Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai, eguzkia hor nonbait dago, ganduak arrasto arroxak dauzkan aldean edo. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.
Lauriek gutun haiek zetazko zinta arroxa batez biltzen zituen, eta salmahaiko kaxoi ttiki batean ezkutatzen. Berria - Kultura 2004-05-23
Jertsea aukeratzerakoan, orduantxe sortu zen eztabaida, ezin setatiago jarri bainintzen jertse lila batekin, zeinak aurreko aldean lore arroxa batzuk baitzituen, hau nahi dut, hau nahi dut, eta hau nahi dut. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 34. orr.
Zozoak beleari "lore arroxa duk, arantzik gabea, erretorika, Hola, Pronto antzekoa" hamarreko dezima. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 103. orr.
Azukrezko makila arroxa bat eskuetan hartzen ari nintzela, ferietan saltzen dituzten horietako bat. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 41. orr.
Middle class-eko etxekoandreek marmeladazko tostadarekin batera 'bai basatiak eta pobreak direla auzo horretakoak', esan dezaten gosari garaian, ondoren 'be careful, darling' -kontuz ibili, maitea-, bata arroxaz jantzirik, atetik, lanera doan senarrari abisua emateko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.
Bekatu bideetatik eta arriskutik ni aldendu nahian nire adiskide hori, umetxo bati erosi berri zaizkion zapatilla arroxak putzu-zuloetan ez direla sartu behar esaten zaion doinu berarekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 11. orr.
Nire bi titiek salto egin zuten aske, xamurrak eta ederrak bi ilargi beteen antzera, haien koroa arroxak gora begira zeuden kasik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.
Zer egin zuen Rosek harekin, galdetu zuen Ramsay andreak berekiko, zeren mahatsa eta udareak, arrasto arroxako maskor zakarra, platanoak antolatzeko moduak, gogora ekarri baitzion itsas zolari ostutako trofeoa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.
Baita "kolore"-tako saioak ere: bertso-afari arroxa, beltza, berdea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 143. orr.
Gurutzeari zintak lotzen ari ziren, arroxak, urdinak, zuriak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 19. orr.
Bada, han, nunbait, mendixka baten pean, bixika belarra deitzen dena; lore apal bat, arroxa-bizi, flokaka sortzen dena. Herria 2004-05-06
Ezin izaten ditut begien bistan ikusi arroxa koloreko piltzar horiek. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.
Zer egin zuen Rosek harekin, galdetu zuen Ramsay andreak berekiko, zeren mahatsa eta udareak, arrasto arroxako maskor zakarra, platanoak antolatzeko moduak, gogora ekarri baitzion itsas zolari ostutako trofeoa, Neptunoren orritsa, Bacok sorbaldatik zintzilik daukan mahats tortoa (koadroren batean), leopardo larru eta gorri eta urrez jauzika doazen zuzien artean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.
Nola nabarmentzen zen orpo arroxeko txulo borobil hura! Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.
Betiko topiko ergelenak berriro alegia, filosofia arroxa batean orain, betiko eskema dikotomiko sinplistak, aspaldiko superstizio txobinoak, ilustrazioaren errebindikaziopean eginda alafede ilustrazioaren iseka maximoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 164. orr.