Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artatzaile (orobat artazaile g.er. eta artatzale g.er.) 1 izond/iz batez ere ipar artatzen duena; artatzen duen pertsona.

Batean 35 urteko segoviarrak eta bestean 33 urteko australiarrak ere jastatu dituzte zezenaren adarrak eta mediku-erizainen tresna artatzaileak.  Herria   2001-07-19

Badira ere mediku eta artatzaileetan, aintzinean gerlako erabili armak berriz baliatu behar ukan dituztenak ohoinen kasatzeko.  Herria   2003-04-24

Orduan jakin nuen ospitaleko jende artatzailearen berri, eta zer eta nola egin behar zen haietarik izaiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.

Cultus, latinez, axolatia, arduratia, arduraduna, arretatsua da; baita zaindaria, zaintzailea, artatzailea, begiralea, jagolea ere; eta apaindua, dotoretua, edertua ere bai.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Gehienak kotsutzen dire, lepraren usteldurak hartzen ditu, eta bai eriak bai Fraide artatzaileak gaitz berarekin hiltzen dire.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 218. orr.

Erraiten zioten bere artatzaileri: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 171. orr.

Ezin ukatua, Irisarriko Ospitalearen bisitari dagokio Konpostelako beilarien urratsen ezagutzea, bai-eta heien artatzaile lana eta ongi-etorria egiten zutenenak ere.  Herria   2002-11-21

Erran behar da egun gure medikuek eta erien artatzaileek badituztela behar diren guziak sofrikarioen soleitzeko.  Herria   2003-02-06

Urte haietan apeza zen arimaren artatzaile, zaurien berri zuena beharrez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 118. orr.

Urte pare bat huntan borrokan ari zen bere gaitza ezin bentzutuz, mediku eta artatzaileek egin ahal guziak egiten ziozkatela bainan aldi bat gehiago eritasuna nagusitu.  Herria   2005-02-17

2 (hitz elkartuetan)

Christophe aitarekin ari den herriko hargina dugu eta Isabelle eri artatzale.  Herria   2004-10-07

Egun hauetan jujatua izan da eri artatzaile bat Christine MALEVRE infirmiertsa, zazpi eri haundieri, hiltzeko erremedioa eman diotelakotz ez baitzituen jasaiten ahal heien sofrikarioak.  Herria   2003-02-06

Diru laguntza batzu eri artatzaile ikasketak segitzeko eta Benin eskualderat egonaldi egiterat joaiteko herriko bi gaztek galde eginik: 229 euro sokorria ekarria izanen zaie.  Herria   2002-07-25

Denek badakite mediku eta eri artatzaile ainitzek, sofrikarioen eztitzeko estakuruan, nehork uste baino gehiago eri handi hiltzen dituztela sendagailu bereziak emanez: hola eri handia lokartzen da bainan ez gehiago iratzartzekotan.  Herria   2003-10-02

Billabonan jarri zen mediku, bere sort-herritik bi urratsetan bainan zonbait urteren buruan beste bide bat hartu zuen gisa hartako ikasketa bereziak egundainokotan eginik, hortz artatzale (dentista) plantatu zen.  Herria   2005-12-08

Jesus Jubera, aho-artatzailea, 55 urte.  Herria   2001-03-01

3 aho artatzaile ik dentista; odontologo; haginlari.

-Jesus Jubera, aho-artatzailea, 55 urte.  Herria   2001-03-01

4 hortz artatzaile iz aho artatzailea. ik dentista; odontologo; haginlari.

Hortz artatzailea zen lanbidez.  Berria - Mundua   2006-03-07

Judutarra zen sinesmenez, 50 urtez Angelun bizi izan da, ofizioz hortz artatzaile, BAM-eko judutarren elkarte buru egona da luzaz.  Herria   2005-04-07

· Hortz-artatzailetzako ikasketak 1981. urtean amaitu zituen.  Berria - Mundua   2006-03-07

5 oin-artatzaile (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi) ik podologo.

Gurutze Gorriaz gain, hiru mediku, hiru oin artatzaile eta lauzpabost kine egonen dira lasterketan.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-05-08

Ostiraletan, Valldaura andreari oin-artatzailea etortzen zitzaion etxera, eta bisitak bere piano-eskoletako batekin kointziditzen zuen.  ETC-literatura, saiakera   Ispilu hautsia, Rodoreda, Merce (Antton Olano), Alberdania / Erein / Igela, 2013

Inoiz edo, dena utzi eta oin-artatzailea izatea pasa zait burutik, baina nago plazera eta lana nahasteak ez liokeela mesederik egingo nire fetitxismoari; misterio guztiaz gabetuko luke. ETC-literatura, saiakera   Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eri artatzaile (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus