Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizendu egin zen Jexurun eta ostikoka hasi -asebete zinen, gizendu, lodi-lodi egin-; bere egile zuen Jainkoa utzi zuen eta salbatzaile zuen harkaitza desohoratu. Elizen arteko biblia Dt 32,15
Nekazari guztiak, ordea, ez ziren asebete gobernuak hartutako neurriekin. Berria - Ekonomia 2004-10-14
Berehala asebete zen, kurrixka txikiak eginez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.
Legea aztertzen dutenak hartaz asebeteko dira, baina itxurazale direnentzat oztoparri gertatuko. Elizen arteko biblia Si 32,15
Nor bere hitzen fruituez elikatzen da, nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen. Elizen arteko biblia EsZ 18,20
Hiri hura ia gainezka egin arte asebetetzen zen, zuzenbidearen defendatzaileak erbestean gosez hiltzen ziren bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.
Ordubete nahigabeturik eta irrikaz zain egon ostean, nekez asebeteko zen istant labur bateko imajinarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Ezin asebete naiteke gehiago polemikako egiez.Torturatzaile ankerrek errugabeen odolaz bazkatu zuten beren haserrea, baina ez ziren hala ere asebete. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 164. orr.
Celari ez zaizkio pertsonaiak interesatzen, haiek egindako izugarrikeriak baino: horregatik ez nau sekula asebete. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.
Izan ditugun hainbat udal gobernuk ez dute herritarren zati baten nahiak asebete. Berria - Mundua 2004-07-03
Zekenak, gehienetan, nahi du besteen kostuz, janez eta edanez asebete. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.
Lo-itxura egiten du eta uzten die asebete arte edaten. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Beldurrik eta zuhurtasunik gabe edan zuten asebete arte. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.
Asebete arte jardun dugu, ustekabean oasis batekin topo egin duten gamelu egartsuen antzera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.
Oka egin arte asebete zirenean, mozkor-kantaz zikindu zituzten hiriko plazak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.
Ez dakizu zer puntutaraino asebete ninduzun, bost urtez ume-itxaropenetan egon ondoren ez zenidan huts egin, ez horixe! Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 34. orr.
Nahiago zuen bere gorputzaren premiak pazientziaz eta gogo onez eraman, haiek asebete baino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 589. orr.
Gasteizko Euskara Planak ez du asebete euskalgintza. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Ez zuen bere gorputza asebete nahi, beste anaiak gabe izango zirela uste zuen gauzetan. Baina "gogoa zabal"tzeko deiak ez zuen Greg asebete, dotrina eta bizimodu arautuago baten premia baitzuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 648. orr.
Hik ere hala uste al duk, gure bizitzari grinak ematen diola zentzua, egun batean gure bihotza, gure arima eta gure gorputza asebete eta, zernahi gertatuta ere, hil arte erretzen jarraitzen duen grinak? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.
Guztiz asebete egin zela konprenitu nuen, itxura kaxkar xamarreko iruditu zitzaidan galdera bat egin baitzidan: [...]. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 156. orr.
Atzo goizeko Zapateroren mintzaldiak, baina, bere alderdikideak asebete zituen. Berria - Harian 2005-05-12
Abasek ez erakarri ez berarengan zegoen emetasuna hunkitzen ez bazuen ere, gizonari zerion urregorriarekin lilura zitekeen, gizona gai izan zitekeen bere handinahia eta botere irrikak asebetetzeko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.
Morroiak isurtzen omen zuen "barne-bakea" aski zuen, nonbait, gogoa asebetetzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
-Badakik arrazoi horrek ez nauela asebetetzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.
Ba ote da beren seme-alabak erabat asebetetzeko gauza diren gurasorik? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 152. orr.
Orduan emakumeak erantzun zion bere etxera joan behar izango zuela, eta han asebeteko zituela gobernadorearen desirak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 240. orr.
Gauza jakina da -idazten du Donostiako Kronista Ofiziala izan zenak- hainbat hipotesi izan direla Danborradaren jatorriari buruz, baina bat bera ere ez da inor asebetetzeko gai. Askoren artean «Rataplan» - 36. orr.
Haren memoriara esaldiak datoz, irakurketak, bizipenak, pentsamenduak eta teoriak, eta horiek guztiak kontatzeko gosea asebetetzen duenean bakarrik sentituko du sorlekura iritsi dela berriro, abiapuntura. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.
Izan ere, besteren begian samarrari antzemateko gai den pertsona asebete horietarikoa baitzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.
Haren goseak ene gorputz asebete hau ekarri zidan gogora, ene begitarte guri gorrizta, eta, lotsarekin batera, negargalea etorri zitzaidan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.
Erdigune asebete horren abarrak dira bere bizitzaren bigarren mailako helburu guztiak: laguntasuna gizonekin, umore zakar eta zuzena, gustuko ditu behar besteko jan eta edan oparoak -biak onak-, jokoa, bere autoa, bere irratia, bere ondasun guztiak... eta hargatik hazi-eramailearen domina darama paparrean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 46. orr.
Min samin batek hartu zion bihotza, hantxe hil baitzitekeen gosez, Paris asebete haren erdian, merkatu nagusiaren iratzartze distiratsu hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.
Baretasun asebete handia zen harena, lasaitasun aparta, deusek ere, ezta irribarre batek ere, aztoratzen ez zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.
Afarian, asebete eginik geratu ziren berriro. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.
· Asebeteko irribarre ukatu ezin bat ezpainetan zuela, aretoko presidentzia-mahaitik jaiki eta dotoreki joan zen aurreko oholtzara. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 17. orr.
Azken buruan, predikatu baten hedadura predikatu hori asebetetzen duten objektuen multzoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.
Zortzigarrenekorik erraten da delako zorion beteginak edo perfektuak asebetetzen dituela gizakiak naturalki edozein ontasunez azten dituen lehia guztiak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.
Baina Yolandeek ez dute bakardadea asebetetzen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 45. orr.
Freden eta Georgeren ametsik zoroenak ere asebetetzeko moduko txantxak eta trikimailuak zeuden; Oi zu ene arima, Jainkoaren iduriak zeinatua, Haren eiteak apaindua, Hari fedeak hitzemana, Haren izpirituak dohatua, Haren odolak irabazia, Haren aingeruekin parekatua, Dohatsutasunera deitua, Zorionaren oinordekoa, Arrazoiak asebetetzekoa, zer duzu behar horrenbeste malapartatu behar zaituen Haragiarengandik? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 227. orr.
Asebetean jan zuten; eman zien Jainkoak irrika zutena. Elizen arteko biblia Sal 78,29
· Zu zara neurritasuna, / zu zara gure aberastasun guztia asebetean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.
asebete arte (7)
asebetetzeko moduko (5); gogoa asebetetzeko (3)
asebetetzen ez (3); asebetetzen nau (3); ez duela asebetetzen (3)