Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asanblea (ETCn 2.782 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian batzar eta biltzar agertzen dira) 1 iz biltzarra; batzarra. ik asanblada.

Euskal Legebiltzarkideen Asanbleak lan batzorde berezia osatu zuen, Estatutuaren proiek-tua hitzartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Espainiako Gorteetarako aurreneko hauteskundeetan aukeratutako euskal parlamentarien asanbleak landu, hitzartu eta onartu zuen Gernikako Estatutuaren lege proiektua, baina zailena Espainiako Gorteek onartzea izango zela bazekiten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Asanblea egin zenean denek, Castrok izan ezik, aldeko botoa eman zuten, eta Urdaibai ez zen bilera hartan izan.  Berria - Kirola   2004-09-28

2000ko otsailaren 11n, Irlanda Iparralderako Asanblea bertan behera utzi zuten, IRAren eta desarme batzordearen arteko akordioa lortu arte.  Berria - Harian   2005-07-29

Desarmea gauzatu dela egiaztatzean sortuko den testuinguruan, berriz, alderdi eta erakunde politiko guztiek, bai Irlandako Asanbleak eta Gobernuak, eta bai Irlanda iparraldeko nahiz hegoaldeko erakundeek, batera lan egingo duten itxaropena agertu zuten Londresek eta Dublinek.  Berria - Harian   2005-07-29

Gure iritziz, nazioarteko federazio bakoitzaren, euren asanblearen esku dago azken erabakia.  Berria - Kirola   2004-06-23

Berez aurredeialdia zen, gero uztailaren 6an azoka hasi baino egun bat lehenago egin behar genuen asanblean baieztatu behar genuen erabakia.  Berria - Kultura   2004-06-30

Bilgune Feminista Europako Emakumeen Asanblean izango da larunbatean.  Berria - Harian   2006-05-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Asanblea Nagusiak aldarrikapena onartzea da helburu nagusia, eta ez da erraza izango lortzea, Erresuma batua eta haren bi kolonia ohi Australia eta Kanada aurka daudelako.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbleak protesta ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean Kursaal jauregiaren aurrean, Euskal Hiria jardunaldiaren kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

3 Asanblea Nazional

Lehen kapitalistatzat jotzen zituen giza eskubideak eta jabetza pribatuaren bermea onartuko ditu aurreneko aldiz Konstituzioan Txinako Herri Asanblea Nazionalak.  Berria - Mundua   2004-03-10

Baina Asanblea Nazionalak kopuru hori gehitzea erabaki zuen.  Berria - Mundua   2004-12-15

1873aren amaieran, ordea, Asanblea Nazionalak adierazi zuen onura publikokoa zela eliza bat eraikitzea Montmartreko muinoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Baita Parisko Asanblea Nazionalak ere, eta honek Espainiara bueltan bidaltzeko eskaera egiten zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 65. orr.

Halako batean, Neuillyko palazioan abandonatu zuen Jeanne, Frantziako Asanblea Nazionalaren egoitzaren saihetseko karrikan zegoen Bar des Amis ostatuan zerbitzari jartzeko, Gaxtoni esker.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.

Radio Nazionala, Asanblea Nazionala... eraso zidan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Izan ere, aste honetan bertan Frantziako Asanblea Nazionalak familiari buruzko txostena onartu du.  Berria - Harian   2006-01-29

Asteazkenean Asanblea Nazionalak onartu eta gero, atzo gauza bera egin zuen Senatuak.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

1790. urteko uztailaren 14an -Bastillako borrokaren urteurrenean- Federazioaren festa antolatu zenean, Cloots jauna atzerritarrentzako agiriak egin eta banatzen aritu zen, eta txartelak zioen "mundu osoko hiriburuan" eginak zeudela eta "Frantziako Asanblea Nazionaleko Gizateriaren Hizlariak" sinatzen zituen -Jean-Baptiste Cloots zen, noski, Frantziako Asanblea Nazionaleko Gizateriaren Hizlaria, hala izendatu baitzuen bere burua Cloots jaunak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus