpada: "Hozten ari du kanpoaldean", edota, "Ez daukazu itxura txarrik!" oihukatzea baino. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Horretarako, giza primateok oso estrategia burutsua eta egokia asmatu dugu, hau da, koitoan ere klitoria estimulatzen jarraitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 250. orr.
Espekulazio desinteresatura emanak, hitz-jolas burutsura, eztabaida dotore, sofistikatu eta doakora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 16. orr.
Ohar burutsu bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.
Nork irakatsi jakintza eta eginbide burutsua? Aitor dezagun zenbaitetan ederki zaigula begiramen eza baliatzen asmo burutsuek kale egiten diguten lekuan. Elizen arteko biblia Is 40,14
Mintzamenaren erabilera burutsua. Elizen arteko biblia Si 20,18 tit
Beroa kontserbatzeko aipatu diren konponbide burutsu horiekin guztiekin ere, nabarmen jaisten da batzuetan odolaren tenperatura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.
Ardiek eta katuek ere egiten dute arnasestuka, baina oraindik ez da ezagutzen txakurren mekanismo burutsu bera erabiltzen ote duten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.
Taktika burutsua erabili zuten Schumacherrekin, erregai oso gutxirekin hasiz horrek pole-a eskuratzeko erraztasunak eman zizkion. Berria - Kirola 2004-06-01
Diseinu-ezaugarri burutsu ugari dituen energia-iturri autopropultsatu gisa ikusten du ingeniariak gorputza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.
Prozesu horretan, sistema kimiko burutsu batek egiten du operadoreak Morse kodearekin egiten duen lana. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.
Burutsua da irtenbidea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.
Siberia ezkutuko nortasunarekin zeharkatu eta Irkutskera edonola ere iritsi, baina, burutsu jokatuz, azkarregi joateagatik bidaiaren arrakasta kolokan jarri gabe; Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.
Ilberriko alea lastotsu, ilbeherakoa burutsu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.
burutsu bat (4); burutsu batek (5); burutsu eta (9); gizon burutsu (4)
burutsua da (6); burutsua eta (5); estrategia burutsua (3); eta burutsua (4); oso burutsua (3)
modu burutsuan (4); oso modu burutsuan (4)
burutsuen artean (3)