Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arteka1 iz bi etxeren, hormen, haitzen edo kidekoren arteko tartea. ik etxarte.

Zerbait arrabots bazenean, so luze bat atearen arteka batetik, eta gertakari ttipi batzuren lekuko nintzen, sartzeak eta ateratzeak S.S. bat lagun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Itxura biribil hori lortzen da izai adar lodienak gurutzatuz, gero izai adar meheagoak, eta azkenik adar hostodunez arteka guziak betez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.

Mireiaren gutiziak bezala, haren gorputzaren bazter eta arteka guztiak ere ezagutzen ditudala atera zait.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Eguzki zirrintek begi-begietan kausitu ninduten, pertsiana erdi ustelduetako arteka ugarietatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Etxearen eta hangarraren arteka hertsian, gizonak eta haurrak taldean eleka ikusten zituen, baina ez zuen hargatik ametsetako lukainkak zenbatzeko astirik galdu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Zabalik zegoen eta ixteari ekin zion, harik eta kanpora begiratzeko arteka estu bat utzi zuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Beinatek zinez maite zuen arrats apaletan, eguzkiak gorritzen zituen mendi arteka gordeetan gauerako borobilean kuzkurtzen zirenean Georgesekin hitz egitea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.

Irriak eta trufak izan ziren herrian fama barreiatu zelarik, Ermitak basoilar kolpatu bat harroka arteka batean atzeman zuela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.

2 erdiko arteka (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Erdiko arteka (antzina "Rolandoren arteka") goi-mailako ugaztunen garunak goi aldean duen zirriztu bat da. ETC-entziklopedia   Erdiko arteka, Wikipedia

Horregatik, atzetik aurrerako erradiografian eskuineko erdiko arteka ikus daiteke, zeinak goiko gingila eta erdikoa bereizten baititu, erdiko atala zeharkatzen duen lerro horizontal mehe gisa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

Erdiko arteka sakonune handi-handia da, eta lobulu frontala eta lobulu parietala (bestea baino txikiagoa eta haren atzean dagoena) bereizten ditu. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

3 hemisferioarteko arteka (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hemisferioarteko arteka garuna euren artean gorputz kailukararen bidez elkartutako bi garun-hemisferio hemisferiotan luzetara banatzen duen arteka sakon bat da. ETC-entziklopedia   Hemisferioarteko arteka, Wikipedia

4 kalkarinar arteka (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Kalkarinar arteka garunaren kanpo kortexean dauden arteka ugarietako bat da, garun hemisferio bakoitzaren barne aurpegiko atzealdeko zatian dagoena, ibilbide horizontal bat jarraituz, parieto-okzipital artekarekin bat egin arte (garun hemisferioaren barnealdeko aurpegitik). ETC-entziklopedia   Kalkarinar arteka, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteketatik begira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus