Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da erraza ni hiltzea, nik anaia bat baitut lehoia dena eta mendian bizi dena, eta lehoi horren barruan erbi bat dago, eta erbiaren barruan uso bat; uso bat arrautza batekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.
Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
-Zin egiten dut arrautza hau duela ordubete hartu dudala nire oilo beltzaren habiatik, eta inork ezin izan duela bertan jarri, errun berria zegoelako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 129. orr.
Eta ukabila estutu zuen, bai eta arrautza lehertu ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 130. orr.
Euli arrunt edo etxekoaren emeak 500 bat arrautza jartzen ditu hondakin horietan eta 24 ordu barru arrautza horietatik euli-larbak jaiotzen dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 182. orr.
Ugaztun emeek duela milioika urte ugaltzeko estrategia berri bat garatu zuten, arrautza enbroia-fetua uteroaren barruan gara zedin, eta ez arrautza baten barruan, espezie obiparoekin gertatzen den bezala. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.
ICSI -Intracytoplasmic sperm injection: espermatozoide bat arrautza baten zitoplasman injektatzea-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 275. orr.
Arrautza kraskatu zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 144. orr.
Mutikoa ez baitzen gauza arrautza bat frijitzeko ere. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 110. orr.
Berak arrautza banatara gonbidatu gintuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 292. orr.
Halabeharrezko prozesu bat da sorkuntza: emeak milaka arrautza erruten ditu eta arrak ere emankortasun beraz jartzen du hazia, baina arrautza batzuk baino ez dira ernaltzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.
Nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat, hala sentitu nintzela ni ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.
Zer izan zen lehenago, oiloa ala arrautza? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 167. orr.
Goizean, meza eman eta gero, oilategira sartu zen arrautza freskoa jateko gogoa sartu zitzaiolako, eta oilo beltzak bat errun berria zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 128. orr.
Anniek bi arrautza egosi eman zizkion Jacki, eta bat niri. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.
Arrautza egosia eta letxuga zeukan, eta maionesa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 128. orr.
Motxilak zabaldu genituen, otartekoak, arrautza gogorrak eta haragi orea elkarren artean banatu, eta txandaka edan genuen termoetatik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.
Nik behintzat nahiago arrautza frijituak txistorrarekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.
Gero goiz hartan bertan badiako harkaitzetan harrapatutako ostrak ekartzen dizkit, arkume saihets bi, lupia frijitua, arrain gozoa zinez, arrautza azukreztatuak platerean, txokolate krema bat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
Txalupatiko arrantza amukoa, baserriko arrautza benetakoak, zortzi urtez larrean hazitako idia. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.
Arrautza luzangak oilaskoa dakar; arrautza potoloagoak, oilanda. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Emaitza hori lortzeko, beharrezkoa litzateke arrautza ernalduetan injektatzea ADNa, erdibitze ororen aurretik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
Arrautza ernaldua bi aldiz erdibitzen denetik, enbrioiak lau zelula dauzkanetik, zelula horien gunea ez da jada gauza enbrioi baten garapena bermatzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Txitatxoa jaiotzear denean, hildako arrautza zapuztuak maiz ikusi ditugu txorien habietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Antza denez, Anconan, apaizak bedeinkatutako oilo batek oso arrautza arraroa errun omen zuen: ikur sakratua zeukan erliebean marraztua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 126. orr.
Aran ustelen, kontserbagai garratzaren eta arrautza ustelen nahaste baten usaina du gelak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
Abdulek ez zuen sekula ulertu arrautza koloretsu haiek ze hegaztik erruten zituen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 92. orr.
Habiako benetako jabeak, gainerako arrautzen erruleak, amarruaz ohartu ez eta kukuak errundako arrautza huraxe maitatzen du besteak baino gehiago, besteak baino indartsuagoa izango delakoan edo. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Egundoko arrautza bat, txokolatezko arrautza baten erabateko itxura zuena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.
Pazkoa egunean, etxetik goiz irtenda, On Camillok egundoko txokolatezko arrautza aurkitu zuen apaizetxeko ate aurrean, zeta gorrizko lazo eder batez apainduta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.
Berak esan zuen nire begiak uretan irakindako arrautza ematen zuela, baina morea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 75. orr.
Elurra artean lokazten hasi gabea zegoen, eta Noraren oinetakoek arrautza-azalen kraskadura bezalako soinua ateratzen zuten elurra zapaltzerakoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.
Zartadatxo siku batez lehertzen zen burbuila, eta zatiak lurrean barrena barreiatzen ziren, arrautza-oskolen gisako zurrumurru motelez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.
Horra armada hori, halako jas eta muntakoa, printze delikatu eta xamur bat duela buruzagi, zeinaren izpirituak, handinahi jainkozko batek haizatua, destaina-imintzioak baitegizkio gertakizun igarrezinari, gogotsu utzirik hilkor eta ziurgabe dena halabehar, heriotza eta arrisku ororen esku, arrautza-oskol batengatik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.
Arrautza itxurako puxika gorriak, horiak, berdeak aireratzen ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.
Aitona xaharrak izan zuen hortaz bere arrautza gorringoa? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.
Arrautza gorringo bat hautsi zitzaion zartaginera botatzean, "hau ere orain gertatu behar", hondakinetara bota eta gosari gehiago prestatzen jarraitu zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.
Kafea hartu genuen eta erdi bana jan genuen arrautza pastela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.
Une hartantxe, aretoko atea zabaldu eta On Camillo sartu zen, eskuan isipua zuela, eta haren atzetik bi mezamutil, urbedeinkatu ontziarekin eta arrautza-otarrearekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.
Katilu batean arrautza pare bat irabiatu, eta hortik gehiena besamelari erantsiko diogu. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 112. orr.
Ezkontza ez da arrautzopila egitea bezala, aski dela arrautza parea apurtu, jo eta hamar minuturako dena eginik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 270. orr.
Artean, arrautza dozena batek hiru ogerleko balio zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 97. orr.
Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Martxoko oilandak ere hobeak, arrautza-erruleago. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.
Karrikak sutan miretsi zituzten, zikin ontziak lurrean erretzen, koktel gisa hanpatu garagardo botilak eta etxetik ekarri arrautza tortak "indar errepresiboen" aurpegietan eta bereziki Kerguelen komisarioaren sudurrean zartatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 16. orr.
Hagridek gero eta ozenago hitz egiten zuen, arrautza-pontxetik kopakada bat bestearen ondoren hartu ahala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.
Arrain eta haragi piezak platerean gerora zerbitzatuko diren tamaina eta forman ebakita, arrautza-irinetan bilduta. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
-Quidditcherako giro aparta! -esan zuen Woodek gogo beroz Gryffindorreko mahaian, taldekoen platerak arrautza-nahaskiz betetzen zituen bitartean-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 214. orr.
Osaba Joanikotek jaso zuen dukearen mirespena, osabak bere esperimentuen berri eman zionean, jakinarazten ziola nola oilaloka bat zuen, lau ahate-arrautza txitatu zizkiona, bertze nonbait erran dizudan bezala, eta nola oiloak eta ahattoek elkar ongi hartzen zuten, oiloak ahattoak bere kumetzat balitu bezala, eta ahattoek oiloa amatzat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Likidoz betetako kristalezko flasko txiki bat aurkitu zuen, eta beira horixkaz eginiko arrautza bat, oilo-arrautza baino handixeagoa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 182. orr.
Ondoretasunean bilatu behar zen zer mekanikaren bitartez eratzen den oilo-arrautza batetik oilasko bat, eta giza arrautza batetik, berriz, gizaki bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.
Hagridek munduan gogokoen duen gauza herensuge bat izatea eta sakelan herensuge-arrautza bat daukan ezezagun batekin topo egitea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 239. orr.
Dena dragoi-arrautza batengaitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 273. orr.
Ardi-arrautza gunegabetu batean ardi-errapeko zelula baten gunea txertatu, eta bildotsak sortu dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Bagina ez zen plazer sexualerako garatu, baizik eta umeek kanpora irteteko bide bat izan zezaten; izan ere, aurrerantzean umeak ez ziren emearengandik kanpo arrautza oskoldun batean garatuko (narrastiak), baizik eta sabel barruan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.
Amonak esna igaro zuen gaua: alemanek sotoan otarre bat bete arrautza eta poto bat ezti aurkitu zituzten. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.
Heinkelaren arranoek mokoa erantsi digute begietan, arrautza zilindriko hura jostailu hauskorra zen, akastu egin da Txatok ukitu duenean, eta gorringo pozoituan bildu gaitu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.
Hura esan eta esku batez goxo-goxo estutu zidan zakila, besteaz ene arrautza uzkurtuak ferekatzen zizkidala. Aitor Arana «Onan», 2000 - 12. orr.
Aristoteles handiaren obra arretaz irakurri ez duenak baino ez dezake galdetu arrautza ala oiloa, biotan zein izan ote zen aurrena. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 46. orr.
Elurra artean lokazten hasi gabea zegoen, eta Noraren oinetakoek arrautza-azalen kraskadura bezalako soinua ateratzen zuten elurra zapaltzerakoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.
Oilo bat alderdian bazkidetu eta ondoko egunean mailuaren eta igitaiaren ikurra erliebean daukan arrautza egin du! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.
Anniek bi arrautza egosi eman zizkion Jacki, eta bat niri. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.
Horregatik ez zuten garai bateko erradiologoek arrautza egosirik jaten: oskola kentzeko heltzen ziotenean, ezin jasanezko mina sentitzen zuten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.
Emakumea erdi etzanda zegoen, gozo-gozo, arrautza egosi bat espinaka-platerkada batean bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.
Arrautza egosia eta letxuga zeukan, eta maionesa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 128. orr.
Afaria ere gelara eramateko agindu nuen: arrautza egosia eta gari ogi txuria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 260. orr.
Zilarrezko kopatxoan zutitutako arrautza egosiari zilarrezko zartadatxoak eman zizkion koilaratxo batez. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 26. orr.
Bazkaria ere eramaten genuen zorrotxo batean, garbantzuak, arroza, arrautza egosi batzuekin, etxerainoko bidea luzeegia baitzen bazkaltzera joan eta eskolara itzultzeko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 153. orr.
Gaineko arrautza-egosi xerra eta maionesa paperezko zapi batekin nola kentzen nituen begiratu zenuen, eta nola bota nituen lurrera. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.
Gero eta gose zakarragoa nuen eta, nire bazkariak aldatzeko, arrautza egosiak eta txokolatea eramaten nituen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.
Haren aurpegiaren obaloa polit-polita zen, eta biribila, arrautza errun berria bezala, eta halako zuritasun garden bat erakusten zuen, giltzain andrearen esku beltzaranean argi kontra ipinita arrautza errun berriak eguzki distiratsuaren izpiei igarotzen uztean agertzen duen gardentasun zurbilaren antzekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
Ikusgarri gertatzen da, izan ere, Sartrek kezkatzat izatea filosofi fenomenologia eta berberak pertsona moduan jasaten zituen depresio existentzialista eta neurosia, inguruan Espainiako Errepublikaren aurkako Jazarpena eta nazismoaren arrautza erruten hasita zeudela. Berria - Kultura 2004-03-13
Esmeralda arrautza erruten ari da -esan zuen, Franklin andrea kulunkan baitzebilen bere aulkian. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.
Halabeharrezko prozesu bat da sorkuntza: emeak milaka arrautza erruten ditu eta arrak ere emankortasun beraz jartzen du hazia, baina arrautza batzuk baino ez dira ernaltzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.
Baina ia denon buzoiak daude, aspaldidanik herdoilduta eta txorien habia eginda, animaliek arrautza erruteko edo umea hazteko hartuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.
Baina jakizu, halarik ere, ezen tipi geratuko nintzatekeela, baldin erranen banizu ezen, nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.
Aurkitu ziren hidrokarburo kontzentrazioak nahikoa ziren arrautza barruko enbrioia eta arrautza errun duen emea akabatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Hemen ezohikoa bada ere, elikagai askorekin erabil daiteke; agian ezagunena arrautza eskalfatua da, batez ere Europako iparraldeko herrialdeetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010
Arrautza eskalfatua edo arrautza poxatua ur irakinetan eginiko arrautza osoa da, nagusiki oiloarena, oskolik edo kuskurik gabe. ETC-entziklopedia Arrautza eskalfatu, Wikipedia
Zunda lurreratu den tokia laua da eta, neurketen arabera, arrautza esnearen sendotasuna du: hau da, azal mehe gogorrago bat dago, gai likidoago baten gainean. ETC-prentsa Berria, 2005-01-16
Baina ez zihoan Terenzitarrenera, Mossotarrenera zihoan, arrautza-esnea eramatera; hainbeste egin zuten, ze soberan baitzuten. ETC-literatura, saiakera Arratseko ahotsak, Natalia Ginzburg (Pello Lizarralde), Igela, 2003
Jean-Mariek ez zuen jan bere bizian hainbeste gurin, hainbeste oilasko, hainbeste arrautza-esne eta hainbeste mertxika. ETC-literatura, saiakera Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011
Kokozko pastel altu bat; arrautza-esnezko tartaletak, sasoiz kanpoko marrubiez estaliak; eta hostorezko tutuak, txokolatez estaliak eta esne-gain harrotuz beteak. ETC-literatura, saiakera Zorion handiegia, Alice Munro (Nagore Tolosa / Naroa Zubillaga / Aiora Jaka / Itziar Otegi), Meettok, 2012
Hostorea zatitzen da kanutiloak egiteko, pastel-kremaz bete eta azukre-hautsez estaltzen dira. Bero ateratzen dituzte arrautza-esne edo txokolaterekin. ETC-entziklopedia Bilboko kanutiloak kremarekin, Wikipedia
Esne, intxaurrak, azukre eta kanela ditu osagaiak. Arrautzesne edo arrautza-esnearen itxura du. ETC-entziklopedia Intxaursaltsa, Wikipedia
Arrautza frijitua jaten ari zen, eta ogi puska handiekin igurzten zuen platera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 293. orr.
Gosaltzeko, adibidez, ez dakit sinistuko duzuen baina, arrautza frijituak jaten ditut, txistorrarekin, eta ardoarekin noski. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.
Seguru asko, biharamuneko gosaria: arrautza frijituak urdaiazpikoarekin. Berria - Kirola 2004-04-15
Imanol ginebra edaten hasi da, bere arroza eta arrautza frijitua platerean kandelaren argitan dautzan artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.
-Ergela ematen dut, ala? -bota zion zakar osaba Vernonek, arrautza frijitu pixka bat bibote handitik zintzilika zuela -. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.
Arrautza frijitu gutxi eginak aurrean jartzen zizkion bakoitzean Eguberriak omen zitunan harentzat, hainbeste pozten zunan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 282. orr.
-Ekarri arrautza frijitu pare bat mutilari, eta katilukada bat esne... -erran zion osabak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 276. orr.
Gero, hiltegiko aparkaleku zabala oinez zeharkatuta, ondoko kafetegi batera joan da gosari-pasara egitera: arrautza frijituak txorizoarekin eta litro erdi ardo beltz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 151. orr.
Nik, ordea, hoteleko jantokian bazkaldu dut zeozer: arrautza frijituak, gazta eta opilak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 105. orr.
-Ekarri ume hori hona -aitak-, arrautza frijitu bat eta txorizoa egin dizkiot eta! Jon Maia «Riomundo», 2005 - 215. orr.
Zenbat denbora, esango dit, Non ibili zara? Eta arrautza frijitu parea egingo dit afaltzeko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 140. orr.
Goizean, aitak tren barruan esnea erosi zigun, eta arrautza gogortuak, eta babarrun-ogia. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.
Jim-ek esan zuen, beharbada, ilargiak ipini izanen zituela; eta bazuen bere arrazoi puxka, izanez ere, ikusia baitaukat nik, igel bat, kasik beste hainbeste arrautza ipintzen. ETC-literatura, saiakera Saski bete intxaur, Patziku Perurena, Alberdania, 2012
Dolly 1996ko uztailaren 5ean jaio zen, eta hiru ama izan zituen: batek arrautza ipini zuen, besteak DNA, eta hirugarrenak enbrio klonatuaren sabelaldia burutu zuen. ETC-entziklopedia Dolly ardia, Wikipedia
Batez beste laurogeita hamarna arrautza ipintzen dituzte guztira. ETC-prentsa Argia, 2003-07-06
Tresnak tresna, elikagaiak erdi prestatuak erosiko ditu jatun ugariri eman behar dion enpresak (eskola, ostatu, fabrika, komentu, kartzela...): arrain eta haragi piezak platerean gerora zerbitzatuko diren tamaina eta forman ebakita, arrautza-irinetan bilduta. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Amaiak beheko ezpainari hozka egin zion, bere gogoetetan murgildurik, zerbitzari batek arrautza-irinetan pasatutako txibia-eraztunak eta albondigak -saltsa irakiten zegoen oraindik buztinezko kazolatxoan- ateratzen zituen bitartean. ETC-literatura, saiakera Zaindari ikusezina, Dolores Redondo (Josu Zabaleta), Erein, 2013
-Mutil bat zegoen ondoko ohean, eta arraina zeukan arrautza-irinetan pasatuta. ETC-literatura, saiakera Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Bien bitartean, afaria prestatu nuen: orburuak eta legatz frijitua, arrautza-irinetan pasatua. ETC-literatura, saiakera Zangotraba, Juan Kruz Igerabide, Erein, 2014
Eltzekariak dira plater oinarrizkoenak, batez ere Vega-Valdabiako babarrun zuriak eta Palentziako menestra, arrautza-irinetan pasatutako barazki eta haragiz osatutakoa. ETC-prentsa Berria, 2006-10-21
Guraso askok lan azkarraren alde egiten dute, eta haurrei jango dutela ziur dakitena soilik prestatzen diete: pasta tomatearekin eta oilasko paparra arrautza-irinetan pasatuta, patata frijituekin. ETC-prentsa Berria, 2009-10-17
Orain uretan erdi murgilduz eta flotatuz, arrautza-irinetan pasatzen ari den kroketa bailitzan. ETC-prentsa Berria, 2010-08-08
Denetarik egiten dugu: patatak zuritu, saltsak egin, jatekoak arrautza-irinetan pasatu. ETC-prentsa Goienkaria, 2010-01-15
Zaharrak kroketak moduan dira, arrautza-irinetan pasatzen ditugu: ri-ra, ri-ra, hurrengoa! ETC-prentsa Argia, 2019-02-17
Hala ere, habia horietako bakoitzean, dagokion kolore eta itxurako arrautza jartzen dute, beti ere bertako hegaztiaren arrautza baino zerbait handiagoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Oiloak urrezko arrautza jarri duela ematen du. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 44. orr.
Euli arrunt edo etxekoaren emeak 500 bat arrautza jartzen ditu hondakin horietan eta 24 ordu barru arrautza horietatik euli-larbak jaiotzen dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 182. orr.
Eta, batzuetan, txorien jaiotza jotzen zuen, eta orduan, amak, habiak inguratzen hasten ziren, arrautza jarri ote zuten ikusteko. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 245. orr.
Zazpiak puntuan, Lucy lotan zetzan gelara sartu eta harengana hurbildu nintzen edalontzi bat laranja-urekin, plater bat arrautza nahasirekin eta bi ogi-xerra txigorturekin gainean gurina zabalduta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.
Biek ederki zekiten hori horrela zela: Enperadorearen guardiaren semeak ezin ziola bere dirua Konradi eman, eta beharturik zegoela bere maila eta deiturei zegokien bizimodu hura egitera; eta Konradek, bitartean, etxean afaltzen zuen, hark ere lagunik gabe: arrautza nahasiak afaltzen zituen astean bost egunez, eta zuzenean zenbatzen zituen tindutegian garbitutako janzkiak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.
Arrautza olioizartuak olio ugariz frijitutako arrautzak dira. Gaur egun plater zehatz bat izendatzeko erabiltzen den izendapena da. ETC-entziklopedia Arrautza olioizartu, Wikipedia
Bereziki bertan zerbitzatzen diren arrautza olioizartuengatik ospea du. ETC-entziklopedia Casa Lucio, Wikipedia
Ezer gutxi ikasten da hamabi zulotako arrautza-ontzi batean hamabi arrautza daudela jakin nahi eta, behin eta berriro bat-bi-hiru hamabiraino kontatzen hasita. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 219. orr.
Zartadatxo siku batez lehertzen zen burbuila, eta zatiak lurrean barrena barreiatzen ziren, arrautza-oskolen gisako zurrumurru motelez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.
Arrautza oskol gabetu berria zirudien andreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.
Bagina ez zen plazer sexualerako garatu, baizik eta umeek kanpora irteteko bide bat izan zezaten; izan ere, aurrerantzean umeak ez ziren emearengandik kanpo arrautza oskoldun batean garatuko (narrastiak), baizik eta sabel barruan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.
Kristautasun ostekoak dira, historikotasun ostekoak, literatura ostekoak, litekeena da arrautza oskoletik ere atzo bertan atera izana. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 45. orr.
Haren buruak arrautza-oskolaren hotsa egiten zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 64. orr.
Jose Manuel Marin ikertzaile taldeko arduradunaren esanetan, arrautza-oskolaren 497 zatiak oso egoera onean daude. Berria - Gaiak 2004-08-01
Agian lehen gizonek errazkienik aurkitzen zuten janaria zen arrautza; guk arrautzopilak eta arrautza perretxikoak behar ditugu jateko. ETC-literatura, saiakera Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008
Kuletoa, gorringoa edo arrautza-perretxikoa ("Amanita caesarea") perretxiko mota bat da. ETC-entziklopedia Kuleto, Wikipedia
Uretan oskolik gabe egosten diren arrautzei arrautza poxatuak edo arrautza eskalfatuak deitzen zaie. ETC-entziklopedia Arrautza egosi, Wikipedia
Arrautza tartaleta (mandarineraz:??, txinera sinplifikatuz:??, Hanyu Pinyin Pinyineraz: "dàn tà") txinatar gozogintzako berezitasun bat da, tartaleta bat arrautza pudin budinez betea dena. ETC-entziklopedia Arrautza tartaleta, Wikipedia
Pentsamendu haiek segida izan zuten bere etxean afaria berotzen zuen bitartean, okindegitik ekarritako patatak ilarrekin eta legatza saltsan senarrarentzat eta bikientzat, zopa eta arrautza uretan paseak berarentzat, baina ez zituen agerian utzi harik eta bikiak plazara jostatzera joan eta senarra eta biak etxearen atzeko terrazan eseri ziren arte. ETC-literatura, saiakera Etxeak eta hilobiak, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2019
Badakizu nola irudikatzen dudan nik Jainkoa: inork ezagutzen ez duen organo sortzaile munstrozko bat, arrain besterik ez bezalako batek itsasoan arrautzak egingo lituzkeen bezala, espazioan zehar milioika mundu ereiten dituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.
AXENARIO: Eta arrautzak egiten badizkit, aitatxo, habia bertan egiten badit? Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.
Matxardearekin helduz eta bultzatuz, ernaldutako arrautzak errutera behartzen du emea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 35. orr.
Etxeetako teilatuetatik txolarre mordoa ekarrarazi zuen, eta agindu zien birigarroen habia zaharretan arrautzak erruteko, eta gero dama gazteei bidali zizkien kumeak, zin eginez birigarro-kumeak zirela! Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 252. orr.
Antzinakoek basiliskoaren existentziari buruz eman dituzten adina lekukotasun ez dute beste ezeri buruz eman, baina oilarrek arrautzak erruteari utzi zioten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.
Akaso hori zen gorringo koloretsuak zituzten arrautzak erruten zituen txoriaren izena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 94. orr.
Charliek kontatu zienez, izokina arrautzak errutera etorri bide zen errekan gora; izan ere, halaxe egin ohi zuten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.
Eta berdin mimetizatuko da zuhaitzaren adarrarekin, eta hosto berdeekin, eta ortziaren gardenarekin, eta arrautzak errungo dituen hareatzako isiltasunarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Gaur, tamalez, oilo gehienak granjatako kaiolatan daude, lumak botatzen eta arrautzak errun eta errun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.
5 hilabeterekin kaiolatan sartu eta urtebete arrautzak ipintzen jardun ondoren, hiltegira eramaten dituzte. ETC-prentsa Argia, 2000-09-17
Aipatu txorien kasuan, hormonengatik emeak arrak baino indartsuagoak direnez, txoriak lehenengo emeei dagozkien arrautzak ipintzen ditu eta egun batzuk beranduago, arrarenak. ETC-prentsa Argia, 2006-10-01
Tximeletak baditu oso kaltegarri egiten dituen ezaugarri batzuk: Norbera konturatu orduko, arrautzak ipintzen ditu geranioan. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-05-11
Urtero bezala, askotariko hegaztiak egongo dira: arraza, forma, tamaina eta kolore askotariko oiloak, indioilarrak eta ahateak egongo dira, arrautzak ipintzen dituztenak asko. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-12-18
Arrainak bizi zikloa egitera joaten dira Capbretongo itsas hobira, arrautzak ipintzera, eta, ia gehienetan, arrautzak bota baino lehenago arrantzatzen dituzte, desagertzeko arriskuan jarriz. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2013-12-20
Arrain txiki batzuk, bjelica izenekoak, urtero uda hasieran Rzav ibaitik behera haren bokaleraino arrautzak ipintzera sardatan jaisten direnak, hainbeste etorri dira, ezen haurrek baldekadaz harrapatzen baitituzte sakonera gutxiko ibai zokoetan eta ibaiertzera botatzen. ETC-literatura, saiakera Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010
Arrautzak ipintzen ditu, hau da, errule obiparoak dira. ETC-entziklopedia Barraskilo, Wikipedia
Bizi den ibaietan landaredi asko dago eta horregatik, arrautzak ipini baino lehen garbituko dituzten leizeak, harri lauak eta hosto zabaletako landareak gustatzen zaizkie. ETC-entziklopedia Mikrogeophagus ramirezi, Wikipedia
Zaldi-gorotzak izaten dira eulientzat euren arrautzak jartzeko lekurik aproposenak, baina horien faltan edozein hondakin oso egokitzat hartzen dute, landare-hondakinak batik bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 182. orr.
Baina ezin ziren uretatik urrundu; izan ere, ura behar zuten arrautzak jarri eta ugaltzeko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 218. orr.
Peter salbatzera joan zen, bere habia ematera, bertan arrautzak jarrita zituen arren. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 133. orr.
Urtero dago Arcon deigarria den artelanen bat, eta aurtengoa Pilar Albarracinek aurkeztu duen urrezko arrautzak jartzen dituen oiloa izan da. Berria - Kultura 2006-02-12
Eta haiek, habiak erabiliz, arrautzak jarri eta kumeak ateratzen hasi ziren anaien bistan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 985. orr.
Arrautzak jarritakoan, Aitaren egin eta Purgatorioko arimen alde errezatu behar da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.
Berak ordu arte uste zuenez, katemeak arrautzak jartzen zituen, oiloak bezala, eta gero txitatu egiten zituen, eta haurra izan behar duten amak ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.
Oilanda-arrautzaren oskola da beira sotila, esku trebatuan baizik bizirauten eta atsegina ematen ez dakiena. ETC-prentsa Argia, 2007-07-15
Pazko arrautza, Pazko Eguneko usadio gastronomiko bat da. Honetan, jendeak elkarren artean arrautzak trukatzen dituzte, gaur egun nagusiki txokolatezko arrautzak. ETC-entziklopedia Pazko arrautza, Wikipedia
Orduan, errepaso bat eman diogu guztiari: Charliek lorategian sekula aurkitu ez zituen pazko-arrautzak; Adrienen estrabismoa, Charlieri izterrean odola atera arte hozka egin zion bizilagun txikiarena, alegia [...] ETC-literatura, saiakera Bere aitaren alaba, Anne Berest (Jon Muñoz), Alberdania, 2011
Nahastuta zegoen; berak Pazko arrautzak jaten eta Eguberrietan arbola apaintzen jarraitu zuen, eta Parminderrek umeei erakusten zizkien liburuak, aldiz, guruen bizitzei eta khalsen printzipioei buruzkoak, irakurtzeko oso zailak iruditzen zitzaizkion. ETC-literatura, saiakera Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012
Pazko-arrautzen dozenaka poltsa daude likidazioan, merkealdietako saskietan botata. ETC-literatura, saiakera Begira zenbat argi, maitea, Annie Ernaux (Xabier Aranburu), Igela, 2015
Mutiko batek, azukrezko arrautza txikiz beteriko pazko-arrautza bat ireki, eta oihu egin zuen, liluraturik: "Hara! ETC-literatura, saiakera Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019
AEBetan hauteskunde garaian murgilduta daude, eta Etxe Zuriko lorategian pazko arrautzen festa antolatu dute. ETC-prentsa Berria, 2008-03-25
Pazko arrautzek gorringorik gabekoak izan beharko dute, kolesterolari aurre egiteko? ETC-prentsa Berria, 2013-03-23
arrautza bat (37); arrautza baten (8); arrautza batetik (4); arrautza batzuk (6); arrautza beroak (3); arrautza bi (4); arrautza egosi (4); arrautza egosiak (3); arrautza ernaldua (3); arrautza errun (3); arrautza erruten (3); arrautza ez (3); arrautza formako (4); arrautza freskoak (5); arrautza frijitu (7); arrautza frijituak (19); arrautza gehiago (3); arrautza guztiak (4); arrautza hori (3); arrautza horretan (3); arrautza itxurako (3); arrautza jan (4); arrautza jarri (3); arrautza oskol (3); arrautza pare bat (4); arrautza parea (3); baina arrautza (5); bere arrautza (3); beste arrautza (3); bete arrautza (4); bi arrautza (13); da arrautza (3); du arrautza (4); errun arrautza (3); hegaztiaren arrautza (3); hiru arrautza (3); zenbat arrautza (3); zuen arrautza (5)
arrautzak edo (3); arrautzak ere (4); arrautzak errun (4); arrautzak eta patata (6); arrautzak ez (3); arrautzak frijitzen (3); arrautzak jarri (3); arrautzak jartzen (4); arrautzak jaten (4); bere arrautzak (4); dituzte arrautzak (5); edo arrautzak (4); haragia eta arrautzak (3)
arrautzarik ez (3)
arrautzatik irten (3); arrautzatik irteten (3)