Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arte2 1 iz gauza ederrak sortzea helburutzat duen giza jardunbidea. ik erti.

Sizilian jaioek, ahal zuten guztia egin zutelarik armen bidezko greziar konkistari aurre egiteko, aldi berean beren borondatez onartu zituzten greziar erasotzaileen hizkuntza, erlijioa eta artea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Bera bezalako emakumeak ez direla inorenak deliberatu nuen, askeak direnez guztionak direla, gizateriaren ondare izatekotan ere, artea eta edertasuna diren bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

Gizaki ororentzat ei dela ulergarri artea, sasijakintsuarentzat izan ezik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Artea faltsutzen egindako abentura hura bizitzako aldirik loriazkoenetakotzat oroitzen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 142. orr.

Eskulturaren artea aitzindariek eramango zuten hara eta haien ondorengoek galdu, hauek itsastatzeko artea ere galdu zuten bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arte gazte eta berritzailea.  Berria - Kultura   2004-05-27

Arte "abstraktu", geometrikoa, berriz, bestelako afektuetan oinarritzen da, kanpoko munduarekiko harremanak eragin lezakeen larritasunari ordaina emango dion ordenaren premia psikologiko sakon batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Ilusio behar horrek, asetzen zelarik aldi berean handitzen zenez, poliki-poliki arte plastikoak irentsi egin zituen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

Greziako arte klasikoak egiten duen bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Berpizkundea bitarteko arte kristauak, adibidez, "formula" ikonografiko berak erabiltzen ditu etengabe, pertsonaia sakratuak irudikatzeko ez ezik baita eszena kanonikoak irudikatzeko ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Pinturaren arloan, berriz, Mendebaldeko artistek artean gainetik astindu gabe zeukaten beren senide zen gizarte kristau ortodoxoaren arte goiztiarragoaren babesa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko fonotekan bertan edo etxetik ikus daiteke Nonahikotasuna lortzera, arte digitalaren historiari errepasoa egiten dion erakusketa.  Berria - Kultura   2004-01-13

Arte digitala agertzeak eraldatzea ekarri dio arte munduari, Brearen iritziz, bi ezaugarri gehitu dizkiolako: "eskuraezina da merkataritza edo salerosketa ekonomientzat, eta ezin da moldatu erakusketa estrategia finkatuetara".  Berria - Kultura   2004-01-13

Arte atseginzaleekin batera jostatze-praktikak ipintzen ditut; zeren eta zentzumenak engainatzea baita zentzumenen atseginetako bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.

Horrek ez duela esan nahi zinema arte ilusio-eragile bat denik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Dirua egitearekin konparatuta, dirua gastatzea atzeranzko arte edo antzea dela esateko arrazoi bat zera da, familiak jarraitzen duela dirua gastatzeko antolamendu-unitate nagusi izaten, eta dirua egiteko, berriz, familia oso atzera utzi duela askoz antolaketa handiagoko unitate batek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Ikus-entzunezko arte garaikidea ulertzeko modu berri bat aurkeztu zuelako.  Berria - Kultura   2004-01-13

Artea eta bizitza bat egiteraino gerturatzen ahalegintzen da arte kontzeptuala.  Berria - Kultura   2006-02-01

Arte kontzeptualaren adibideak batu ditu 'Artea, gertatzen den gauza' erakusketak KM kulturunean.  Berria - Kultura   2006-02-01

Hainbat urteren ondoren, 2001ean ekin zion arte sortu berrien azokak ibilbide berriari.  Berria - Kultura   2004-05-27

Arte eszenikoak EHUko ikasketa planen barruan sartzeko eskatu dute.  Berria - Kultura   2004-03-27

Donostiak arte biurtekoari emandakoaz gain, hiriburuak asko jaso duela adierazi du Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordeak.  Berria - Kultura   2004-11-06

New Yorkeko Arte Modernoaren Museokoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

· Gure zibilizazioan, irudikapenezko arte guztiak, arte horietako bakoitzaren baldintza tekniko eta fisikoen arabera, errealitateaz eragiten zuten ilusio partzial batean oinarritu direla adierazi izan da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Imitaziozko artea, naturalista, Einfühlung hori den munduarekiko enpatiazko identifikazio-harreman horretan oinarritzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Datorren hilean Belgradoko Arte Biurtekoan erakutsiko dute.  Berria - Kultura   2004-06-09

Donostiak arte biurtekoari emandakoaz gain, hiriburuak asko jaso duela adierazi du Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordeak.  Berria - Kultura   2004-11-06

1934an ezarri zuten arte doktrina ofizialari hertsiki loturik egin zituzten beren lanak sasoi hartako artistek.  Berria - Kultura   2006-03-29

Argazkia arte-jarduera guztiz zilegiztatua izatera iristear dago, merkatuari dagokionez behinik behin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Adibide soiltxo bat jartzeagatik (baina zenbait arte-performancetan testigantzak badituena), diapositiba-proiektore bat, proiektatzen ari den bitartean, bera ere mugitzen baldin bada, hark proiektatutako irudia mugikorra izango da, baina ez du izango berezko mugimendurik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Hurrengo urtean Harryk arte-galeria ireki zuen, Bette-ren diruarekin osoki.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Horrelakorik gaur egungo arte-museoetan eginak baizik ez datozkigu gogora.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Arte-tratulari ohia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

Rieglek herri kontzeptuarekin lotuta zihoan nahi artistiko batetik, Kunstwollen anonimo eta orokor batetik eratorritzat ulertzen zuen arte-produkzioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Aipa daiteke, bere genealogia interesgarriagatik, 1893an Adolf Hildebrand alemaniar eskultore eta arte-historialariak argitaratutako teoria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

XX mendearen hasierako arte-historialarien belaunaldi osoan zehar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Guggenheim museoko arte kontserbatzaileak.  Berria - Kultura   2006-03-29

Arte digitala agertzeak eraldatzea ekarri dio arte munduari, Brearen iritziz, bi ezaugarri gehitu dizkiolako: "eskuraezina da merkataritza edo salerosketa ekonomientzat, eta ezin da moldatu erakusketa estrategia finkatuetara".  Berria - Kultura   2004-01-13

Chicago ez zen arte-munduaren erdigunea, baina ez zen basamortu galdu bat ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Izeba Petuniaren arte-lana, esnegain-meta eta azukrezko bioletadun postrea, airean zegoen dilindan sabaitik hurbil.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Ikus-arte helenikoen arimari deitze hori arkitektura, eskultura eta pinturaren hiru arloetan egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

5 arte abstraktu

Italian ikasten nengoela, giza gorputzean zentratu nintzen, baina Euskal Herrira itzuli eta arte abstraktuari heldu nion.  Berria - Kultura   2004-05-19

Gerra amaitu zenetik Franco hil arteko arte abstraktu eta figuratiboa erakutsiko du hirugarren erakusketak eta 80 eta 90eko hamarkadetan ezagun bihurtu diren artista espainiar gazteen lanak izango dira azken erakusketan.  Berria - Kultura   2004-02-17

Tentazio horrek, pinturaren bilakaerak areagotu baizik egin ez duenak, ez ditu arte abstraktuaren teorialariak bakarrik tentatu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 255. orr.

Halako zero metatik aurrera, kopuruen eremua uzten zuten muntek arte abstraktuarenean barneratzeko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 16. orr.

6 arte areto

Altxerri, Bilbik, Colon XVI.a, Vanguardia, Dieciseis, Trayecto, Windsor Kulturgintza eta DV arte aretoak izango dira Euskal Herriko ordezkariak.  Berria - Kultura   2004-01-15

Melkwegeko kafetegian, jatetxean, antzokian, zinema aretoan, arte aretoan, multimedia aretoan eta kontzertuetarako bi areto handietan, Euskal Herriaren Eguna ospatuko dute.  Berria - Kultura   2004-09-28

Auditorioak ohar bat plazaratu zuen atzo, "eurekin zerikusirik ez duten arrazoiak tarteko» gaurtik astearte arte aretoa itxita egonen dela adierazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

7 arte aurrerromaniko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arte aurrerromaniko edo germanikoaren artean, arte klasikoak eta bizantziarrak ere jarraitu zuten (harria erabiltzera itzuli ziren, basilika oinplanoaz eta dorreez apaindurik). ETC-zientzia, zuzenbidea   Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan, Karmele Artetxe (arg.), UEU, 2001

8 arte bilduma

Artium museoak bere arte bildumaren katalogoa argitaratu du.  Berria - Kultura   2004-10-20

Erakusketa Donostian, Bilbon eta Iruñean egon da Lizarrara iritsi baino lehenago, eta 2000. urtean San Fermin Ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez zela-eta eratutako arte bilduman du oinarria.  Berria - Kultura   2004-10-09

Eskulturak ere ageri dituk haren lorategian eta, etxe barnean sekula izan ez banaiz ere, inguruetako arte bildumarik ederrenetakoa omen zaukak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 100. orr.

Laguntza emango niekeen artista behartsuei, liburutegiak eta babes-etxeak sortuko nituzkeen, arte-bildumak sustatuko nituzkeen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 510. orr.

9 arte bisigodo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Hala ere arte bisigodoa ez da hasiko 589. urtera arte. Kristau katolikoak bihurtuko dira orduan, arrianoak izatetik utzita. ETC-entziklopedia   Arte bisigotikoa, Wikipedia

10 arte bisigotiko (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Arte bisigotikoa Iberiar penintsulako Erreinu bisigotikoan emandako arteari deitzen zaio. Bisigodoak 415. urtean sartu ziren penintsulan eta 716. urtean, musulmanek azken probintzia bisigotikoak konkistatzean, bukatu zen beraien agintea. ETC-entziklopedia   Arte bisigotikoa, Wikipedia

11 arte bisual

Ziberfeminismoa izango du hizpide eta arte bisualen munduko bideo bat ere aurkeztuko du.  Berria - Kultura   2004-09-05

Arte bisualei loturiko lanak batu ditu Gasteizko Udalak VTV 2004an.  Berria - Kultura   2004-05-19

Pinturatik musikara salto egin dut, nire margotzeko eraren zenbait ezaugarri nagusi, bat-batekotasuna, emozionalitatea, gordez eta aldi berean arte bisualen totalitarismoa baztertuz.  Berria - Kultura   2006-03-02

12 arte bizantziar

Freskoek eta mosaikoek, sabaiak eta sabaiko filigranek, ezker-eskuineko leihoetatik datorren argia baliatzeko moduak arte bizantziarraren itzal luzea erakusten dute.  Berria - Kultura   2004-08-04

Freskoek eta mosaikoek, sabaiak eta sabaiko filigranek, ezker-eskuineko leihoetatik datorren argia baliatzeko moduak arte bizantziarraren itzal luzea salatzen dute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

13 arte budista (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Thailandiako arteetako lehen saria eta urrezko domina eman zizkioten 1977an, eta, 1980tik 1997ra bitartean bere herrialdeko arte budista erakusten ibili zen mundu osoan, baita bere artelanak ere.  ETC-prentsa   Berria, 2007-10-27

Gupta artean iritsi zuen gorena arte budistak, baina artelan budistez gainera lan hinduistak ere egin ziren, eta garrantzi handikoak gainera. ETC-entziklopedia   Indiako arkitektura, Wikipedia

14 arte degeneratu (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Naziek "arte degeneratua" deitutako arte modernoa, berriz, trukerako erabili zuten guda amaitu arte.  ETC-prentsa   Berria, 2009-04-04

Arte degeneratuaren erakusketak egin zituen jendeak barre egiteko, arte mota hori irrigarri uzteko, azaldu du Ismael Manterolak.  ETC-prentsa   Berria, 2013-11-19

Franz Marcek kolore bizi eta ezohikoen bidez animaliak margotzen zituen eta nazien jazarpena izan zuen, arte degeneratua egitea leporatuta, bere artea debekaturik egon zen. ETC-prentsa   Argia, 2012-04-22

15 arte eder pl

Kristau Elizak ekarpen garrantzitsua egin zion Mendebaldearen aurrerapen intelektualari unibertsitateak sortu eta babestuz, baina elizaren kultur eraginak arte ederren eremuan izan zuen bere ekarpenik handiena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.

Ahmedabaden bizi zen eta SLU Unibertsitatean lizentziatura egina zuen arte ederretan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 90. orr.

Antzin Aroko greko eta latindarren garaian arte ederrak teknikak ere baziren, zer gertatu da oraingo arte ederretan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Moraltasuna poliziaren esku eta arte ederrak antzoki-enpresarioen esku uzten dituen klase ertain kamuts baten kritiken mende jartzeko?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 161. orr.

Bilbon Arte Ederrak ikasi eta Toronton beka batekin lanean jardun ondoren heldu zen New Yorkera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Amaia Litxeratzu: 1965 eta 1967ko Barandiaran galeria landuko du, arte ederretako memoria gisa.  Berria - Kultura   2004-04-13

Hire ikasketen gastuak, Arte Ederretako diru-laguntza hura, nire kontura izan zituan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 37. orr.

"Nire ametsa da Arte Ederrak ikastera Europara joatea.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 91. orr.

Arte Ederretako Museoaren parean semaforo gorria ikusi eta beribila geldiarazi zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 160. orr.

16 arte elektroniko

Gaur hasiko da Bilbon MEM 2004, arte elektronikoari lekua eginez.  Berria - Kultura   2004-11-25

Musikan, net-artean, zineman, dantzan edota ikus-entzunezkoetan egiten den berriena ikusi ahal izango da egun horietan, eta arte elektronikoaren aukera berriek leku berezia izango dute.  Berria - Kultura   2004-11-25

17 arte endekatu

"Berlin Hitler gabe zer izango zen erakusten baitigu, gure zibilizazioak izan duen eten ikaragarri hori gabe, arte endekatuaren kontzepturik gabe, DDRko ghettorik gabe».  Berria - Kultura   2004-02-19

18 arte erakusketa

Hortik hurran herriko Urruti Jauregian bisita daiteke arte erakusketa, ikusgai dituela bi emazte artisten obrak.  Herria   2002-08-08

Atzo zabaldu zuen Vital Kutxak azken hirurogei urteotan diruz lagundu dituen 10 arte erakusketetan jasotako artelanen erakusketa.  Berria - Kultura   2004-11-19

Aurretik bertso saioa, arte erakusketa eta literatura emanaldia egin dituzte, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-05-30

19 arte erromaniko

Bide horren gainti eta horren adarretarik hedatüko da arte erromanikoa.  Herria   2004-04-01

Bidenabar, erakusten dute Andre Mariak arte erromanikoaren garaitik Pizkunde garaira bitartean izan zuen bilakaera.  Berria - Kultura   2004-04-29

20 arte eszeniko pl

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizkaikoak beren kasa arte eszenikoak sustatzeko egitasmo bana antolatu nahi dute.  Berria - Kultura   2004-03-16

Gasteizko alkateak aho zabalik utzi ditu oposizioko alderdi guztiak, Musikaren eta Arte Eszenikoen Jauregia egiteko 77 milioi euro beharko dituztela jakinarazi dienean.  Berria - Kultura   2004-10-24

Suediako Arte Eszenikoen Zentroko zuzendaria izan zen ondoren.  Berria - Mundua   2006-03-22

176 lanpostu berri eskainiko ditu Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan, eta musika, arte eszeniko eta hizkuntza eskoletan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

21 arte figuratibo

Ipar Euskal Herri honetan, gainera, arte figuratiboa ezagun bada, arte garaikideak ez du hainbeste tokirik adierazia izateko.  Berria - Kultura   2004-03-19

XX. mendeko Espainiako artea berrikusi nahi du Mendearen mendeko artea proiektuak, eta hurrengo atalak Francoren garaiko arte figuratibo eta abstraktua aztertuko du.  Berria - Kultura   2004-11-06

Arte figuratiboetan, espazioaren irudikapenaren figura bera izango litzateke eszena, eta eremuz kanpoa (agertoki inguruko pasabidea) baliatzen delarik, ongi gauzatzen du espazioaren irekitasunaren eta itxitasunaren arteko konpromisoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

22 arte galeria

Maialen eta Jesus Echevarria-ren obrak erakutsiak dira, Garazin, Josette Dacosta arte galerian.  Herria   2003-04-03

Ondoko kale txiki batean, Znad Wilii arte galeria poloniarra dago.  Berria - Mundua   2004-04-23

Uste baino errazago ireki zaizkio ez arte galeria ez museo diren toki berezi horien ateak.  Berria - Kultura   2006-01-03

Baina Harryk bazeukan arte-galeriako ezkutuko gelatik arte-lanak Smith-en lanen bildumari suharrenei saltzea, eta Valerie Smith-ek deus jakin ezean, trikimailuak etekin ezin hobea emango zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Egiazko artea ote benetako zaldi talde bat, arte galeria batean jartzea? Zergatik bai edo zergatik ez? Zaldien kaka ere artelanaren zati ote?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Asteazken iluntzeko ekitaldia, abangoardiaren harira itzuliz, Dap izeneko arte galerian izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 303. orr.

Nire lagun frantses maritxu horrek arte-galeria bat zuen Salvadorren, eta katalogoak idazten eta erakusketak prestatzen laguntzen niola esan behar izan nion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

Nolanahi ere, Six Gallery delako arte galeriara bildu ginen aspaldiko partez Allenen poesia errezitaldia entzutera, eta zalaparta hartan galdu zitzaidan Ryoko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 131. orr.

Eta tipoa kudeatzen duen arte galeriaz mintzatzen hasi, eta udazkenean antolatuko duten neofiguratiboen erakusketarekin segitu du lasai antzean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Dabidek eta biok -barreari ezin eutsiz, ezin ukatuko dut- baiezko imintzioak egin genituen, eta artean gure lagunak zirenak joan bezain laster, irriz karkailaka lehertu ginen. "Azkenean arte galeria bat zabaldu beharko dugu", amaitu zuen Dabidek.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.

Ohartzen naiz egin berri dudan generalizazioren arriskuaz, baina inpresio hori buruan nuela egin nuen atzo arratsaldean Peggy Guggenheim-en museorainoko bidea, Veneziako erakusketa eta arte-galeria nagusiak dauden Dorsoduro auzoan barrena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 79. orr.

Martxa honetan, arte galeriarik garrantzitsuenak Williamsburgera aldatuko dituzte denbora gutxian eta SoHo berri bat bihurtuko da East River ibaiaren bestaldeko gune hau ere, artista aberaskumeentzako leku bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 181. orr.

Linok maitasuna egiten zuen Eugerekin eta arte-galeriaren inguruko lan lausoren bat zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

23 arte galkor (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Arte galkorra denboraren poderioz, epe laburrean desagertuko den adierazpen artistikoa da. Ez da gordetzeko artea, nahitaez desagertu behar den errealitatea eta, gordetzen bada, bere unean izan zuen balioa galduko du.  ETC-entziklopedia   Arte galkor, Wikipedia

Olaizolak Urbasan egiten duena arte galkorra da. ETC-prentsa   Berria, 2011-06-01

24 arte garaikide

Horrez gain, euskal literatura atzerrian zabaltzeko ekitaldiak sustatzeko 87.150 euro jarriko ditu, eta 350.550 euro euskal arte garaikidea sustatzeko.  Berria - Kultura   2004-05-19

Eta hogei urterako eskuratutako beste 240 oliorekin, Balerdiri eskainiriko erakusketa jarri du arte garaikidearen aretoan.  Berria - Kultura   2004-12-12

Jendea hezteko eginarazi zituen errege Faraonek, eta gaur ere jendea hezteko dira arte garaikidearen mozkin eta eraikinik beldurgarrienak, eta, lehenaz gain, sineskortzeko, eskasteko eta gixaixotzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

Gure begien aurrean arte garaikidearen museoa agertu da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 265. orr.

Ihes nindoan eta Fatihak igurikatzen ninduen Beaubourg zentroko arte garaikideko erakustokian, harrigarrizko urdin bakarreko Kleinen margoaren aitzinean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.

Patri maitea, ARCO arte garaikideari eskainitako azokan ibilia naiz egun batzuetan Madrilen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 31. orr.

25 arte gotiko

Espresionistatzat hartzen ditu Matisse, Braque, fauvistak, Blaue Reiter, noski (Klee, Kandinsky, Franz Marc), die Brücke (Nolde, Schmidt-Rottluf), eta orobat futuristak, lehenengo kubismo-aldiko Picasso, eta, zerrenda biribiltzeko, arte beltza eta arte gotikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Arte gotikoaren turistari, Erdi Aroko kristal zoragarriak zergatik falta diren, behin eta berriro ematen zaizkio esplikazioak, horiek diferenteak baitira katedralez katedral, eta polita da -sinbolikoki- diferentziari eta jarraitasunari segitzea historian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 196. orr.

26 arte grafiko pl

ELA eta LAB sindikatuek deituta, Gipuzkoako arte grafikoetako enpresa gehienek ateak zituzten atzo.  Berria - Ekonomia   2004-05-26

Ez zen pintore profesionala izan, baina arte grafikoen tailerrean egin zuen lan bizitza guztian eta horrek artearen mundutik hurre mantendu zuen.  Berria - Kultura   2004-04-09

Arte grafikoetan ere, teknologia da nagusi.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Egailanen txostenak onartzen du, esaterako, badirela lanbidean lan eskaintza apala duten ikasketa batzuk: Arte grafikoak, Kimika, Osasuna, Ileapainketa eta Estetika, Irudigintza eta Soinugintza, edo Administrazioa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 33. orr.

27 arte higigarri (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Arte higigarri edo arte eramangarri, Historiaurreko artearen ikerketa esparruaren barnean, neurri mugatu eta erabilerrazeko, hau da, gizakiek garraiatzeko moduko objektu batean eginiko edozein artelani (zentzu zabalean) deritzo.  ETC-entziklopedia   Arte higigarri, Wikipedia

Arte paleolitikoa bi adierazpen mota nagusitan banatu ohi da, batetik haitzulo eta harpeetako paretetan egindakoa (horma-artea), eta bestetik, euskarri askean egindakoa, hezur batean, harri batean, tresna edo objektuetan (arte higigarria).  ETC-prentsa   Argia, 2002-07-07

Eta Paleolitoko arte higigarritik ekiten dio Usabiagak geure eremu geografikoan sortutako eskulturagintzaren historiari.  ETC-prentsa   Argia, 2005-07-17

Agertu diren zintzilikarioek -gehienak dekoratuak-, okrezko arkatzek, arte higigarriko pieza batzuek eta haitzuloko gune sakonenetako batean aurkitutako margolanek haitzuloak Goi Paleolitoan, haitzuloaren une gorenean, duela 15.500 urte inguru, izandako une garrantzitsuen berri ematen dute.  ETC-prentsa   Berria, 2014-06-19

Bestelako objektuak ere agertu dira indusketa lanetan, tartean, okrezko arkatzak eta arte higigarria, eta baita labar pintura arrastoak ere.  ETC-prentsa   Berria, 2017-05-23

Kontuan izan behar dugu 22.000 urte baino gehiago dituen arte paleolitikoaz ari garela, arte labarraren kasuan, eta 14.000 urte ingurukoaz arte higigarriarenean.  ETC-prentsa   Berria, 2018-07-26

Aldaketa ugari izan zen garai hartan, mundu sinbolikoaren garapena da azpimarragarriena -arte higigarria eta hormetakoa, ehorzketak...-. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2018-01-26

28 arte higikor (corpusean ez dago; ETCn 42 agerraldi)

Bultzagailuen zati batzuk, gai gogorrez (elur-orein adarrez edo mamut-boliz) egindakoak, era bikainean apaindurik daude eta historiaurreko arte higikorraren maisu-lanak dira.  ETC-entziklopedia   Bultzagailu, Wikipedia

El Horno kobazuloan (Ramales de la Victoria Ramales) agertutako arte higikor elementu baten azterketan parte hartu zuen.  ETC-entziklopedia   Diego Garate, Wikipedia

Ikuspegi kronologiko batetik, esan daiteke Kantauri aldeko arte higikorraren ugaritasun handia Goi-Paleolitoaren azken bost milurtekoan eta Mesolitiko alderako trantsizioan kokatzen dela, alegia, Madeleine III. alditik Azil aldera: K.a. 13.500etik 8.500era.  ETC-entziklopedia   Ekaingo xafla, Wikipedia

Langai mota orokorrari dagokionez ere bi alderdi bereiz daitezke: arte higigarri arte higikorra eta labar artea.  ETC-entziklopedia   Euskal Herriko artea Paleolitoan, Wikipedia

Arte higikorreko lanetan, mailarik aberatsenen artean Erdi Magdaleniar aldikoa nabarmentzen da, bai kopuruarengatik, bai adierazpenetan duten kalitatearengatik. ETC-entziklopedia   Izturi­tzeko al­txor higigarria, Wikipedia

29 arte islamdar (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arte islamdarra islam erlijioarekin oso lotuta zegoen. Mahomak VII. mendean Alaren gurtza hasi zuen eta, oso denbora gutxian, Iberiar penintsulatik Indiaraino zabaldu zen erlijioa. ETC-entziklopedia   Hispano-arabiar artea, Wikipedia

30 arte islamiar

Arte islamiarrari buruzko erakusketa zabaldu dute Louvren.  Berria - Kultura   2006-03-30

31 arte islamiko (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Islamdar artea edo arte islamikoa Islamaren kultura duten edo izan dutenen artea da, erlijio honen sorreratik gaur arte, batez ere Al-Andalus eta India arteko eskualdeetan garatu dena.  ETC-entziklopedia   Islamdar arte, Wikipedia

128 orrialde zeuzkan, eta ikonografia ugari: gehienbat, arte islamikoaren erreprodukzioak baiki, ez zidan denbora askorik kenduko.  ETC-literatura, saiakera   Sumisioa, Michel Houellebecq (Gerardo Markuleta), Meettok, 2015

Arte islamikoari hartu dizkion laukiak ditu bere margoen euskarri.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-26

Arte islamikoa, zentsura eta aurreiritzien gainetik, abiadura handian hazten eta indartzen ari den mugimendua dela uste du.  ETC-prentsa   Berria, 2005-03-13

Hiriaren aberastasun materialak arte islamikoaren gorakada eragin zuen, batik bat Alhambrako errege-jauregiko arkitekturari, patioei eta barrualdeei dagokienez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

32 arte klasiko

Bi mutur horien artean, bada ikuspen ukimenezko/optiko bat, historian zehar urrutiko eta hurbileko ikuspenak (Greziako arte klasikoak egiten duen bezala), biak ezkontzen dakien eskola sail bati dagokiona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Eta artean ere jarrera berdintsua izan zuen, arte klasikoaren eta modernoaren atal teorikoez gain, koloreak nahasten irakatsi baitzigun, baita buztina lantzen ere... edo hara edo hona eramaten gintuen: behin Arantzazura, asteburu batean, Oteizaren apostoluak bertatik bertara ikustera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 67. orr.

Bildumagile baten obrak dira, arte klasikoa eta berria, eta aretoak paisaian banaturik daude.  Berria - Kultura   2004-07-23

33 arte konkretu (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Arte mugimendu hori subjektibotasunean oinarritzen zen, hau da, aurretiko arte konkretuak defendatzen zuen arrazionalismoaren aurka -geometria eta konstruktibismoari oso lotua- esperimentaziorako askatasuna eta adierazgarritasuna goraipatuz.  ETC-prentsa   Berria, 2014-05-17

Hamarkada haren erdialdera, arte konkretua lantzen zuen taldearen konbentzio geometrikoengandik urrundu, eta material berri, teknika berriekin esperimentatzen hasi zen.  ETC-prentsa   Argia, 2015-03-08

Zirkoak egitura familiarra izan ohi zuen eta belaunaldi batetik bestera pasatzen ziren arte konkretuen sekretuak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Festak, genero-harremanak eta feminismoa, Askoren artean, UEU, 2016

Pomodororen lehenengo eskulturetan nabarmena da informalismorako joera, baina aurreragokoetan arte konkretuari eta futurismoari heldu zien, eta futurismoko artistatzat jo izan da.  ETC-entziklopedia   Arnaldo Pomodoro, Wikipedia

Arte konkretuak ere eragin handia izan zuen, margolana era arrazionalean planifikatzea bultzatzen baitu.  ETC-entziklopedia   Arte abstraktu, Wikipedia

1948an, Gillo Dorfles, Gianni Monnet, Galliano Mazzon eta Atanasio Soldati-rekin batera, Arte Konkretuaren Mugimendua sortu zuen, arte abstraktua alde batera utzi gabe. ETC-entziklopedia   Bruno Munari, Wikipedia

34 arte-kontserbatzaile iz museo bateko artelanak zaintzen dituen pertsona.

William Shank arte kontserbatzaileak.  Berria - Kultura   2004-09-11

Guggenheim museoko arte kontserbatzaile Margit Rowell aritu da komisario lanean.  Berria - Kultura   2004-10-02

Bilboko museoko arte kontserbatzaileek eginiko ikerketa lanari esker jakin zuten, urte batzuen ondoren, Sarnellik egina zela.  Berria - Kultura   2004-12-28

35 arte kontzeptual

Arte kontzeptualaren aitzindari Lawrence Weinerren (Bronx, New York, 1942) Azken finean eskultura azter daiteke ibilbidean aurrera, Alexander von Humbot zientzialariaren lanen gainean eginiko gogoeta.  Berria - Kultura   2004-06-22

Keinuen indarraren neoespresionismoaren garaia zen, eta minimalismoarena, arte kontzeptualarena; Gandiaren pintura, aldiz, oso bestelakoa zen: leuna, gozoa, goria, dotorea, fina...  Berria - Kultura   2004-01-22

36 arte kritika

Itzulpenak, hitzaldiak, artikuluak, irakurle txostenak, arte kritikak eta beste batzuk idatzi zituen.  Berria - Kultura   2004-04-07

37 arte kritikari

Prinsgton Unibertsitateko arte kritikari Sam Hunterrek idatzi du inoiz egindako instalaziorik konplexuena dela hau.  Berria - Kultura   2004-08-11

Wilhelm Worringer arte-kritikari, historialari, eta Abstraction et Einfühlung (ikus 2. kapitulua, III.2.2) liburuaren egileak sortu zuen -hala uste da behintzat- 1991n "espresionismo" hitza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.

Haiek arteaz eta artearen eta bizitzaren arteko loturez idatzitakoek eragin handia izan zuten gerora Wilderen pentsamenduan eta obran, arte-kritikari gisa idatzi zituen saiakeretan batez ere.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

38 arte lan (ETCn 482 agerraldi; orobat artelan ETCn 12.344 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian artelan agertzen da) iz artista batek onduriko lana. ik artelan.

Hura ez zen inolaz akatsa; aitzitik, perfekzio modu bat zen, arte-lana.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

Suerte pixka batekin bihar arte lanik ez.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.

Pariseko pare bat galeriatarako egiten zuela lan esan zidan, han pasatzen zuela urteko parterik handiena, eta Londresetik arte lanak inportatzen zituela, Madrilen saltzeko batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Bazarete pistoladun sare baten eta arte-lanen biltoki dirdaitsu baten bidez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.

Duomoa eta edozein turistak ikusten dituen gainerako monumentu eta arte lanak ikusi genituen geuk ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 60. orr.

Erreplika, iz. Arte lan baten aldakia, jatorrizkoa egin zuen artistaren esku berak egina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 103. orr.

Herriaren maiteminez leheregin arte lanari lotua, buruzagiek arduradun gisa igorria Frantziako lau haizetara, haizatua erranen dut nik, buruan ideia hori baitut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 124. orr.

Halere, ez dut kexatzeko arrazoirik, maiatzera arte lanez lepo ibiliko naiz, Bartzelonako Lliure eta Liceu antzokiekin beste obra bat egingo dudalako.  Berria - Kultura   2004-01-29

Mendia ardatz hartuta, arte lanak egin dituzten margolari eta eskultoreen lanekin osatu dute aurton IbilArte, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Komunikazioa arte-lan bat da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 13. orr.

Baita beste hainbat alferrikako lanek ere, Lázló-k egindako arte-lan guztiek eta artisau-lan gehientsuenek, esaterako (margolari eta eskulturagile izan zen garai batean, bere espirituaren onerako eta poltsikoaren kalterako).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Lehertu arte lan egin beharko duzue orain, zirgatzaileok!, lanari ekin beharko diozue denok batera, lehen paseatu eta jostatu zareten bezalaxe, eta izerdia isuri sokatik tiraka, Rus bera bezain amaigabeko kanta baten erritmoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Berriketan ari ginen ea auzoan arte-lanak erosteko dendarik baden edo ez, baina gero bitxigintzaren gaira aldatu gara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Seiak arte lana neukan dendan, lan gogor eta nekosoa, baina ondo hartzen nuen, jardun beharrak neure egoera ez hain mingarria sentiarazten baitzidan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.

Arratsalde batean, bi urte geroago, aita berandu arte lanean ari zen batean, bazkaria eta te izoztua eraman nizkion, eta Syd Glover zerrategiko arduradunarekin hizketan topatu nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 106. orr.

39 arte liberal

Errealitate materialetatik espiritualetara, sentigarritik materiagabekora jauzi egiteko, arte liberaletara jotzen du, gramatikara zehazki, eta hemen zeinuen arazoan jartzen du arreta berezia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.

Hau lortzeko, eguneroko bizitzaren iritziak eragindako zauriak bakardadean kauterizatu behar ditugu edota arte liberaletako medikuntzaz sendatu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Hortxe daude, lekua ez den urruneko barnetegi modukoan arte liberaletan ikasitakoak eta oraindik ahaztugabeak; ez haien irudipenak, haiek beraiek baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.

40 arte martzial misto (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Kirol hau, boxeoa eta borrokaren arteko konbinaketa bat zen, neurri bateraino, gaur egungo arte martzial mistoetan pentsarazten duena.  ETC-entziklopedia   Pankration, Wikipedia

Ostean Arte Martzial Mistoetan lehiatzeari ekin zion. King of the Cage promozioan eginiko bere Arte Martzial Mistoetako debutean irabazi egin zuen eta ostean Strikeforce promoziora pasa zen. ETC-entziklopedia   Ronda Rousey, Wikipedia

41 arte megalitiko

Aurkikuntza Hilharriak taldeko kideek egin zutenean, 2003ko urrian, berehala berria zabaldu zen adituen artean, eta Alcala de Henareseko katedratikoek arte megalitikoan benetako adituakbertan aztertu zuten duela bi aste.  Berria - Kultura   2004-02-13

42 arte minoiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arte minoikoan agertzen den haurra bezalakoxea da agian, Jainko Amak eutsia gurtu dezaten.  ETC-literatura, saiakera   Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000

Grezian mendebaldeko artea bideratu duen lehendabiziko arte-manifestazioak. Hasiera batean arte minoikoa eta arte mizenikoa eman ziren. ETC-entziklopedia   Artearen historia, Wikipedia

43 arte moderno

Arantzazuko Basilikaren eraikuntza mugarri moduan jarri da Euskal Herriko arte modernoaren hasierarako.  Berria - Kultura   2006-03-26

Oteizak, berriz, arte modernoak bizi zuen bidegurutzeak izututa eta tribuko oihartzunak galduta, cromlecheko hutsunean aurkitu eta eraiki zuen sosegua, eta cromlechean bildu nahi izan gintuen guztiok.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.

Begira ezak, manifestu osoa duk hori: errealismoa, naturalismoa duk, deiok nahi duan bezala, arte modernoa duk arte zaharraren parean hazi dena...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.

Margolaneko dantzarien formak Hermitagekoak ziren, baina Stephenek beste bertsio bateko koloreak eman zizkion (New Yorkeko Arte Modernoaren Museokoak).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Hhainbesteraino, non haien leku beretan aurkezten baita gaur egun, arte modernoko museoetan batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 253. orr.

Herriaren Arte eta Tradizioena; Itsasketarena; Frantses Monumentuena; eta azken biak, ni beti barruan sartuta edukitzen nindutenak: Gizakiaren Museoa eta Arte Modernoaren Museoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Behin berriro ulertzen dut arte modernoak irriaren baltsamua eskatzen duela, scherzoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.

44 arte mozarabiar (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Bi arte mozarabiar bereiz daitezke, alde batetik musulmanak Iberiar penintsulan zeuden bitartean eta hauek konkistatutako lurraldeetan eman zena, hau da, beraiekin batera bizi izan ziren kristauek egindakoa. ETC-entziklopedia   Mozarabiar artea, Wikipedia

45 arte mudejar (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Maila ekonomiko altua dutenek etxe ikaragarriak egiten dituzte hirian bertan, arte mudejarraren ezaugarriak agerian utziz.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-29

Horiez gainera aipatzekoak dira arte mudejarra Espainian (Errekonkistaren ondoren) eta Siziliako printze normandiarren artea, berez islamiar artea izan gabe ere, arte horren eragina oinarrizkoa duena.  ETC-entziklopedia   Islamdar arte, Wikipedia

Platereskoa, arte mudejarra eta gotiko flamigeroaren arteko elkarketa da. ETC-entziklopedia   Plateresko, Wikipedia

46 arte plastiko pl

Zentzu zabalenean kulturaren bertz handi bat bezala ekarria den gune horretan, arte plastikoak, musika, soinua, zizelkadurak, bideoa, argazkilaritza, dantza eta ipuinak, oro bildurik eskainiak izanen dira heldu den maiatzean.  Herria   2002-11-14

Iruñea astebetez, eta abangoardiako joerek diktaduraren arrasto beltza gainditzeko bidea hartu zuten.  Berria - Kultura   2004-10-27

Hala, arte plastikoetarako, literaturarako edota musikarako zuen interesaren gainean berba egingo dute, eta XX. mendeko filosofian izan zuen eragina ere aztertuko dute.  Berria - Harian   2005-02-11

Atzo bertan, esaterako, haurrentzako arte plastikoen tailerra, pilotak egiteko tailerra, ehun akrobatikoen tailerra, hiri-baratzeen gaineko hitzaldia eta Pier Pasolo Pasoliniri eskainitako zikloaren barnean Salo, o los 120 dias de Sodoma filmaren emanaldia izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Baliteke film batzuetan halaxe kalkulatu izana ere, "zinema esperimentala" (gaizki) deitu izan den horren barruan batez ere, instituzio zinematografiko guztietatik horixe baita berariaz "arte plastikoetara" gehien hurbiltzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 253. orr.

Gai horiek, izan ere, nekezago dute adierazpidea arte plastikoetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.

Horra zergatik deitzen diogun literatura: arte plastikoetan eta zineman bezalaxe, kontatzen dena norberaren baitan berregitea da narrazio literarioaren funtzioetako bat, distantziak banatzen dituen sortzailea eta irakurlea esperientziaren bidez lotzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 121. orr.

Arte plastikoen arloan ere asko ikasi zuen, katalogoak begiratuz batez ere: Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Remigio Mendiburu, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Jose Luis Zumeta, Bixente Ameztoi, Koldobika Jauregi...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.

Pompidou zentroa hankaz gora botaz gero, umezurtz lagako litzateke Frantziako kulturgintzaren muin benetakoa, bere baitan sortzen, lantzen eta mugitzen baita frantziarren musika, zinea, dantza, arte plastikoa, antzerkia eta diziplina oro.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 149. orr.

47 arte postmoderno (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Arte postmodernoa itzuli egiten da substratu material tradizionalera, arte-objektuaren obrara, "Artearen aldeko artera", iraultzarik, hausturarik egiteko asmorik gabe.  ETC-entziklopedia   Estetika, Wikipedia

Hala, zera esan ganezake, bere irudikapen prozesuekiko erreflexiboa den arte postmoderno hau, osotasun irudikapen ezintasun baten aurrean aurkitzen dela.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2017

Abangoardia historikoek defendatutako aurrerapen, berrikuntza eta utopia politikoaren aurrean, arte postmodernoak kultura popularraren, eklektizismoaren eta dekonstrukzioaren aldeko apustua egin du, iraganeko forma eta estiloak nahasiz, errepikapenean nola berrinterpretazioan interes berezia jarriz.  ETC-prentsa   Berria, 2009-04-04

Edozein mugaren gainetik dagoen arte postmoderno horren adibidetzat jarri zuen Aiestaranek Manu Chao.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-10-27

Kultura eta arte postmodernoak oso bere egin duen kontua da: lehenago sortutakotik zerbait berria eskaintzearena, kopiarena, asimilazioarena, birziklatzearena... baina XIX. mendean dagoeneko entzun eta irakurtzen ziren halako kontuak.  ETC-prentsa   Berria, 2012-03-01

Kopiaren erabilera arte postmodernoaren oinarrietako bat da, eta, Parmaren ustez, kopiaren debekuak kolokan jarriko lituzke arte mugimendu garaikide asko, arte kreazionista kasu.  ETC-prentsa   Berria, 2012-03-21

Irudiaren labirintoak erakusketak arte postmodernoak oso bere egina duen asimilazioaren, kopiaren edo birziklatzearen inguruan egiten du gogoeta. ETC-prentsa   Berria, 2012-04-15

48 arte prerromaniko (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Arte prerromanikoa edo aurrerromanikoa Europako Goi Erdi Aroko artearen garai bat izan zen, Erromatar Inperioaren erorialditik (K.o. 476) arkitektura erromanikoa hasi zen arte (1000. urtearen inguruan) iraun zuena. ETC-entziklopedia   Arte prerromanikoa, Wikipedia

49 arte urbano (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

1970 eta 80ko hamarkadetan, ordea, arte urbanoa edo arte hiritarra loratu zen eta, ordutik, kutsu politikoa alde batera utzi eta funtzio dekoratibo, sozial eta komertzialagoetara daude bideratuta muralak.  ETC-entziklopedia   Horma irudi, Wikipedia

Arte urbanoa metroan, parkeetan edota etxe azpietan ikus daiteke.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-26

Arte urbanoak hiri bati mugimendu asko eta aberastasuna ematen diola pentsatzen du Juaristik.  ETC-prentsa   Berria, 2018-10-20

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hip-hoparen kulturak eta arte urbanoak hartuko dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegia, Udalaren eta Break On Stage jaialdiaren arteko elkarlanari esker.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-03-07

Berlin, Londres eta Brusela jotzen dira nazioarteko arte urbanoaren meka handitzat. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-12-09

50 arte zelta (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Era berean, ukaezina da maiztasun altuenak zelten eremuetan ikusten direla beti, batez ere gaur egun arte edo duela gutxi arte zeltak izan diren eremuetan. ETC-entziklopedia   Ilegorri, Wikipedia

51 arte zinetiko (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Arte Zinetikoa higidura mugimendua artelanaren elementu plastiko nagusitzat erabiltzen zuen joera da.  ETC-entziklopedia   Arte zinetikoa, Wikipedia

Artifizioak balioko duen ez dakit, baina arte zinetikoa dirudi.  ETC-literatura, saiakera   Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009

Abstrakzio geometrikoak, op arteak eta arte zinetikoak euren ibilbidea egin zuten 50eko eta 60ko hamarkadatan.  ETC-prentsa   Argia, 2002-06-09

Iragan astean hil zen Parisen Jesus Rafael Soto artista, arte zinetikoaren aita.  ETC-prentsa   Berria, 2005-01-26

Musika elektronikoaren eta arte zinetikoaren ildoan mugitzen da Leeren proposamena, baina, etiketa hotsandikoetatik harago, soinu eta argidun eskala monumentaleko instalazio gisa defini daiteke. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-05

52 arte zuzendari

Geroago, arte-zuzendari eta iragarki-diseinatzaile aritu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Kontua da, Russell Spencer arte zuzendariak bilera eskatu zidala agur-naziaren sorrerari buruzko gag bat bururatu zitzaiola-eta.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.

Goenagaren filma nahiko errealista izanik dekoratu artifizial gutxi erabiltzea hobetsi zuen Arretxe arte zuzendariak.  Berria - Kultura   2006-01-27

Mugatxoan-en arte zuzendari Blanca Calvok azaldu duenez, egitasmoak sormen prozesuari ematen dio garrantzia, ez azken emaitzari.  Berria - Kultura   2004-06-26

53 artilezko arte (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Artilezko artea kaleko artearen aldagaietako bat da, zenbait izenekin ezaguna egin dena, besteak beste, yarn bombing (artilezko bonbardaketa), crochet guerrilla, kakorratz gerrilla, urban knitting (hirian trikotatu) edo graffiti ekologikoa. ETC-entziklopedia   Artilezko arte, Wikipedia

54 bideo arte

Bideogintzaren, bideo artearen edo oro har ikus-entzunezkoen alorrean rara avis bat da Sao Pauloko (Brasil) sortzaile hau.  Berria - Kultura   2006-03-10

Bideo-arteak ez du arazo larririk izan instituzionalki zinema komertzialetik bereizteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria... Urteak aurrera joan ahala, Harryk eta bere anaia mamuek garai hartako joera eta gustu guztietako lanak jarri zituzten erakusgai.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

55 bizantziar arte (corpusean ez dago; ETCn 39 agerraldi)

Bizantziar artea, Bizantziar Inperioan garatu zen artea, eta era zabalago batean, inperio honen oinordekoena.  ETC-entziklopedia   Bizantziar artea, Wikipedia

Haitzetan zulatutako eliza kristauen barruan bizantziar arteak utzi dizkigun margo ederrak daude.  ETC-prentsa   Berria, 2007-01-13

Bizantziar artearen obrarik gorenetakoa da Santa Sofia eliza. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-06

56 dekorazio arte (corpusean ez dago; ETCn 47 agerraldi)

Art Déco (frantseseko "arts décoratifs"-en laburdura; hots, "dekorazio-arteak") diseinuaren historiako nazioarteko mugimendu bat da, gutxi gorabehera 1920tik 1940ra arte iraun zuena eta askotariko esparruak landu zituena, hala nola arkitektura, etxe-barruen diseinua, industria-diseinua, moda, margolaritza, arte grafikoak eta filmak.  ETC-entziklopedia   Art Déco, Wikipedia

Orduan Arantzazuko Ama Birjina zilarrezko ganbarin rokoko batean esibitzen zen, pitxi eta zilarrezko koroez koroatua eta distirazko mantu dotorez estalia, bera zen baino tamaina handiago faltsua ematen ziotenak, ispilu eta dekorazio artean.  ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

Ezagun batzuei esker, DPIn sartu nintzen, dekorazio-arteen eta arte aplikatuen eskola batean.  ETC-literatura, saiakera   Maleta, Sergei Dovlatov (Amaia Apalauza Ollo), Erein/Igela, 2015

Dekorazio artearen maisu-lan guztizko hartan, ordura arte otartekoak eta garagardoak, txokolate vienarrak eta kremazko pasteltxoak eska zitezkeela pentsatzea norberaren eguneroko bizitza edertasunez inguraturik bizi zitekeela, eta hura guztia kolpe bakar batez desagertuko zela, Europako hiriburuaren bihotzean bertan...!  ETC-literatura, saiakera   Sumisioa, Michel Houellebecq (Gerardo Markuleta), Meettok, 2015

Parisko dekorazio-arteetako ikastetxean jardun ostean, aitarekin lan egin zuen margolari Ipar Euskal Herriko eliza aunitzetan dekoratzaile lanetan, baita Bearnekoetan ere.  ETC-literatura, saiakera   Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016

Xarmaren, magiaren eta glamourraren esanahiak aldatu ziren gisan, komunen gaitasun diskurtsiboa ere modara, dekorazio-arteetara eta Hollywood-era mugatu zen.  ETC-literatura, saiakera   Mundua berriz liluratuz, Silvia Federici (Amaia Astobiza), Katakrak, 2019

Bartzelonako Dekorazio-Arteen museotik igaro ostean, Van der Roheri eskainitako erakusketa Bilbora iritsi da.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-08-10

Dekorazio-artearen barruan sartzen dute.  ETC-prentsa   Argia, 2007-01-21

Artelanen kontserbazioaren esparruan hiru sail berri sortu dituzte: antzinako artea eta dekorazio arteari dagokiona; arte moderno eta paper gaineko artearena; eta arte garaikidea eta ikus-entzunezkoena.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-12-21

Urte batzuetan han gorde zituzten eskulturak eta dekorazio arteko objektuak.  ETC-prentsa   Berria, 2007-07-01

Ordena eta apaingarri klasikoen erabilera aske eta eskultorikoa, espazioen kontrajartze eta gainjartze dinamikoa, eta arkitekturako, eskulturako, pinturako eta dekorazio-arteetako efektu konbinatu dramatikoak dira haren ezaugarri nagusiak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Elkarte horren ibilbidea 2003. urtean eten zen, baina bide horretan hainbat esparru jorratu zituen, geroko jarduna ere baldintzatu zutenak: ilustrazioak, dekorazio-arteak, eta irakaskuntza. ETC-zientzia, zuzenbidea   Egungo euskal komikiaren historia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

57 ikusizko arte

g ETBn oso oihartzun txikia dute gaztelaniazko zein euskarazko ikusizko arteen zein arte plastikoen edukiek, literaturakoek edo musika kritikakoek.  Berria - Kultura   2004-10-29

58 kaleko arte

Bocos jaialdian azalduko dutenaren gainean aritu da; "70eko hamarkadan hasi zen Kaleko artea da grafitia eta honen eboluzioa erakutsi nahi dugu».  Berria - Kultura   2004-09-03

Sarrerako stickerren bidez Kim Hiorthoy-k egindako horma panela eta lurrean ikusleak hartzeko dauden posterrak (jadanik ezin dira hartu irailera arte ez iristearen beldurrez) kaleko artearen desaktibazioa eta debaldeko artearen inguruko hausnarketa egiten du.  Berria - Kultura   2004-07-09

59 karolingiar arte (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Karolingiar artea Europako arte estilo aurre-erromanikoa izan zen. VIII. eta IX. mendeetako Karolingiar Pizkundean garatu zen, karolingiar leinukoek mendebaldeko Europan agindu zuten garaian. ETC-entziklopedia   Karolingiar arte, Wikipedia

60 karrika arte (orobat karikarte) kaleartea.

Ibai ondoko bidetik Lainez karrika artera iritsi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 111. orr.

Bortz minuturen buruan, berriz ere karrikartean izanen ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

61 labar arte

Labar artetik itsasertzeraino jaitsi ginen, ilgora formako hondartza txiki batera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

62 mozarabiar arte (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Mozarabiar artea kristau mozarabiarren artea da, nahiz eta honen inguruan iritzi ezberdinak topatuko diren. Ikerlari batzuek mozarabiar artea Iberiar penintsulan musulmanak zeuden bitartean emandako artea dela diote. ETC-entziklopedia   Mozarabiar artea, Wikipedia

63 op arte efektu bisualean oinarritzen den arte estiloa.

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

64 otondar arte (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Otondar artea Europa erdialde eta hegoaldean 1000. urtearen inguruan izandako Otondar pizkundearen garaian garatutako artea da. ETC-entziklopedia   Otondar artea, Wikipedia

65 performance arte (corpusean ez dago; ETCn 44 agerraldi)

Performance artea, "perfomance" edo ekintza artistikoa normalean probokatzeko asmoz sortutako espektakulu edo ekintza da.  ETC-entziklopedia   Performance arte, Wikipedia

Hirugarren estrategia da performance artea, non artistaren izatea urtzen baita desagertzen den ekintzan.  ETC-literatura, saiakera   Izuaren osteko gogoeta, Susan Buck-Morss (Pello Agirre Sarasola), Katakrak, 2019

Performance artearen sorreran eta garapenean emakume artistek izandako rola arakatzen du.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-07

Marina Abramovic performance artearen aitzindaria eta erreferentzia nagusia da, eta The Artist is Present (2012) dokumentala aurkeztu du MoMa museoak eskaini dion atzera begirakoaren harira.  ETC-prentsa   Berria, 2012-12-19

PIPAF performance artearen nazioarteko jaialdia antolatu dute, eta hilaren 21era arte hainbat emankizun, hitzaldi eta tailer izanen dira.  ETC-prentsa   Berria, 2013-11-07

Asier Zabaletak bideoarekin lan egiten du; Idoia Zabaleta performance artetik gertu dago; Matxalen Bilbaok dantza puruaren poetikatik hitz egiten du; Natxo Monterok fisikotasuna lantzen du... ETC-prentsa   Berria, 2014-02-06

66 pop arte

Pop artea kalean zegoenari emaniko erantzuna izan zen, eta, horretarako, kalean zeuden gauzak baliatu zituen.  Berria - Kultura   2004-05-11

Pop artearen eragin nabaria dute artelanek, eta koloretsuak dira, zur kolorekoak batzuk.  Berria - Kultura   2004-02-17

Espresionismoak eta Pop arteak azaleratu zituen balioak aspalditik zeuden Dalirengan.  Berria - Kultura   2004-05-11

67 zazpigarren arte

Ezaguna da Ricciotto Canudo-ren formula: bere L'Usine aux images (1927) liburuan esaten du zinema arte bat dela, edo izan daitekeela gutxienez, eta, areago, arte tradizionalen ondoren datorrenez (sei arte ziren, Canudoren iritzian), zazpigarren artea dela zinema.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.

Gertu da zazpigarren arteari Donostian egiten dioten omenaldia.  Berria - Kultura   2004-09-04

Horrela sartu zuen lehen oina, hain zuzen, zazpigarren artearen munduan, kritikari gisa, Les Cahiers du Cinéma aldizkarian.  Berria - Kultura   2004-12-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus