Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asurantza 1 iz ipar asegurua.

Asurantzako paperak betetzen ditugularik, haren helbideaz gogoratzen naiz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 149. orr.

Asurantzak edo asurantzetako espertak pasatu dira ere, lehen estimu baten egiteko.  Herria   2004-01-08

Hots, untsalaz asurantza-sariak beharko zirela aurten polliki emendatu, ez balitz preseski errekontru gutiago izan.  Herria   2004-02-05

Erien asurantza sistema ez da batere berdina hegoaldean, han dena eskualdeka antolatua da.  Herria   2004-02-19

Erien Asurantza Kutxak segitzen du berrantolatzen, publikoa errezebitzen duten zerbitzuei lehentasuna emanez.  Herria   2004-10-14

Zartatze hori Baiona eta Iparraldeko asurantza kutxaren egoitzan, errekontruz itxura guzien arabera, ur beroaren muntaduretan zerbait makurturik naski eta gasa han nunbait metaturik.  Herria   2004-09-30

Coface hori asurantza etxe bat da.  Herria   2002-12-12

Elkarte hunek eginen du AGF asurantza etxearekin biltzarre bat helduden ortzegun aratsaldean azaroaren 8 an aratsaldeko 3 orenetan.  Herria   2001-11-08

Asurantza kontratuen erreberritzea herriko langileentzat.  Herria   2003-08-07

Zortzi haurreko familian jaioa Jakes seme zaharrena, Asurantzetan lan egiten zuen herriko auzapezak Uztaritzeko seminario berrira igorri zuen eskolatzera, geroago beste bost semeak igorriko zituen bezala.  Herria   2004-12-16

2 asurantza hartu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azkenik, gobernuaren oniritzia duen zerrenda batetik enpresa bat hautatu beharko du etorkinak osasun asurantza hartzekoETC-prentsa   Berria, 2004-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asurantza etxe (3); asurantza etxeak (3); asurantza kutxaren (3); erien asurantza kutxa (6); erien asurantza kutxak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus