Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izen bat gogoan atxikitzen badute Baigorriarrek, da, gisa berezi batez eliza hau artatu duenarena, Léon Kurutxarrirena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.
Basoilar hori ez zela, artatu zuen marexalaren arabera, edozein ihizi bezalakoa, zeren eta bere arrazakoen kantuaz bestalde baitzuen, ba, iduriz, gizonaren mintzoa... beraz gizonaren gogoa! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.
Neure gorputzari eragiteko, oso nekez hazten ez diren landare batzuk etxeko atzealdean artatzea hartu dut lan fisiko bakartzat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 219. orr.
Hark ez balu artatu, hilen zen, edo haur behartsuen egoitza batean aurkituko zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.
-Mañot, arta ezak zaldia -manatu zion etxe-mutilari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.
Hilotza Kasr Al-Aini ospitalera eraman dute, eta baita urdanga ere, bertan arta dezaten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.
Inguratzen gaituen guztiak gutaz bakarrik ardura daitezela, gutaz bakarrik pentsa dezatela, gu bakarrik arta gaitzatela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 274. orr.
Arta nezala, Aitak bezala, Aitzur eta jorra / Laguntzat hor nuela sotoko oporra. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.
Zein medikuk artatu zaitu, laztana? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.
Aurreko bi egunetan, bera aritu zen konorterik gabea artatzeko erizain-lan esker txarreko eta nekosoetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.
Ospitalekoek baimena eman zioten orduko, haraxe eraman zuen Raymond, zaindu eta artatu ahal izateko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.
Gaitz horiek artatzen ahalko dira Iruñea, Lizarra (Estella) eta Tutera (Tudela) hirietako ospitaletan. Herria 2001-06-21
Ezintasuna irakurtzen zuen amaren begitartean, gaztigu dorpe; minbiziak zurgatu senarra eta erokeriak desorekatu semea biak artatzen zituen, olde bakarraz, sekula auhen edo zinkurinik entzunarazi gabe. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.
Famatuak ziren hamargarren eta hamaikagarren mendeko eritasun izigarria, "San Antonen sua", izurria naski, edo legena, artatzen zuten fraileak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.
Biltzen dituzte, hazten eta artatzen jende xahar, jende ezindu, jende herrebes guziak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 218. orr.
Besterik da artalde baten artatzea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.
Gauez eramaten dituzte kolpatuak artatzera, gauez hornitzen dira janariz nahiz bertze zernahiz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 29. orr.
Batzuek uste ere dute oraino jendea hobeki artatzen ahal litakeela arta horientzat gutiago xahutuz bainan horren erraitea da erretxenik hain segur. Herria 2002-07-25
1916an kolpatua izan nintzen, gas paralisatzaileak irentsi nituela ederki artatu eta sendarazi ninduen, bestela ez nintzen hemen zuen aitzinean izango. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.
Hartutako diruarekin -azeriak nahi edo ez nahi- urdetxo bat eramango zuen etxera, eta ongi artatu ondoren honen salmentak eman diruarekin behi baten jabe egingo zen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 73. orr.
Denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku-zarta amultsuak banatzen, animo eroriak altxatzen, idazle desmotibatuak adoretzen, idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.
Bazkalondoan, emakumeek joan nahi izan zuten nik hain debozio handiz artatu nituen dohakabe haiek ikustera; ni eraman ninduten lagun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.
Ardi lanen ondotik, behiak deitzi nituen eta behar bezala artatu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.
Kontu handiz arta ezan, nik heure aurretik egin bezala. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.
Lehengo urtean eztiki artatu ninduten han, bi hilabetez, nire eriondoan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.
Aita Mathieu ongi arta ezazu eta zutaz ere arta har ezazu! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.
Egin zen ber denboran filosofo eta mediku, Baezara itzuli, gorputzak eta gogoak zintzoki artatzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.
Hark pasatzen zituen egunak bere mahastiaren inork baino hobeki artatzeko! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.
Eta baratzea artoski artatzen zuen, arratsalde osoak han iraganez, hau landa, hura jorra, hemen zurkaitzak ezar, hantxe tomateak esteka. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.
Graxi zen bakarra, seme bat bezala artatzen zuena, etxea garbitzen zion, zuriketa egiten, harentzat janaria preparatzen eta biztanleriaren gogo-bihotzen berri ematen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.
Urtean, 40.000 eri baino gehiago artatzen da hor, orotara 120.000 presuna ibiltzen direla horgo mediku-kontsultetan, gainerateko bisitari guziak bertzalde. Herria 2004-01-15
Astean zehar zutaz artatzen ginen, gure bizien zerumuga zinen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 232. orr.
artatu behar da (4); artatu behar izan (25); artatu dituzte (7); artatu du (5); artatu dute (5); artatu ondoan (3); artatu ondoren (4); artatu zituen (3); artatu zuen (8); batek artatu (4); bertan artatu zuten (3); bezala artatu (3); ere artatu (3); erietxean artatu (7); etxean artatu (5); gehiago artatu zituzten (3); han artatu (3); haur artatu behar (3); jendea artatu (3); lagun artatu zituzten (7); medikuek artatu (4); ongi artatu duen (3); ospitalean artatu behar (5); ospitalean artatu zuten (4); pertsona artatu zituzten (6); sendagileek artatu (3); zaindu eta artatu (3); zauritu artatu zituzten (4)
artatua izan da (9); artatua izateko (4); bezala artatua (4); ongi artatua (5)
artatuak izan (5)
osasun artatze (7)
osasun artatzea (7)
biktimak artatzeko (5); direnak artatzeko (3); emakumeak artatzeko (12); erien artatzeko (4); gaixoak artatzeko (3); zaurituak artatzeko (3)
artatzen ari ziren (3); artatzen da (4); artatzen ditu (5); artatzen dituen (5); artatzen ditugu (3); artatzen dituzte (9); artatzen dituztela (3); artatzen dituzten (4); artatzen duten (3); artatzen ez (4); artatzen zituen (3); artatzen zuela (3); artatzen zuen (3); bezala artatzen (4); eriak artatzen (3); gehiago artatzen (5); hobeki artatzen (3)
artatzera joan (4)
artatzerik gabe (3)