Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asanblada (ETCn 5.917 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian batzar eta biltzar agertzen dira) 1 iz biltzarra; batzarra. ik asanblea.

ASANBLADA deritzo guztion onerako zer egin behar den eta zer ez deliberatzen duen giza taldeari. Convention Nationale izeneko Asanblada berriak erregetzaren behin betiko suntsitzea erabaki zuen eta Errepublika proklamatu.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 104. orr.

1962ko udaberrian egin zuen ETAk bere lehen asanblada Belokeko monasterioan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 127. orr.

Horretan sakontzeko, hau da, Euskal nazioa askatzeko bide berriak argitzen joateko plazaratu zituen Krutwigek La Cuestion Vasca eta Nacionalismo revolucionario (1965) liburuak, non ETAk buruturiko V. asanbladan berak aurkeztu zituen txostenak argitaratu zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.

Greba deialdia zegoen eskualde osoan eta gu ere fabrikan asanblada egitekoak ginen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 195. orr.

"Asanblada, entzerrona, manifa, sentada edo kazerolada horietako batean enteratuko zuan", pentsatu duk, "beti ikasleekin ibiltzen duk-eta, auskalo zein ipurdiren atzetik".     «Bizia lo», 2003 - 119. orr.

Marta, Manu eta Pintxo agertu dira klasearen erdian eta asanblada konbokatu dute hamaiketarako, beti bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Asanbladan bildu dira, nola ez, eta usadio duten bezala zoragarrizko ardailan hasi dira elkarren artean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 65. orr.

Ez dira denak azaldu asanbladara, ezta gutxiagorik ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 293. orr.

Lehenik eskolak, etorkin talde bat antolatzea lortu huelako poza, gero asanbladak, katedraleko gose greba, manifestazio andana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 179. orr.

Hasieran, asanblada orokorrak egiten genituen, errefuxiatuen prestakuntzari begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Asanbladak klandestino izatetik erdi-klandestino izatera pasatu ziren, kalera atera nahi ez zutenek piketeen aurrean amore eman behar izaten zuten eta jendea kalera ateratzeko, tailerretik tailerrera zihoazen langile kateak egiten genituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 187. orr.

Honelatsu izan zela amets hura: Gasteizko Fakultatean batzarra, alias asanblada; zu hizketan ari, plastikozko zigarroa eskuan, eta hor atera naiz ni jende-artetik oihuz: "Mitxelena jauna, atzerakoi alena" (jatorrizko hizkuntzan, asanbladetakoan: "Señor Michelena, es usted un reaccionario").  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus