Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxarte 1 iz etxe arteko kalexka edo tartea, eskuarki etxeek isten duten barrutia. ik patio.

Katu bati segika abiatu zen Mahony etxarte batean behera, baina katuak orube zabal batera ihes egin zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.

Hiru gizonak tabernatik irten ziren, eta jendetza ateetatik barrura iragazi zen etxartean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.

Etxartean behera haren atzetik etorritako jendetza ateaz kanpotik geratu zen, kristalezko orrietatik barrura kirika.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.

Mendi ilun, gris bat baitzen orain orga, hantxe, etxarteko pareten artean ezarria.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Bikote bat, besotik helduta, agertu zen bat-batean etxarteko kalexka beltz batetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.

Gorputzari gogor egin eta, etxarteetako itzalak baliaturik, pausoari pauso, hiriko punturik altuenera eraman nau paseoak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

Gau hartan, garbikuntza egin ondoren, etxartera joan eta pareta ondoan etzan nintzen aurpegia estali gabe, bero baitzegoen.  Elizen arteko biblia   Tb 2,9

Kaserna bai, ikus genezakeen, puska batean bederen; San Telmo kaleko 13aren pareko etxartetik ezkerretara begiratuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 49. orr.

Etxarte gasez argitu bat gainditu, eta Fishguardeko atera iritsi ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.

The Hare's Foot eta The Pure Drop tabernen arteko etxarte harlauzez estalian geratu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.

Etxarte estuetan barrena pasatu dira bi lagunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Etxarte estuan bakarrik geratu nintzen, orgaren hagan eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Hiri arrotz bateko etxarte ilun batean. kimika ikasten zebilen, eta laboratorio bat antolatua zuen etxarte zoko batean, karrika-zulo mehar bihurri batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxarte ilun (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus