Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artelan 1 (ETCn 12.344 agerraldi; orobat arte-lan ETCn 482 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian artelan agertzen da) iz artista batek onduriko lana.

Artelan bat -edo giza espirituaren edozein sorkari- organikoa dela esan ahal izateko, obra horren osagaien arteko erlazioak osagaiak berak bezain garrantzitsua behar du izan: organismo natural baten "antzekoa" behar du izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Imitazioaren teoria soilik artelanaren propietate objektiboez arduratzen zen; hau da, objektua zeukan hausnarketaren helburutzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.

Artea garatu izan den ia gizarte guztietan arteak balio berezi bat, artelanari normala ez den izaera bat, ospe berezi bat, aura bat duela egiaztatzea baizik ez da, funtsean, hemen egiten duguna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Arteak, oro har, ez du zentzurik bat artelanen aura-balioa onartzeko prest ez badago; aura hori nolakoa den, ordea, eta zein artelani aitortuko zaion aura hori izatea, hori aldatuz joan da artea arte denetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 280. orr.

Eszenografoaren lanbidea aski berandu azaldu zen antzerkian; gaur egun sorkuntza-lan, artelan bezala ikusten da, eta egilearen edo antzezleen lanarekin parekatzen da batzuetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

2

Baliteke klasizismo garai bat "hobea" iruditzea, artelan beteagoak, iraunkorragoak produzitzen dituela iruditzea: hori, ordea, gure ikuspegitik begiratuta baizik ez da egia, baina gure ikuspegia irudipenezkoa baizik ez da; aldi guztietan sortzen dira artelan burutuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus