Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atenditu, atenditzen (ETCn 584 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian kasu egin, arreta eman eta artatu agertzen dira) du ad erantzun, aintzat hartu. ik artatu.

Gu oraindik etxetik atera gabeak izatea, CGT konpainiatik deitu zutenean, ordubete lehenagoko deia ere haiena izango zen seguru asko, baina nik artean ezin atenditu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

Alabaina, une honetatik beretik, etorkizunean zer egingo duen oraindik erabaki ez duenean, atenditu ez duen eskrupulo baten deserosotasuna sentitzen du, falta baino lehenagokoa den kontzientzia-alatze bat, arantza bat gogoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 356. orr.

Berak atenditu ninduen ingresatu ninduten gauean ere.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 117. orr.

Eskerrak ez zituen andreak ere atenditu behar.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 260. orr.

Ume horiek egunean 15 bezero atenditu behar izaten dituzte jatekoaren truke.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Ondoko botikan, jabeak ahal zuen moduan atenditzen zituen bezeroak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Barrenera egin, mostradorean mutil potolo bat monoz jantzitako tipo bat atenditzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.

Udal langileak atenditzera joan zen tabernaria, nahiz eta Mikeli begirik kendu ez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.

Chava Vergara Vengoecheak bazkari bat emango du bere apartamentuan Manuel Vergara Franco eta Maria Alexandra de Vergara atenditzeko, zeinak Bogotatik etorri diren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus