Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aseguru (ETCn 7.721 agerraldi; orobat aseguro g.er.) 1 iz pertsona edo gauza bat arrisku jakin batetik babesten duen kontratua. ik asurantza.

Lurrikaren kontrako asegurua.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 120. orr.

Zure asegurua ezeztaturik geratzen da.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 119. orr.

Lasai, gizona, nire aseguruak ordainduko du dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

Itsasontzien eta haien zamen aseguruek ere, antzeratsu, meteorologiaren azterketa eskatzen zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Lasai, gizona, aseguruak ordainduko du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 87. orr.

Bazen Obaba aldean gizon bat suteen aurkako aseguruak egiten ibiltzen zena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

-Ez duzu inoiz aseguruetan lan egin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Editoreak, ordu batzuk geroago bere burua entregatu zuenak, ukatu zuen inolako interes ekonomikorik -asegurua kobratzea, esaterako- egotea ekintza piromanoaren atzean, eta mundu guztiak sinetsi zion, asegurua kobratu nahi izan balu bestela jokatuko zuela konprenituz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Batetik bestera ibiltzen naiz asegurua estaltzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 218. orr.

Ispiluaren aurrez aurre... asegurua kendu... isiltasun ankerrak dena irentsi du, aseguruaren soinu metalikoa ozen belarriaren gainean, KLAK! besterik ez...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 217. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Roberts jauna, alaia, fama txarreko gizon heldua, aseguru konpainia bateko diru kobratzailea zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

-Gertaeren parte bat aseguru konpainiaren esku dago.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.

Gure enplegatuek ez dute banakako fiantzarik, badago talde-fiantza bat, aseguru konpainiarekin hitzartua.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 119. orr.

Aseguru agentea: Jauna, hauxe etxe bikaina, aseguratuko dizut.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 37. orr.

Aseguru-agente onak gauza izan behar du bere burua defendatzeko bezeroekin eztabaida zail bihurriak sortzen direnean, sarri gertatu ohi denez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Aseguru-elkarte bati astero diru-kopuru txiki bat ordainduz, ehun liberako ezkonsaria ziurtatzen zion bi alabetako bakoitzari hogeita lau urte betetzen zituenerako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

Truke-tasen aldaketa arriskurik ez dagoenez, ez dira arrisku horiek aseguru primak ordainduz babestu behar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

Hogeita zortzi urteko haren hirugarren emazte Maureen-ek eskuratu zuen milioi bat eta seiehun mila dolarreko aseguru-poliza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Eta horrela dagoenetan bere karreran pentsatu ohi du, banitate malenkoniatsuz beterik: zortzi mila dolar garbi desfileko, bidaiak eta aseguru-poliza aparte utzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Ez dakit aseguru-polizetan sarraskiak ere sartzen ote diren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 145. orr.

Mendebaldeko gizakiak giza izaera ez duten legeek bere arazoetan zuten eragina aldatzen izandako arrakasta aseguru-sarien kuotek izandako murrizketan geratu zen jasota.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Metro batzuk atondu nituen liburutegirako eta lerrotan ordenatu nituen gurasoek denboraren joanean gorde zituzten kutxak, dosierrak eta karpetak: posta eta oroigarriak, banku-agiri, telefono eta argi fakturak, aseguru-prima edo zerga-inprimakien aldakien ondo-ondoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.

Baliabide urrien zuten familientzat, aseguru-politika berri bat aurreikusten nuen, zeinaren bidez hilero edo lau hilero diru-kopuru txiki bat bereizteko aukera izango baitzuten liburuaren gastuak ordaintzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 353. orr.

Laxaro, aseguru saltzailea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 8. orr.

Abdul gauza asko izan zen bere bizitzan: suhiltzaile, porno aktorea, gigolo, postari, organista, aseguru-saltzaile, bortxatzaile, poeta, exhibizionista, diseinatzaile, maisu...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez etxe-asegururik ez bizitza-asegururik, baizik eta biografia-asegurua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Bizitza-aseguruak saltzea ez da langintza pasiorik gabea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Ezin dituzu nik bezala bizitza-aseguruak arrakastaz saldu bezeroak uxatzen badituzu, ez behintzat hogeita hamar urte luzean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Baldin eta ezin bazen bat bera baztertu, zerk eragozten zion hirurogei urteko bizitza-aseguruen saltzaile ohi bati haien arteko lerroetara sartzea?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Baldin eta ezin bazen bat bera baztertu, zerk eragozten zion hirurogei urteko bizitza-aseguruen saltzaile ohi bati haien arteko lerroetara sartzea?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Bizi-asegurua giza gorputzaren probabilitateekin lotua zegoen, eta fisiologia zientziaren eremuan sartzen zen argi eta garbi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Bizi-aseguru bikaina egin nuen dolarretan, eta hari eman nion poliza.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Orain maitasuna besterik ez zitzaidan gelditzen; maitasun horretatik lekutuak ziren laguntza-eskeak eta babes-aseguruak; eta areago, ohartzen nintzen beharbada etorkizunean neronek defendatu beharko nuela bera, nik eman behar niola babesa, ama ordurako adintsua zelako, gogoz arras eroria, babesgabea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

Alta, suhiltzaileek ez dute Gizarte Segurantzak eskaintzen duen jubilazio handiena jasoko, eta dituzten bizitza eta istripu aseguroak hobetzeari uko egin diote.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Itsas aseguruko sozietateek, Europako portu handi guztietan sortu zirelarik, abantaila handiak eman zizkioten itsas merkataritzari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Aseguru on baten babesik ez zeukalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

AEBetan 41 milioi biztanle omen dago aseguru medikurik gabe.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 146. orr.

5 aseguru-etxe (orobat aseguruetxe g.er.) aseguruak kudeatzen dituen etxea.

Herenegun iluntzean hainbat kaputxadunek Getxoko Tellagorri plazan dagoen aseguru etxe baten bulegoari eraso zioten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Inbertsio funts, pentsio funts eta aseguru-etxe handiek mugitzen duten dirutza osoa 21 bilioi dolar ingurukoa dela kalkulatzen da (1998rako datuak dira, Ordainketak Berdintzeko Nazioarteko Bankuarenak hauek ere).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

Liberty Aseguru etxeak hartu du Once-Eroskiren lekukoa, berarekin atxikiz bereziki Galdeano anaiak, Koldo Gil, Isidro Nazal, kirol zuzendari ukanen dutelarik Manolo Saiz.  Herria   2003-11-13

Aseguru-etxeak giza arazoen erregulartasun kalkulagarrian oinarritzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Hogeita hamaika urte igaroak nituen egunero aldirietatik Mid-Atlantic Accident and Life aseguru-etxearen bulegoetara joan-etorrian, eta, orain, jada lanik edukiko ez nuelarik, ordu gehiegi zeuzkan egunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

1907ko urriaren 1ean hasi zen Assicurazioni Generali izeneko aseguru etxean lanean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 69. orr.

Polita aseguru-etxeen metafora jubilatuen hiri batean: mesfidantza omen da segurtasunaren motore.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 62. orr.

Zergatik saiatzen zen mundu guztia -traumatologoak, aseguru-etxeko ikuskatzailea, trafikoko begiralea, Ada bera... - nik ikusitakoa ukatzen?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 139. orr.

Juan Etxebarria (Bilbo, 1875-Madril, 1931) margolariaren 70 lan jaso, eta Mafre Vida Fundazioarekin elkarlanean, margolari bilbotarrari buruzko erakusketa antologikoa apailatu du Bilboko Arte Eder museoak, aseguruetxeak Madrilen duen kultura aretoan.  Berria - Kultura   2004-01-28

Azkenean, argazki batzuk eta guzti atera genituen aseguruetxekoei erakusteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 244. orr.

6 arrisku orotako aseguru (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Adibidez, ez dauka zentzurik urte dezente dituen auto batekin arrisku orotako asegurua kontratatzeak eta, berri batekin, berriz, ia ezer babesten ez duen bat.  ETC-prentsa   Berria, 2007-06-16

Furgonetak bi urte baino pixka bat gehiago daukanez, arrisku orotako asegurua kontratatuta izan arren, aseguru-etxeak ez digu furgoneta bat emango.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-09-21

Ibilgailuak bi urte baino gutxiago baditu, arrisku orotako asegurua eskatzen dute.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-05-11

"Une honetan, gainera, arrisku orotako asegurua frankiziarekin eskaintzen dugun bakarrak gara merkatuan", gaineratu du Urrutiak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-05-16

7 aseguru-artekari (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Oro har, izaki behartsu eta inutilak gara, hortaz behar ditugu ezkontza paratzaileak, dibortzio aholkulariak, aseguru artekariak, dibertsioaren profesionalak, ehorzketa prestatzaileak eta abar.  ETC-prentsa   Berria, 2005-08-30

Aseguru artekari lanetan aritzeko baimena.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Legea, Nafarroako Parlamentua, 2011

Asegurua sinatzerakoan Barryk aseguru-artekariari garbi esan ziola ziurtatzen du Maryk, baina artekariak ez zuen oharretan adierazi, antza. ETC-literatura, saiakera   Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012

8 aseguru etiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aseguru etiko eta solidarioak eskaintzen dituen Ars kooperatibako kide eta sortzaile naiz, eta urte horiek guztiek beste gauza askotarako ere eman dute: Kataluniako ekonomia sozial eta eraldatzaileko sarea (XES) sustatzen buru-belarri aritzeko, adibidez. ETC-prentsa   Argia, 2016-05-08

9 aseguru-konpainia

Unespa patronala, Espainiako zortzi aseguru konpainia handienak eta Aseguruen Zuzendaritza Nagusia bi orduz bilduta egon ziren atzo goizean Madrilen.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Aseguru Konpainia Nazionaleko buru, Merkataritza ministro, Segurtasun Kontseiluko idazkariorde eta Polizia Fiskalaren zuzendari izan zen, besteak beste.  Berria - Mundua   2004-03-02

Aseguru konpainiarekiko nahaste-borrastea konpondua zen, baina ez zidaten esan lanera itzultzeko eta ez nuen espero horrelakorik gertatzerik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 146. orr.

Nahikoa lan zuen hark bere bizkarreko minekin, aseguru konpainiarekiko lehiarekin.     «Kuskue tanden», 2004 - 160. orr.

Roberts jauna, alaia, fama txarreko gizon heldua, aseguru konpainia bateko diru kobratzailea zen; lankideek hilobi profanatzaile esaten zioten, eta "Burke eta Hare, gales nazionalista", deitzen zioten adiskideek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

Espainiak Nepalen duen kontsulatuak eman zion heriotzaren berri Broker's aseguru etxeari, Euskal Mendi Federazioaren aseguru konpainiari, eta haiek, Euskal Mendizale Federazioko Ramon Garate medikuari, hain zuzen ere.  Berria - Kirola   2004-10-19

Nabarmenena, Osakidetzako 63 medikuk osasun sistema publikoan bakarrik lan egiteagatik aurreikusitako dirua kobratu dutela, baina aseguru konpainia pribatuentzat ere lan egiten zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

10 aseguru-poliza

Hogeita zortzi urteko haren hirugarren emazte Maureen-ek eskuratu zuen milioi bat eta seiehun mila dolarreko aseguru-poliza, eta gero, hilabete bat besterik igaro ez zelarik, Manhattango pisua saldu eta desagertu egin zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Langabetuak bultzatuko ditu familiaren ondasunak eta aseguru polizak erabiltzera beren ongizateari eusteko.  Berria - Mundua   2004-08-18

Pentsa, behin aseguru-poliza batez hitz egin zuen, esanez haren dirua, berari ezer gertatuz gero, Mariarentzat izango zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.

Eta horrela dagoenetan bere karreran pentsatu ohi du, banitate malenkoniatsuz beterik: zortzi mila dolar garbi desfileko, bidaiak eta aseguru-poliza aparte utzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Denera, 185 milioi euroko aseguru polizak kontratatu dituzte.  Berria - Kultura   2006-01-26

11 aseguru sozial (corpusean ez dago; ETCn 34 agerraldi)

Frantziako Aseguru Sozialen sortzaileetako baten alaba izaki, doktoreak badaki zertaz ari den.  ETC-prentsa   Argia, 2014-07-27

Europako aseguru soziala bera ere ez al da neurri batean konponketa ziniko bat?  ETC-prentsa   Argia, 2017-11-26

Finantza-kapitalismo modernoak lan-indarra ustiatzeko bide berria aurkitu du, pentsio-fondoak, aseguru soziala eta beste erretiro fondoak mobilizatuz, burtsa-merkatu, bono- eta higiezin errealeko prezioak altxatzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2007-11-21

Osasuna oinarrizko eskubidetzat jo eta horretarako aseguru sozialaz mintzo zen.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-01-14

Hori da gure borroka: emakume horientzat aseguru soziala lortu, kondoiak, lan-tresna moduan, merkeago izan ditzatela, eta beste mila kontu.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-08-26

AEBetako presidentetarako kanpainan, Ralph Nader independienteak gauza garrantzizkoak aipatu ditu: enpresa erraldoiek gobernuaren gain duten eragina kontrolatu beharra, Iraketik erretiratzea, aseguru soziala unibertsalizatzea, ingurumena zaintzen konprometitzea...  ETC-prentsa   Argia, 2004-11-07

Nire bizkarrean baditut hirurogei urtetik gora, hemezortzirekin hasi nintzen lanean eta Aseguru Sozialean kotizatu dudan guztia Espainiakoan ordaindu dut.  ETC-prentsa   Berria, 2014-10-01

Alderdi Demokratikoak gotorleku politiko bat sortu zuen, eta 30eko hamarkadaz geroztiko administrazio berri guztiak New Deal-ak aseguru sozialean egindakoaren muina ez ukitzera behartuta sentitu zen.  ETC-zientzia, zuzenbidea   XX. mendeko Zuzenbide amerikarra, L. Friedman, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2002

Azken horien bitartez, lehenengo aseguru sozialak martxan jartzen dira gaixotasun, istripu edota zahartzaroaren arriskuak ekidin ahal izateko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 48 zbk., UEU, 2004 - urtarrila-martxoa

Egingarria gerta daiteke aseguru sozialeko abarretakoren batekin, gutxienez, integratzea. ETC-literatura, saiakera   Kapitalismoa, Sozialismoa, eta Demokrazia, Joseph A. Schumpeter (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

12 bizi-aseguru

Bizi-asegurua giza gorputzaren probabilitateekin lotua zegoen, eta fisiologia zientziaren eremuan sartzen zen argi eta garbi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Bizi-aseguru bikaina egin nuen dolarretan, eta hari eman nion poliza.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Gordailu interesak, akzio eta dibidenduak, kapital itzulketak, finantza aukerak, inbertsio funtsak, pentsio funtsak, errenta finko publiko edo pribatua, bizi asegurua duten unit link delakoak... zerga trataera ezberdina duten tresna gehitxo.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza dela-eta sortutako ondasun eta eskubideen eskurapenak, heriotza dela-eta bizi aseguruen kontratuen onuradunek egindakoak barne.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 285. orr.

(Aipatu beharrik ere ez dago aseguru saltzailerik onenak zirela antzina bizarginak, bizar-labana zorrozten zuten bitartean galdetzen zutela, "bizi asegururik ba ote duzu?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

13 bizitza-aseguru

Ez etxe-asegururik ez bizitza-asegururik, baizik eta biografia-asegurua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Halaz guztiz ere, bizitza-aseguruen tarifak finkatzerakoan madarikatzearen kalteordaina garrantzi gutxiko kontua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 190. orr.

Fernando Goñi, berriz, atzean bizitza aseguru baten modukoa da.  Berria - Kirola   2004-01-25

14 derrigorrezko aseguru

Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruko pentsiodunak ere lege-proiektuaren barnean sartzea eskatu zuten Aralarrek, PSNek eta NEBk, baina hori ere atzera bota zuten UPNk eta CDNk.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

15 eritasun aseguru

g Eritasun asegurua: Gizarte Segurantzaren zor handia gutxitzeko balio izan dezake eritasun aseguruari buruz abiatuko den negoziazioak.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Eritasun aseguruaren sistemaren mantentzea galdegin zuten sindikatu guztiek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

16 gaixotasun aseguru

Galera horiek gaixotasun-aseguruari zor dizkio, adar horrek 11,9 miliar euroko defizita pilatu baitzuen 2003an, aurreko urtekoaren halako bi.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Izan ere, gaixotasun aseguru kutxari esker dohainik eskuratzen dute txertoa hauek.  Berria - Harian   2005-10-25

Horretaz gain, zerga politikaren inguruko kontuak, osasun sistemaren egoera eta gaixotasun aseguru orokorra finantzatzeko arazoak izan dira gai nagusiak.  Berria - Mundua   2004-01-18

Pribatizazioen eta gaixotasun aseguruen erreformaren aitzinean, ez mobilizatzea leporatu die.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

17 lapurreta aseguru

'Garrasia' eta 'Madonna' lanek ez zuten lapurreta asegururik Munchen lan ezagunentzat erreskatea eskatuko dute, Poliziaren ustez.  Berria - Kultura   2004-08-24

18 nahitaezko aseguru (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi)

65 urte azpiko erretiratuei, 65 urte azpiko alargunei eta SOVI Zahar eta Elbarrientzako Nahitaezko Asegurua dutenei (egun amaitua) gutxieneko pentsioa igoko zaie.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-07

Izan ere, 65 urtez azpiko erretiratuen, alargunen eta SOVI Zahar eta Elbarrientzako Nahitaezko Asegurua dutenen gutxieneko pentsioaren igoera %3,5ekoa izango dela zehaztu dute.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-28

9089 BL matrikuladuna, ez zen berea, Antonio F.rena baizik, baina azken honen adostasunarekin eta nahitaezko aseguruarekin erabiltzen ari zen.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Penaleko ikasgaiak: zati orokorra eta zati berezia, Jon-Mirena Landa, UPV/EHU, 2003

Ibilgailu motordunak aseguratzeko beharra ez betetzea edo ibilgailuak nahitaezko asegurua baduela egiaztatzen duen dokumentazioa ez aurkeztea arau-haustea izango da, eta berariazko legeriaren arabera arautu eta zehatuko da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea, IVAP/IZO, 2003

Norbaitzuek legearen arabera erantzukizun zibileko nahitaezko aseguruak behar dituzten jarduerak aseguruok izan gabe egiten badituzte, orduan, halakoei hilabetetik bi arteko isun-zigorra ezarriko zaie.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor Kodea, (Alexander Contreras, César Gallastegi, Aitziber Irigoras, Jon Landa, Anjel Lobera, Rafael Sainz de Rozas, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Epaitutako egitateak ibilgailu motordunen erabilera eta zirkulazioaren ondoriozkoak direnean, gidariek egindako lehenengo adierazpenean aipa tuko dira, halaber, haien gidabaimenak, zirkulaziobaimenak eta nahitaezko aseguruaren ziurtagiria eman ditzaten, bai eta horren indarraldia egiaztatzen duen agiria ere.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, IVAP/IZO, 2006

Ibilgailu Motordunen erabilera eta zirkulaziotik eratorritako erantzukizun zibilaren gaineko nahitaezko aseguruaz estalitako egitateek sortutako kalteei buruz, IMZEZALko 10. artikuluak zera ezarri du: ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide zibila: obligazio-zuzenbidea eta erantzukizun zibila, Leire Imaz, UPV/EHU, 2011

19 sute aseguru (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Horrez gain, asegurua harpidetu eta indarrean iraunarazi behar du, bizitegia erabiltzen duten okupatzaileek horiek erabiltzean eragin dezaketen erantzukizun zibila estaltzeko, baita sute-asegurua eta eraikinaren edo instalazio eta ekipoen multzoan eragindako bestelako kalte orokorren asegurua ere.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Turismo Erabilerako Ondasun Higiezinen Txandakako Aprobetxamendu- eskubideen eta Zerga Arauen Legea, IVAP/IZO, 2004

Haiek betez gero, aseguru-etxeek deskontuak egiten dituzte sute-aseguruen prezioetan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Hipoteka lor al dezaket nire sute-aseguruaren gainean? ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus