Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arroxakolore (orobat arroxa-kolore) izond adkor kolore arroxa duena.
Etxeko salako pladour arroxakolorean zeuzkan hiztegiak eta entziklopediak eta hiztegi entziklopedikoak begiratu zituen, zer begiratu behar zuen ongi ez zekiela, arretaz baina trakets. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 51. orr.
Lehen orriko argazki bakoitzean haurtxo arroxa-kolore mardularen gisa barrezka azaldu beharra, bestela ez bailukete berriro hautetsiko, Ez geunden gu, ordea, (psikologikoki) hartarakoxe, eta arroxakoloreko ezpain haiei begiratze hutsarekin konformatu ginen gonbidatu (gizonezko) guztiok, halabeharrez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.