Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ase ditzala begiak bere Romeoren ikuspegiaz, beronen soinburu erori eta zango iharrez, pentsatzen du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 197. orr.
Merkatua ase behar dute. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.
Alfabeto osoa luze iritzita, gutxiagorekin ere ase gaitezke, letren mundutik atera gabe: bokalen hurrenkera dugu horretarako, hau da a, e, i, o, u. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 95. orr.
"Gerrako denborak gogoratzera" hari eman zion erantzun murritzak ez zuen, noski, txoferraren jakin-mina ase; alderantziz, antza. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.
Gameluak urez ase zirenean, morroiak urrezko eraztuna hartu, bost gramokoa, eta sudurrean ipini zion neskatxari; eta eskumuturretan, ehun gramoko eskumuturreko bi ipini zizkion, urrezkoak hauek ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 65. orr.
Parke batean nekez ase daitezkeen premiak dauzkat." Mary Annek eta biok baiezkoa eman genion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Tituluek eta sarrerak irakurlearen hasierako jakin-mina ase behar dute. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 197. orr.
-Horiek ere behar bat izango dute, bestela ase ezin dutena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 140. orr.
Baina bertutea nola ez den beretik mugitzen, nahiz lizunkeriak zeru-itxura pean gorteiatu, hala irritsa, aingeru distirant bati loturik ere, berdin ase litekek ohe zerutiar batean eta zaborretik bapo gizendu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.
Beste denda batek, Innocents plazaren parean zegoenak, sabeleko jakingura ematen zion, ase gabeko desiren oldar bizia pizten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Jan zuten eta ase ziren, eta hamabi otarre geratu. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 165. orr.
Ase dira, menturaz, euskaldunetarik haratagoko munduaren deabrutzeaz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 97. orr.
Denon jolasgura ongi ase genuenerako aspaldi ilunduta zegoen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 136. orr.
Baroja ez zen ezerekin ase, eta ez zekien egiatan zer zuen eskas izatasun bete-betea eskuratzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.
Badaukazu nola ase egarria, horixe da dena. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 83. orr.
Obra laikoen jai arratsaldeetara, gehienbat, eta egarria ondo ase arte, jakina. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 14. orr.
Garbi dakigun gauza bakarra da Robertok eta bere emazteak ikuskizun nardagarri honekin ase zituztela beren begiak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ase ginen, bada, eta horrelakoetan ohi genuenak hartu ziz-kigun hurrengo bi orduak: garagardoak erosi genituen taberna berera itzuli ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 52. orr.
Aski eta sobera ase zuten nire nahia berrogeita laugarren oinekoek. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 125. orr.
Sobrinoren hurrengo lanek oraindik jende gutxiago ase zuten. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 162. orr.
Bide zuzen bakan horrexetan ase nahi izaten dute gidariek bihurguneek eragotzitako abiadura. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.
Ase zenean bustita zeukan kokotsa, baina ez zuen lehortu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 83. orr.
Anshelek bere lagunaren jakin-mina ase zuen, eta berriketan egon ziren gaua heldu zen arte. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 206. orr.
Makina bat gizon hurbildu zen barandara eta gutxik egin zuen hantxe bertan neska haiekin beren grinak ase ez zituztenean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.
Mokaduka probatzea atsegin du, pozean, baina ase denean koilara puntarekin dastatzen du puska bakoitza, patxada harrigarriz. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 44. orr.
Ez soilki hilabete luzeetan menperatu desira ase zuelako, baizik eta jadanik sekulako gutizia baitzuen eguna laster iragan eta gaua berriz etor zedin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.
Nire bidaiari buruzko jakin-mina ase du lehenengoan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.
Soil soilik banekien matahamez ase ondoan Creac'heko faroa bisitatuko genuela, arratsa Menhiren bukatu aurretik. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.
Gure desio guztiak, baita desio sexuala ere, burmuinean hasten dira, eta hark bere beharrak ase ditzagun eskatzen digu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Ez eta handinahi edo grinaren bat ase beharrez ere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.
Gero, ase ondoren, jaiki da, eta ni hain jota, hain etenik, hain ezdeusturik esnatu naiz, non ezin nintzen mugitu ere egin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.
Izuen galeriako munstroa ase ezinik ibili zen Herreran bolada hartan, eta behin eta berriz erauzten zigun bere partea, bere bahia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 132. orr.
Aristotelesek Platonen kontrako jelosia eta Alexandrorengana - ko atxikimendua ase nahi zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.
Bizitzak dohain zoragarriz ase nau eta den-dena kendu dit.. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.
Gizakion arteko harremana gero eta hotzago, gero eta urrunago, gero eta exkaxagoa dela hirietan, alegia, eta animaliekin ez ote duten zenbaitek maitasun premia ase nahi izaten. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 121. orr.
Istorioa luzatu egin nahi dudala uste du, haien jakin-mina ase nahi ez banu bezala. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 189. orr.
Gose hori nolazpait ase behar da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.
Ogi papurrak ere bota zizkieten, haiek janda ase zitezen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 74. orr.
Baldin giza harremanek lan sortzailea, maitasuna, artea, balute oinarri, gizakion elkartze beharra ederki ase lezakete. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.
Gauza asko esan da gure Orentzero gizajoaz, baina, orain arte aditu ditudanetatik, bat bakarrak ere ez nau txoil ase. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.
Tabernako bezeroek, denak beltzak, hasierako kuriositatea ase ondoren - nor-zitekeen-zertara-norengana-gizaki-zuri-hura -, berenean jarraitu zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.
Sabel asearentzat mesprezagarri ezti-abaraska, sabel gosearentzat mingotsa ere gozo. Elizen arteko biblia EsZ 27,7
Ez dute inongo problemarik, osasuntsu eta ongi aseak daude. Elizen arteko biblia Sal 73,4
Hodeiek, aseak daudelarik, euria egin ohi dute lur gainera. Elizen arteko biblia Koh 11,3
Izan ere, hain izan zen betea bezperako eguna, eta hain iduriz eta gertakiz asea -katedraleko meza, Pisako karriketan barrena ikusi hainbat eszena koloretsu, osabaren fosila, Maurice Ducreuxekin izan genuen solas aberatsa...-, non haiek guztiak baitzetozkidan, bata bertzearen ondotik... harik eta iduri haien artean bat gailendu zitzaidan arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 281. orr.
Asko jan, gutxi jan, langileak lo egiten du gozoki; aberatsak, aldiz, bere asean ezin egin lorik. Elizen arteko biblia Koh 5,11
· Lurpera ditzatela hilek beren hilak, hila lurpera eta biziak asera. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 128. orr.
Hau daukat mediku handi batek errana, untsalaz jendea ez litakeela sekulan mahainean egon behar untsa ase arte, beti xutitu tripa arrunt bete baino lehen. Herria 2005-11-17
Kantauri itsasoak hegaluzearentzat ezinbestekoak diren bi baldintza betetzen ditu: batetik, janaria ugaria da, arraina bertan ase arte elikatzeko adinakoa. Berria - Ekonomia 2004-08-12
Ase arte jan nuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 36. orr.
Gose bada, bera ase arte jaten dut neuk ere. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.
-Handizki-kontua bada - Santxok esan - inor ez nire nagusia baino handiagoa; baina, horrek daraman bizilegean, ezin ba janari eta botila berekin ekarriz ibili; hor etzaten gara noiznahi zelairen baten erdian, ase arte ezkurra eta mizpira jan ondorean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 195. orr.
Behar den guztia bagenuen, hau da, ase arte jaten genuen (horren froga: astean lau aldiz erosten genuen haragia), bizimodua sukaldean eta ostatuan egiten genuen, bero egiten baitzuen han. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.
Goseak zegoenean etortzen zen, eta kristauak janez ase arteko onik ez zuen izaten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.
-Zure gameluentzat ere ura ateratzera noa, ase arte edan dezaten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 65. orr.
Ni ere ase arte olgatuko naiz egunen batez, zaude ziur. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.
Hasieran, bitxi iruditu zitzaidan uraren emana, eta ase arte edan nuen gero, euri-uraren antz handia zuelakoan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.
Ase arte jango duzue, beraz, eta Jauna zeuen Jainkoa bedeinkatuko, eman dizuen lurralde ederrarengatik. Elizen arteko biblia Dt 8,10
Ase arte tea edan ondoren, mahaiaren aurrean eseri zen; kandela bat emateko agindu, afixa sakelatik atera, kandelara hurbildu, eta irakurtzen hasi zen, eskuineko begia apur bat txiloturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Ez ezazu jan behar baino gehiago; bestela, ase-ase eginda, oka eginen duzu" (Es Zah 25,16). Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.
Ase-ase eginda zeuden bazterrak urez, eta ordurako bareak ere eguzki pixka bat eskatzen hasiak ziren. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.
Txakurretako batek, ase-ase eginda, begiak atseginez distiraz, atzamarrak usnatzen dizkio gizonari burdinsarean zehar, milikatu egiten dizkio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 113. orr.
gari-jotzeak mahats-bilketara arte iraungo du eta mahats-bilketak ereinaldira arte; ase-ase egin arte jan ahal izango duzue eta lasai biziko zarete zeuen lurraldean. Elizen arteko biblia Lb 26,5
"Amuña Margarita" ipuinak ez ninduen ase egin nuen garaian; hala ere, badu ezaugarri bat geroztik ere landu izan dudana: ahozko hizkeratik abiatzea testu literario bat sortzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 227. orr.
Bide horiek ezagutzea lortu nuelakoan edo ase egin nintzelakoa, nik ahal dakit, sinbolismoa irakurtzeari utzi nion urte dezentetan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 124. orr.
Bazen han Itinerario de Navegación izeneko liburua, erromantzez izkiriatua, eta harexekin hartzen nuen lengoaia horretan atsegin, itsasoan zuhur nabigatzeko jakingarriak baitziren hartan bildurik,eta horiek ikasteak ase egiten baininduen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.
Eta, horrela gertatuz gero, hiria berreskuratu baino lehen, Ivan Ogareffek ase egingo zuen duke handiaren kontra, enperadorearen anaiaren kontra itotzen zuen mendeku egarria. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.
Horiekin ase egiten naiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 408. orr.
Eta zein puntutaraino gainera mugagabe behar horiek... Ekonomian, eta bereziki marketin alorrean irakasten eta ikasten da beharrak ez direla sortzen; hala errepikatzen da eskoletan behin eta berriz: marketinak beharrak sortu ez, ase egiten dituela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.
On Camillok irribarre egin zuen, ase eta beterik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.
Don Kijotek, bere urdaila ase eta bete egin zuenean, honelatsuko arrazoietan hitz egin zuen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.
Eta hau bera, baina poronponpon gehiagoz antzesten du beste honek: Gabon, bonbon; Natibitate, ase eta bete; San Esteban, bestetako eran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 500. orr.
"Ama-militantea naiz; inoiz ez naiz egoera honetan bezain boteretsu, ase eta betea sentitu". Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 80. orr.
Ez zaitez larritu, lagun maitea: hegan eramango zaitut plazerez plazer, gozamenezko itsaso batean murgilduko zaitut, ene aingerua, ase eta bete egingo zaitut!. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.
Euskaraz ere badira, edo egin daitezke horrelakoak: zinez eta benetan, ase eta bete, estu eta larri, huts eta soil, xehe eta xume, idor eta lehor, txukun eta garbi, adi eta erne, arin eta azkar, emeki eta poliki, higuina eta nazka, izua eta ikara, zikin eta lohi... Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 141. orr.
Hemen freskaldi bat hartzen du eta pozez edaten jainkozko edaria, Jainkoaz ase eta bete arte, hain bozkariotsu, non zorion-gainezkaldian bere burua erabat ahanzten baitu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Ase eta bete zegoen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 121. orr.
Hamaika ikusi izan ditugula alegia, aulkian eseri-eta handik mundua zuzentzen eta gobernatzen, gosearen ordez ase eta betean, hotzaren ordez giro epelean, biluzaren ordez jantzi apainetan, eta, lastairaren ordez, holanda eta damaskoz jantziriko ohetan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.
Puntarossako eliza mendi tontorrean zegoen eta postal-irudi bat zirudien, eta iritsi zenean On Camillok hango pinu-usaineko aireaz hauspoak zabaldu eta ase eta betean esan zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 137. orr.
Ase ditzala begiak bere Romeoren ikuspegiaz, beronen soinburu erori eta zango iharrez, pentsatzen du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 197. orr.
Hupatu ahala, Lapurdi guziko paisaiek bai Larrun eta bere inguruko mendiek, gero eta gehiago begiak asetzen ginauzkitelarik. Herria 2005-08-11
Eta ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.
Etxe guztia zegoen pizturik, eta ilunpe ondorengo argi haiek begiak asetu zizkioten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 80. orr.
Garbi dakigun gauza bakarra da Robertok eta bere emazteak ikuskizun nardagarri honekin ase zituztela beren begiak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Halaxe engainatzen ditu simulakroekin Venusek maitaleak, eta ez begiak ase daitezke gorputzak aurrez ikusten, ez eskuek, gorputz guztian zehar deslai eta zalantzan dabiltzanek, erauz dezakete lohadar samurren ezer. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.
Begiak aserik, hurbil gaiten beraz pesta lekurat, heian gogo bihotzek ere ukanen ote duten hazkurri poxi bat. Herria 2005-06-09
Egia baldin badiozue, geldi bedi zuetariko bat preso, guztiok egon zareten kartzela horretan. Gainerakook joan zintezkete garia eramatera etxekoen gosea asetzeko. Elizen arteko biblia Has 42,19
Gelditzen zaionaz sua egin eta jatordua prestatzen du, gosea asetzeko. Elizen arteko biblia Jkd 13,12
Ahate bat haragi xehatu eta garraztuez betea, krema lodi baten gainean, garagarrezko ogia, esne gatzatua, azukre hautsa kanelarekin nahasia, eta pitxer bat kwass -Errusian oso arrunta den garagardo moduko bat-, zerbitzatu zizkioten berehalaxe, haren gosea asetzeko afari urriagoa nahikoa izanik ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.
Nireak izan zarete, nire hainbat hitz konbinazio eszitagarri, hainbat metafora sarigarri, hainbat ezkutaleku bakarti; eta letagin handiko basurde baten, donazio furgoneta baten, etnia oso baten odola ez litzateke nahikoa nire literatur gosea asetzeko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.
Joane Somarriba garaipen gosea ase ezinda ari da Emakumeen Biran. Berria - Kirola 2004-06-13
Apetitua bazkatu behar da lehendabizi, gero gosea aseko bada. Berria - Kultura 2004-08-01
Orduan lurralde hartako nagusiak esan zigun: "Honela jakingo dut jende zintzoa zaretela: zuetako bat nirekin geratuko da; besteok hartu etxekoen gosea asetzeko behar duzuen garia eta joan zeuon etxera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.
Gosea asetzeko adina janari hartu ondoren berriro zelaian bildu ginen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 44. orr.
Baina beheiti-goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa behar bainuen nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.
"Praktikek enpresaburuen diru gosea asetzeko balio dute, ikasleak prestatzeko balio beharrean». Berria - Ekonomia 2004-03-11
Eta hark jendearen musika gosea ase zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Haizea altxatu zen kukula gainetan, eta ezkur-gosea asetako uso saldo batek hegoak astindu zituen, nagiak atera ondoren lehengo adarretara bueltatzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Arrantzaleen ontzian gatibatuek, jendearen gosea asetzean, Jainkoak emandako patua betetzen dute oharkabean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 315. orr.
Zeren, nola daiteke hobe egarria eta gosea asetzea, Malenkonia ohiltzea baino? Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 463. orr.
Apetitua bazkatu behar da aurrena, gosea aseko bada gero. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.
ase ahal izan (3); ase arte (29); ase arte edan (4); ase arte jango (4); ase ase (5); ase behar (12); ase beharra (3); ase dira (3); ase ditu (4); ase ditzala (3); ase ditzan (3); ase du (5); ase egin (3); ase eta bete (8); ase ez (4); ase ezin (6); ase ezina (4); ase ezinik (7); ase gabe (9); ase gabeko (3); ase gura (3); ase nahi (13); ase ondoan (5); ase ondoren (6); ase ziren (4); beharrak ase (11); beharrak ase ahal (4); bere beharrak ase (4); egarria ase (11); eskaera ase (3); ezin ase (10); gosea ase (4); gutxi ase (3); guztiak ase (4); hala ase (3); hori ase (4); inor gutxi ase (3); jakin mina ase (8); mina ase (8); nahia ase (3); nekez ase (5); nola ase (4); ongi ase (3); premia ase (3); premiak ase (6); urez ase (6)
asea da (3); asea naiz (6); asea zen (7); ezin asea (8); ezin asea zen (3)
baino aseago (3)
ezin aseak (6)