Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arta1 1 iz arreta, ardura.

Arropa eraman dut, lisatzen bukatzeko, arta horrek erakusten zuen aukera profitatu zuela ordua iritsi baino lehen irteteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 114. orr.

Aitatxik ere, bere aldetik, gero eta arta gehiago eskatzen zigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Hemen Straussen ohartxo historiko bat izan liteke arta pixka baten merezigarria guretzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.

Eta mahatsondoek arta anitz galdatzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.

2 (izenondoekin)

Unibertsitateak arta berezia behar du hurrengo urteetan, eta, horregatik, erakunde honen aldeko apustu garbi bat egin beharko luke gizarteak. Beste zer eginik ez zegoen, bet-betan beste sorta bat eskatzea baino, bidenabar arren gomendatuz W.ri arta bereziz egiazta zezan erretxinak ke-margo harekin zuen portaera. Horiek ere, ezinbestekoak, gizartea bera ahalbideratzen duten betebehar eta arta berezien ondorioak baitira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Erabilgarritasun handia, hala batetik bestera eramateko nola beso arterako; arta berezirik eskatzen ez duen tresna izatea; ikasteko eta jotzeko ere erraz samarra eta konpletoa nolabait, melodia eta laguntza batera jotzeko aukera ematen duenez.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.

Nola sartu zen bagoian eta nola prestatu zen bidaia egiteko, zer aztoramen txikia sortu zuen bere inguruan, eta zer arta handia hartu zuen inor ez gogaitzeko eta bazterrak ez nahasteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Hala beraz, zure ustean niretzat higuingarriak ziratekeen ele guztiak arta handiz kenarazi dizkizun zure adeitasunari oharturik, [...].     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.

Ilea, mototsik gabea jadanik, idor zekarren hala ere, txanoa buruan edo arta handiz dutxatua zen seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Eramaten ditugu beraz arta intentsiboko sailera, eta hantxe jarraitzen dute biek bi astez, ahaleginean, gero eta hobeto denean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.

Nire arta erneei esker, interesatzen zitzaidan guztia jakin dut: atzoko gauaz, atzoko gau zoriontsuaz geroztik, neure giroa berraurkitu dut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 141. orr.

Baina senitartekoak bagina bezala bizi ginen elkarren arta maitakorrean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 139. orr.

Ez irri egin, adiskide, oroitzapen honetaz hain arta gozoan egiten badut kontu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

Zeren eta, anitz urtez, Nafarroako Errege-orde gisa, zaindu baikaituzu, gure garaiko beste nehork ez bezalako atxikimendu, zuhurtzia, gizontasun eta arta zintzoarekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

Adiskiderik amoltsuenaren arta kontsolagarriei zor diot; eta nire galde bakarra da utz diezaiozun adiskide horri zure adiskide ere izaten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 198. orr.

Deabruaren eta haren zerbitzarien arta jarraikiek haien indarra hedatuko dutela eta Erregea bera edo behaztoparazi edo heresian sarrarazi arte ez direla geldituko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.

Iguriki nezake, jauna, arta hain premiazko eta hain baliosik ukatuko ez didala?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 391. orr.

Ez da zurruna ez malgua, ezkoaren moduko bigun baizik; ez da distiratzailea, edo, hobeki esan, arta maniakoz kontserbatzen denean baino ez da, zeren bestela berehalaxe erreakzionatzen baitu airearekin, eta larruazal zakar itsusi batez estaltzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Begiak zabaldu gabe libratu zuen estalkia zamarraren trabatik, bonbilla ipinia zuen arta bertsuarekin ixteko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.

Soinua ere arta berberaz zaintzen zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.

3 arta eduki

Archellesek, besteak ez bezala, bai forma eta bai musika zaintzeko arta eduki zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 170. orr.

4 arta hartu arduratu.

Mariz eta haurraz arta har ezazu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.

Aitaz ere arta hartu zuen; elkarrekin kontsolatzen ziren, ohean, bata bere maitalearen galtzeaz. Serioski, arta hartuko dut etendura horretaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Eta hori, neri, axola eskasa ez izaitea, bertzetaz arta hartzea, herri batetaz edo populu baten erdian, barnean lan egitea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 170. orr.

Nahi nuke jauretxea eta etxalde osoa nire biloba Joantto, Bittor Ithurbideren eta Enrieta nire alabaren semearena izan daitezen, berak amonaz eta amaz arta hartzeko baldintzarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.

Dolu du, hala dio, orain arte ez haurraz arta gehiago harturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

Berehalaxe hartu zuen haien arta mutil gazte, jaka zuriz eta galtza urdin ilunez jantzitako batek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.

5 arta-hartzaile arta hartzen duena. ik artatzaile.

12.000 arta-hartzale.  Herria   2003-05-29

Memento huntan, 640 arta-hartzale badaude egunero.  Herria   2003-05-29

6 arta intensiboko sail arta intentsiboko gunea. ik zainketa intentsiboko/intentsiboetako unitatea.

Eramaten ditugu beraz arta intentsiboko sailera, eta hantxe jarraitzen dute biek bi astez, ahaleginean, gero eta hobeto denean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.

7 arta izan du ad

Bestlde, gomita bat luzatzen diete gure eskualdeko alderdi sindikat eta ingurumenaz arta duten erakunde publiko eta norbanako guzieri helduden larunbatean, abenduaren 7an elkartzeko bere Baionako egoitzan, Galuperie kaian 8a, goizeko 11 tan.  Herria   2002-12-05

Gau batez, bere obra gaiztoetara joateko jaikirik, arta izan zuen, haren aldarearen aurretik pasatzean, belaunikatu eta agur egiteko Andre Mariari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 96. orr.

ONU-ko biltzarrean berriz hautatu dituztelarik gizonaren eskubideez arta duen batzordearen kidekoak, baztertu dituzte Estatu Batetakoak.  Herria   2001-05-17

Kolpatuak eta haien arta duten soldadu bakan batzuk han berean utzirik, nehoiz baino gutiago zarete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 161. orr.

Baina berek berentzat erabili ohi dituzten bitartekoen arabera asmatu dute Izadiaren zuzendari bat edo batzuk badirela, gizakiak iduriak, libre direnak, gizakien behar guztiez arta dutenak eta gauza guztiak haiek erabiltzeko egin dituztenak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus